ECTS/orduak
60 ECTS
Egutegia
2025/10/11 - 2026/09/11
As-At-Az-Og-Or
Tokia
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Prezioa
13.235 €
Aurkezpena
Sukaldaritzan aritzen diren profesionalentzako erreferentzia-masterra
Master hau esperientzia profesionala duten sukaldariei zuzenduta dago eta, haren bidez, zeure ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egin ahal izango duzu. Ezagutu sakon produktuak: jatorria, barietateak, ezaugarri gastronomikoak eta sukaldaritzan duten portaera. Ezagutu teknika modernoak, alderdi fisiko-kimikotik hasi eta teknikez jabetzeraino. Murgildu sukaldari ospetsuenen azken joeretan.
Sei hilabeteko programa da eta ondoren, trebakuntza-prozesua burutzeko, ikasle guztiek nazioko eta nazioarteko jatetxerik ospetsuenetan egonaldia egingo dute.
Lanbidean nahiz irakaskuntzan eskarmentu handia duten irakasleak biltzen ditu eta, mintegiak ez ezik, master classak ere sartzen dira tartean, produktuko aditurik onenen eta nazioarteko erreferentziako sukaldarien partaidetzarekin. Ikasketak osatzeko, ikasteko txangoak eta master bukaerako proiektua ere egingo dira.
MASTER HAU EGITEKO ARRAZOIAK
Sukaldaritza-teknikako aditu bihurtuko zara, eta sukaldaritza-ezarpenik aurreratuenak menderatuko dituzu.
Teknika sakon ezagutuz, hainbat negozio-eredutara egokitzeko aukera izango duzu.
Sukaldaritza tradizionalaren, sukaldaritzaren bilakaera posible egin duen horren oinarriak ezagutuko dituzu.
Profesional hoberenekin ikasiko duzu; kongresuetako taulen gainean baino ikusten ez diren horiekin.
Sukaldari globala bihurtuko zara, hurbileko eta urruneko sukaldaritza-teknikak menderatuta.
Instalaziorik eta baliabiderik hoberenak izango dituzu eskura, ahalik eta errealena den ingurune batean.
Mundu osoko produktuen ezarpen eta ezaugarri gastronomikoak ezagutuko dituzu.
Zeure zentzumen-trebeziak garatu eta teknikaren eta produktuaren ezagutzan oinarritutako irizpidea eskuratuko duzu.
Ezagutza horiek barneratuta, zoazen lekura zoazela ere, hobekien baloratutako profesionala izango zara.
Errezeta koherenteak, nortasun handikoak sortzeko gaitasuna izango duzu, produktuak eta kalitateak erabiliz, bezeroaren esperientzia bateratuz eta plater biribilak lortuz.
Nori zuzendua
Masterra honako profil hau duen pertsonei zuzenduta dago:
• Gastronomiako lizentzia.
• Sukaldaritzako eta jatetxe-alorreko goi- edo erdi-mailako gradua.
• Erreferentziako ikastetxeetan egindako sukaldaritzako ikasketa arautu gabeak.
Beharrezkoa da hautagaiek sukaldari lanetan eta hainbat sailetan gutxienez hiru urteko esperientzia edukitzea.
Programa
Programari esker, ikasleak konpetentzia aurreratuak eskuratuko ditu honako ezagutza-esparru hauetan:
• Produktuen eta sukaldaritzako erabileraren ezagutza sakona.
• Jatetxeetako sortze-prozesuak.
• Sukaldaritzako joerak eta berrikuntzak.
• Sukaldaritza-teknika modernoak.
Metodologia
Masterreko orduen zati handia praktikara bideratuko da eta ikasleari ikasketa-prozesu zorrotz, aktibo eta osoa eskaintzeko moduko metodologia berritzaileak erabiliko dira.
Eskolak astelehenetik ostiralera izango dira eta saiotik saiora bitartean ikasleek bertaratu gabeko jarduerak izango dituzte, ikasitakoaz hobeto jabetzeko edota hurrengo saioetarako ezagutzak aktibatzeko.
Ebaluazioa etengabea izango da eta, aldian-aldian, kanpoko profesionalek eta Basque Culinary Centerreko irakasleek baloratuko dituzten mugarriak gainditu beharko ditu ikasleak. Batzuetan, elaborazio horiek benetako bezeroei emandako zerbitzuetan probatuko dira.
