EKT euskal kulturaren ikuspegi orokorragoa izateko oso baliagarria egin zait. Dagoeneko ezagutzen nituen gaietan sakontzeko, eta beste proposamen eta planteamenduen berri izateko.
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Iñaki Goikoetxea Arrufat
Nire ustez, CLO eraldaketa pertsonal eta profesionala izan da ikaskuntza eta berrikuntza arloetan, eta, horri esker, aldatu ahal izan dut nire hezkuntzaren paradigma, pertsonengan eraldaketa eragiten duten esperientzietarantz.
Chief Learning Officer (CLO)
David Alameda García
Kalitate handiko formakuntza da eta nere barruan ere zerbait aldatu du.
Kooperatibagintza
Leire Cancelo
Bertatik bertara euskal kultur eragileekin gozatzeko paradaren bidez, berkonexioa eta barne gogoaren berpiztea. Zenbat lan eder, jende miresgarri eta bide jorratzeko!
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Arantza Etxebarrieta
Nire ustez, CLO ikasketa- eta eraldaketa-esperientzia izan da trantsizio profesionaleko une batean. Ezagutza sinestezinak eman dizkit eta errazte-gaitasunak trebatu ditut. Profesionalez eta lagunez osatutako sare oso baliotsu batekin noa. Bi hitzetan: erabilgarria eta eraldatzailea.
Chief Learning Officer (CLO)
Cristina Abecia
Mondragon Unibertsitateko Fabrikazio Gehigarri Industrialeko Masterrari esker eta ikaskuntza teorikoetan, praktikoetan eta txandakatzean eskuratutako ezagutzei esker, nire aletxoa emateko gai eta motibatua sentitzen naiz, teknologia bera garatuz edo enpresei 4.0 Industriaren olatura igotzen lagunduz.
Fabrikazio Gehigarri Industrialeko Masterra
Kerman Etxeberria López
Eraldaketa digitalari aurre egin behar diote erakundeek, lehiakorrak izan eta bezeroei balio diferentziala eskaini ahal izateko. Egoera horretan, gaitasun egokiak dituen zibersegurtasun-funtzio bat edukitzea funtsezko alderdia da. Beharrezkoak izango dira zibersegurtasunean antolatzeko gaitasuna eta gaitasun teknikoa duten industria-sektoreen berezko negozioaren eta teknologien ezagutza uztartzen duten profesionalak. Hainbat erakundek bide horri ekin dioten esperientzia eta arrakasta kasu profesionalak ezagutu ahal izatea aparteko laguntza izango da zibersegurtasun industrialaren eremuan erreferentziazko profesionalen belaunaldi berri batentzat.
Zibersegurtasunean Masterra
Jesús Urien
Enpresak mundu digitalera aldatu direnez, informazio-sistemak lehen mailako elementu bihurtu dira, eta enpresa batek horiek gabe, literalki, funtzionatzeari utz diezaioke. Errealitate horri cybersegurtasun-intzidenteen gorakada eta enpresen batez besteko babes-maila oraindik oso baxua gehituta, egoera berri horri aurre egiteko cybersegurtasuneko langile kualifikatuak sartzea beharrezkoa izango dela uste dugu.
Zibersegurtasunean Masterra
Roberto Velasco Sarasola
Fabrikazio Gehigarria, hari lotutako teknologia-sorta osoarekin, errealitate eta prozesu giltzarria da 4.0 Industrian, non merkatuko sektore guztietako erakunde erreferenteak bere prozesuetan sartzen ari diren.
Fabrikazio Gehigarria azkar garatzen ari den teknologia da, ezagutza berriak sortzen ari dena eta fabrikaziorako paradigmen aldaketak dakartza, enpresa baten balio-kate osoari eragin diezaioketenak. Horrek guztiak erronka berriak dakarzkie mundu osoko industriako profesionalei. FGI Masterra egitea palanka bat bihurtu da erronka horiei erantzuteko.
Masterreko klaseek, garatutako proiektu bakoitzak eta enpresako praktika dualek elementu bereizle bat eskaintzen dute profesionalki, teknologiaren ezagutza- eta esperimentazio-maila pribilegiatuan egotea ahalbidetzen duena.
Fabrikazio Gehigarri Industrialeko Masterra
Natalia Beltrán Gutiérrez