Profesionalen prestakuntza

TEAL Paradigmapean Kultura Eraldaketa eta Aldaketarako Eragileetan

Egutegia

2024/11/27 - 2025/03/24

Az-Og-Or

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Aurkezpena

Gero eta ziurgabetasun eta konplexutasun handiagoko testuinguru batean, kontzientzia berri bat sortzen ari da munduan, egungo antolakuntzetan gobernantza-ereduak eta kultura aldatu nahi dituena.

TEAL paradigmak ispirazio eta aspirazio marko bat eskaintzen digu, eta horrekin ekin diezaiokegu erakundearen trantsizio kulturalaren ibilbide-orriari. Proposamen bat bezala hartuko dugu, non pertsonak eta haien ongizatea erdigune diren, lan egiteko modu autonomoagoekin, elkarlanean eta antolakundearen xedeari zentzu bat ematen dioten antolaketa kultura sustatzen duen.

Prestakuntza-programa hau Mondragon Unibertsitateak eta EDE Fundazioak diseinatu dute, TEAL paradigmaren pean kultura-eraldaketako prozesuak gidatu eta laguntzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta tresnak emateko parte-hartzaileei.

Gaitasun horiek eskuratzeak aldaketa-eragile izeneko figurak sortzea sustatzen du. Erakundea osatzen duten pertsonak edo erakundetik kanpokoak, aldaketa- eta eraldaketa-prozesuetan eragina dutenak.

Zergatik Teal paradigma

Erakundeen trantsizio kulturalean sortzen ari diren pentsamendu-korronteak integratzen ditu eta egungo eta etorkizuneko erronkari hobeto erantzungo dien antolakuntza eredua aurreratuak oinarritzen diren korronteak jasotzen dituelako. Esate baterako, edozein erakunde sistema bizi eta konplexutzat jotzen du, eta sistema horretan giza ikuspegia sartzen du, dinamikoa eta malgua, inguruneko egoeretara egokitzeko gai dena.

 

Helburuak

  • Kultura eta gobernantza-ereduen eraldaketa sustatzea mota guztietako erakundeetan.
  • Autokudeaketan eta benetako parte-hartzean oinarritutako kulturak ezartzea, ongizate emozionaleko ingurune batean eta ingurunera egokitzeko gaitasuna duen xede batekin.
  • Aldaketarako eragileen figura sortzea, erakundearen garapenean funtsezko rola betez.

Nori zuzendua

Ikastaro hau ondoko profiletara dago bideratuta:

  • Beren egiturak pertsonengan oinarritutako eredu parte-hartzaileagoetara eraldatu nahi dituzten erakundeetako liderrei.
  • Pertsonen kudeaketan, aholkularitzan, prestakuntzan eta bideratzaile arloko profesionalak direnei, kultura-eraldaketako eta aldaketaren kudeaketako prozesuetan espezializatu nahi dutenak.
  • Erakundeetan TEAL eredua ezartzeko gaitasunak garatzeko interesa duten aldaketa-eragileei.
  • Garapen pertsonalarekin eta antolamenduarekin konprometitutako pertsonei. Prozesu desberdinak gidatu nahi dituztenak, esaterako autogestiokoak, pertsonen-betetasuna eta bilakaera-xedea lantzen dutena eta lan-ingurune osasungarriak sortu nahi dituztenak.

Erakundeetan pentsatuta, aldaketaren kudeaketa hobekuntza txiki eta esanguratsuetatik hasi eta erabateko eraldaketa kulturaleraino joan daiteke. Horregatik programa hau diseinatuta dago erakundeko pertsonek, beren rola eta eginkizuna edozein izanik ere, aldaketa-prozesu bat inplementatzeko beharrezko gaitasunak eskuratu ditzan.

Gizabanakoan pentsatuta, aldaketa-eragile bat erakundetik kanpo dagoen bideratzailearen rola duen pertsona bat izan daitekeela uste dugu. Programak eraldaketa-prozesuak bideratzeko aldaketa-eragile gisa jarduteko gaitasuna ematen dizu, bai metodologia osoa bat nahi duenaretzako, baita metodologia eta ikuspegia desberdinak uztartu nahi dituenarentzako.

Programa

Ikastaro aurreratua 8 hilabeteko iraupena duen programa erdi-presentziala da.

Metodologia

Parte-hartzaileek ikaskuntza esanguratsuak bilduko dituzte, esperientziatik, bizipen-dinamiketatik, guztia metodologia aktiboen bidez TEAL paradigmaren printzipioetan eta espiral dinamikoan oinarrituta.

Ikastaroan zehar, erakundeei eta taldeei laguntzeko gaitasuna garatuko da, teoria, tresnen erabilerarekin, esperimentazioarekin eta gogoetekin konbinatuta.

Hori hainbat ikaskuntza-eremutatik bultzatzen da:

  • Aurrez aurreko egoitza-tailerrak.
  • Lan pertsonala.
  • Ikasketa taldeak.
  • Praktikak benetako taldeekin.

Horrekin guztiarekin batera, begirada bikoitza izango dugu, kanpora begira, taldeekin eta erakundeekin egindako lanaren zerbitzura, eta barrura begira, aldaketa-eragile gisa.

Matrikula

Programan 4.300 €-ko inbertsioa egin da.

Ordaintzeko modua hau da:

  • % 50 matrikula formalizatzen denean.
  • % 50 2025eko martxoan.

Matrikulan sartzen dira, halaber, mantenu osoko 4 egoitza tailerretako egonaldiak.

  • Programak betetzen ditu Fundae fundazioaren prestakuntza-kredituaren dirulaguntza jasotzeko baldintzak.
  • Mondragon Unibertsitateko eta EDE FUNDAZIOAko ikasle ohiek % 10eko deskontua dute (baldintzak kontsultatu).
  • Ordainketak zatikatzeko aukera eskaintzen da, parte-hartzailearen premiaren arabera.

Informazio gehiago

Mondragon Unibertsitatea

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA

Graduondokoa eta etengabeko prestakuntza

Ibarra zelaia, 2. 20560 Oñati

Tel.: 943 71 80 09 - 671 440 144

Mireia Igarzabal: migarzabal@mondragon.edu


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Coaching Etengabeko Prestakuntzako Masterra
11.000 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Oñati / 60 ECTS
Lidergoa unibertsitate espezializazio diploma
6.500 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Oñati / 40 ECTS
Lidergo eta Talde Lana Aditu Diploma
5.500 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Oñati / 30 ECTS