Ikasketa-prozesua ikasgelatik kanpo ere egingo da, ikaskuntza-ibilaldi gastronomikoen bidez. Horiei esker, lehen eskutik ezagutuko dugu kozinatzen ditugun produktuen jatorria. Besteak beste, nekazaritza-, abeltzaintza- eta hegazti-ustiategiak bisitatuko ditugu: esnekiak, foiea eta produktu keztatuak ekoizten dituztenak, okela-ekoizleak, gozogintza- eta pastelgintza-enpresak, upategiak, mahastiak, etab.
Prestakuntzan zehar, ikasleek Master Bukaerako Proiektua prestatuko dute eta profesional adituek benetako zerbitzuan baloratuko dituzte ikaslearen sormena eta sukaldaritza-proposamenaren koherentzia.
Enpresetako praktikak eskola-aldia eta master bukaerako proiektua burutu ondoren izango dira. Hiru hilabeteko (480 orduko) iraupena izango dute eta honako leku hauetan burutuko dira:
• Michelin izarra duten jatetxeetan. Adibidez: Arzak, Mugaritz, El Celler de Can Roca eta Basque Culinary Centerren laguntzaileak diren beste askotan.
• Gastronomia alorreko I+G departamentuetan.
• Gastronomia-berrikuntzako proiektuetan. Adibidez, Bulli-Lab.
• Elikagaien industriako I+G unitateetan edota ikasleak bere gaitasunak garatzeko aukera izango duen beste negozio batzuetan.
Ikasleek praktikak baliozkotzeko aukera izango dute, baldin eta gaitasunak egiaztatzen badituzte.
Egutegia
2025/10/11 - 2026/09/11
As-At-Az-Og-Or
15:30-20:30
Iraupena: 60 ECTS.
Eskola Aldia: 2022ko urritik 2023ko martxora
Ordutegia: 15:30etatik 20:30etara, astelehenetik ostiralera
Praktika Aldia: 2023ko apiriletik ekainera
Matrikula: matrikula-aldia irekita dago plazak agortu bitartean.
Matrikula
Basque Culinary Centerrek badu onarpen-sistema bat, eta haren helburua da gure ikasleek ikasketa-plana arrakastaz gainditzeko eskatzen diren aurretiazko ezagupenak dituztela ziurtatzea.
1 AURRETIKO IZEN-EMATEA
Lehenengo urratsa da izen-ematea online egitea, eta izena emateko tasa (150€) ordaintzea. Gainera, ondorengo dokumentazioa bidali beharko da admisiones@bculinary.com helbide elektronikora:
- Curriculuma, eguneratuta.
- Karnet tamainako argazki bat.
- NAN agiriaren edo pasaportearen kopia.
- Motibazio-gutuna.
2 HUTAGAITZAK AURKEZTEA
Plazak amaitu arte egongo da irekita onarpen-prozesua. Hautagaitza aurkeztu ondoren, hilabete inguruko epean jakinaraziko zaio ebazpena izangaiari.
Nazioarteko ikasleentzako oharra: Hiru hilabetez azpiko guztizko iraupena duen prestakuntza-programa bat egiteko, kasurik gehienetan ez da bisa behar izaten. Nazionalitateagatik (kontsultatu herrialdeen zerrenda) bisa beharrezkoa bada, C erako bisa eskatu beharko da Espainian sartu ahal izateko. Iraupen laburreko prestakuntza-ekintza hauetarako, ikastaroan matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioarekin eta Espainian dagoen bitartean estaldura emango dion mediku-aseguruaren frogagiriarekin bidaiatu beharko du ikasleak.
Basque Culinary Centerrek bisa kudeatzeko beharrezkoa den ondorengo dokumentazio akademikoa emango die ikasleei:
- Matrikularen ziurtagiria, Basque Culinary Centerrek sinatuta eta zigilatuta
- Prestakuntza-programa, Basque Culinary Centerrek zigilatuta E
- gutegi akademikoa, Basque Culinary Centerrek zigilatuta
Prezioa
13.235 €
Importe anual previsto para 2022-23
60 ECTS
Masterrak 13.235 euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:
- 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
- 3.271,25 euro hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.
- Gainerakoa, 3.271,25 euroko hiru kuotatan urrian, abenduan eta otsailean ordaintzeko.
*Prezio honek aldaketak izan ditzake datorren edizioan