Euskara
Euskara
"Enpresagintza Fakultateko Euskara Batzordeak helburu bakarra du, irakasle, ikasle, langile eta komunitateko gainontzeko agenteen arteko komunikaziorako eta lanerako tresna euskara izatea. Misio hau burutzeko talde anitza eta aktiboa dugu, urtero ekintza ezberdinak antolatzeaz gain, lan mundua euskalduntzeko ahaleginean gure ekarpena egiten baitugu: kontzientzia landuz, hizkuntza erabileran euskara bultzatuz, hezkuntzaren ardatza euskara izan dadin lan eginez..."
Zereginak:
- Euskararen erabilera handitzea eremu formal eta informalean.
- Ikasketetan euskararen presentzia bermatzea.
- Komunikazioa eta pertsonen arteko harremanak euskaraz sustatzea.
- Lurralde eta graduen arteko desorekak leuntzea euskararen erabilera eta ezagutzari dagokionez.
- Enpresa eremura euskara zabaltzea eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin batera sustatzea.
Langileen %85a euskalduna edo elebiduna da fakultatean.
Lan esparruan gehiago erabiltzen da euskara: kideen %73ak.
Eremu informaletan sustatu behar dugu gehiago: %40ak baino ez du lehen hitza euskaraz egiten.