Egutegia
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala
Aurkezpena
TEAL paradigmari buruzko unibertsitate mailako lehen prestakuntza eta bakarra Espainian
Programaren aurkezpena:
Gero eta ziurgabetasun eta konplexutasun handiagoko testuinguru batean, kontzientzia berri bat sortzen ari da munduan, egungo antolakuntzetan gobernantza-ereduak eta kultura aldatu nahi dituena.
TEAL paradigmak ispirazio eta aspirazio marko bat eskaintzen digu, eta horrekin ekin diezaiokegu erakundearen trantsizio kulturalaren ibilbide-orriari. Proposamen bat bezala hartuko dugu, non pertsonak eta haien ongizatea erdigune diren, lan egiteko modu autonomoagoekin, elkarlanean eta antolakundearen xedeari zentzu bat ematen dioten antolaketa kultura sustatzen duen.
Prestakuntza-programa hau Mondragon Unibertsitateak eta EDE Fundazioak diseinatu dute, TEAL paradigmaren pean kultura-eraldaketako prozesuak gidatu eta laguntzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta tresnak emateko parte-hartzaileei.
Gaitasun horiek eskuratzeak aldaketa-eragile izeneko figurak sortzea sustatzen du. Erakundea osatzen duten pertsonak edo erakundetik kanpokoak, aldaketa- eta eraldaketa-prozesuetan eragina dutenak.
Zergatik Teal paradigma
Erakundeen trantsizio kulturalean sortzen ari diren pentsamendu-korronteak integratzen ditu eta egungo eta etorkizuneko erronkari hobeto erantzungo dien antolakuntza eredua aurreratuak oinarritzen diren korronteak jasotzen dituelako. Esate baterako, edozein erakunde sistema bizi eta konplexutzat jotzen du, eta sistema horretan giza ikuspegia sartzen du, dinamikoa eta malgua, inguruneko egoeretara egokitzeko gai dena.
KONTAKTUA
Helburuak
- Kultura eta gobernantza-ereduen eraldaketa sustatzea mota guztietako erakundeetan.
- Autokudeaketan eta benetako parte-hartzean oinarritutako kulturak ezartzea, ongizate emozionaleko ingurune batean eta ingurunera egokitzeko gaitasuna duen xede batekin.
- Aldaketarako eragileen figura sortzea, erakundearen garapenean funtsezko rola betez.
Nori zuzendua
Ikastaro hau ondoko profiletara dago bideratuta:
- Beren egiturak pertsonengan oinarritutako eredu parte-hartzaileagoetara eraldatu nahi dituzten erakundeetako liderrei.
- Pertsonen kudeaketan, aholkularitzan, prestakuntzan eta bideratzaile arloko profesionalak direnei, kultura-eraldaketako eta aldaketaren kudeaketako prozesuetan espezializatu nahi dutenak.
- Erakundeetan TEAL eredua ezartzeko gaitasunak garatzeko interesa duten aldaketa-eragileei.
- Garapen pertsonalarekin eta antolamenduarekin konprometitutako pertsonei. Prozesu desberdinak gidatu nahi dituztenak, esaterako autogestiokoak, pertsonen-betetasuna eta bilakaera-xedea lantzen dutena eta lan-ingurune osasungarriak sortu nahi dituztenak.
Erakundeetan pentsatuta, aldaketaren kudeaketa hobekuntza txiki eta esanguratsuetatik hasi eta erabateko eraldaketa kulturaleraino joan daiteke. Horregatik programa hau diseinatuta dago erakundeko pertsonek, beren rola eta eginkizuna edozein izanik ere, aldaketa-prozesu bat inplementatzeko beharrezko gaitasunak eskuratu ditzan.
Gizabanakoan pentsatuta, aldaketa-eragile bat erakundetik kanpo dagoen bideratzailearen rola duen pertsona bat izan daitekeela uste dugu. Programak eraldaketa-prozesuak bideratzeko aldaketa-eragile gisa jarduteko gaitasuna ematen dizu, bai metodologia osoa bat nahi duenaretzako, baita metodologia eta ikuspegia desberdinak uztartu nahi dituenarentzako.
Programa
TAILER-PRESENTZIALAK
- 1. tailerra: 2024ko azaroak 27, 28 eta 29
- 2. tailerra: 2025eko urtarrilak 22 eta 23
- 3. tailerra: 2025eko otsailak 17 eta 18
- 4. tailerra: 2025eko martxoak 26 eta 27
Aldaketa-agentearen LAN PERTSONALA
TEAL JARDUNALDIA
TEAL ESPERIENTZIAREN BISITA
AZKEN PROIEKTUA (3 eredu aukeran):
- Inpaktu-proiektua
- Diseinu proiektua
- Garapen pertsonalerako proiektua, aldaketa-eragile gisa
Metodologia
Parte-hartzaileek ikaskuntza esanguratsuak bilduko dituzte, esperientziatik, bizipen-dinamiketatik, guztia metodologia aktiboen bidez TEAL paradigmaren printzipioetan eta espiral dinamikoan oinarrituta.
Ikastaroan zehar, erakundeei eta taldeei laguntzeko gaitasuna garatuko da, teoria, tresnen erabilerarekin, esperimentazioarekin eta gogoetekin konbinatuta.
Hori hainbat ikaskuntza-eremutatik bultzatzen da:
- Aurrez aurreko egoitza-tailerrak.
- Lan pertsonala.
- Ikasketa taldeak.
- Praktikak benetako taldeekin.
Horrekin guztiarekin batera, begirada bikoitza izango dugu, kanpora begira, taldeekin eta erakundeekin egindako lanaren zerbitzura, eta barrura begira, aldaketa-eragile gisa.
Matrikula
Programaren kostua 4.300 €-koa da.
Ordaintzeko modua hau da:
- % 50 matrikula formalizatzen denean.
- % 50 2025eko martxoan.
Matrikulan sartzen dira, halaber, mantenu osoko 4 egoitza tailerretako egonaldiak.
- Programak betetzen ditu Fundae fundazioaren prestakuntza-kredituaren dirulaguntza jasotzeko baldintzak.
- Mondragon Unibertsitateko eta EDE FUNDAZIOAko ikasle ohiek % 10eko deskontua dute (baldintzak kontsultatu).
- Ordainketak zatikatzeko aukera eskaintzen da, parte-hartzailearen premiaren arabera.
Informazio gehiago
Mondragon Unibertsitatea
ENPRESAGINTZA FAKULTATEA
Graduondokoa eta etengabeko prestakuntza
Ibarra zelaia, 2. 20560 Oñati
Tel.: 943 71 80 09 - 671 440 144
Mireia Igarzabal: migarzabal@mondragon.edu