ECTS/orduak
60 ECTS
Egutegia
Tokia
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala
Prezioa
10.334 €
Aurkezpena
Prestakuntza aurreratua soldadura eta ikuskapen prozesuetan, materialetan, loturen kalkuluan eta diseinuan, prozesu horiek automatizatu eta digitalizatzeko ikuspegi nabarmenarekin. Laguntzaileak: Goierri Eskola eta LORTEK.
NABARMENDU
Ordaindutako praktikak enpresan
Soldadura eta ikuskapen prozesuetan horiek digitalizatu eta automatizatzeko teknologietan espezializatzea
Nazioartean homologatutako ziurtagiriak, enpresa mailan aintzatetsiak:IWE/IWT eta IWI
Formatu erdipresentziala, ONLINE plataforman oinarritua
Inskripzio epea ekainak 30a arte. Matrikula epea irailak 15a arte
masterreko edukietarako kontaktua
- jose ignacio vicente flores
- +34 673 622 140
- jivicente@mondragon.edu
IZENA EMATEKO ETA MATRIKULATZEKO KONTAKTUA
- Ainhoa Goronaeta Galindez
- +34 664 266 716
- cursosingenieria@mondragon.edu
Helburuak
Ikastaroaren helburua da ikasleak soldadura eta ikuskapen prozesuetan, materialetan eta lotura soldatuak soldatzean, kalkulatzean eta diseinatzean duten portaeran prestatzea, baita soldaduraren arloko araudien eskakizunak aplikatzean ere.
Ikastaroa automatizazio, robotika eta digitalizazio teknologien azterketarekin osatuko da, ikasturtea bukatzean ikasleak honako hauek egiteko gaitasuna izan dezan:
1.Loturen diseinua eta ekoizpen prozesu batean aplikatu beharreko soldadura hoberenaren prozesua ezagutu eta ebaluatzea.
2.Industrian gehien erabiltzen diren materialak eta soldatzean duten portaera ezagutzea.
3.Lotura soldatuen kode eta erregelamenduek eskatzen dituzten saiakuntzak, probak eta kontrolak identifikatzea.
4.Eskatutako kalitatea ziurtatzeko maila ebaluatzea, azken produktuaren zerbitzuan dagoen erantzukizunaren arabera.
Nori zuzendua
-
Ingeniaritzako gradua (gutxienez 4 urte).
-
Goi Mailako Ingeniaritza (gutxienez 5 urte).
-
Ingeniaritza teknikoa (3 urte gutxienez).
-
Zientzia Fisiko edo Kimikoetako lizentziadunak edo graduatuak (gutxienez 4 urte), soldadura eta/edo metal mekanikako teknologian gutxienez 2 urteko esperientzia dutenak.
Kasu guztietan, hezkuntzako graduatuek parte har dezakete ingeniaritzaren arlo hauetan: aeronautika, automobilgintza, eraikuntza zibila, industria ekoizpena, mekanika, makineria, materialak, metalurgia, meatzeak eta ontzigintza. Ingeniaritzako beste eremubatzuk baliozkoak izan daitezke egiaztatzen badira.
Goi mailako teknikarien eta teknikari espezialisten (LH2) kasuan, sektore metalmekanikoarekin zerikusia duten espezialitateetan edo aintzatetsitako beste ikasketa nazional baliokide batzuetan, masterrean sartzeko esperientzia eta aurretiko prestakuntza baloratuko dira. Metalaren sektorearekin zerikusia duten jardueretan gutxienez urtebeteko esperientzia eta titulazio hori duten pertsonek soldadurako nazioarteko teknikariaren titulua (IWT) eskuratu ahal izango dute.
Programa
Lehenengo lau moduluek SOLDADURAKO NAZIOARTEKO INGENIARIAREN (IWE) ikastaroa osatzen dute.
Metodologia
Irakasleak
Informazio saioak
Erakundea
Onarpen baldintzak eta prozesua
Soldadura (IWE/IWT), Robotika eta Ikuskapen Digitaleko Master Profesionalaren prozesuak hiru fase ditu, ikastaroa hasi aurreko hilabeteetan egingo direnak (izen-ematea -“onarpen-matrikula”):
- Aurreinskripzioa hemendik egiten da.
- Izena emateko eta NAN/AIZ igotzeko esteka duen mezu elektroniko bat bidaliko dizugu.
- NAN/AIZ baliozkotuko dugu, eta falta den dokumentazioa (curriculuma eta unibertsitate-tituluak) igo ahal izango duzu.
Jasoko den titulazioa
Ebaluazioaren baldintzak bete eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak unibertsitate ikasketak behar bezala egiaztatu dituen ikasle guztiek Mondragon Unibertsitatearen SOLDADURAKO MASTER PROFESIONALA (IWE/IWT), ROBOTIKA ETA IKUSKARITZA DIGITALA diploma jasoko dute.
Masterrekotitulua lortzeko, ikasleek CESOL erakunde nazionalaren azterketa ofizialak gainditu beharko dituzte, bai masterraren egutegian agendan dauden ohiko deialdietan, bai ezohiko deialdietan. Horri esker, gainera, Soldadurako Nazioarteko Ingeniariaren (IWE) eta Soldadurako Nazioarteko Ikuskatzailearen (IWI-C) titulua eskuratuko dute. Titulu horiek mundu osoko enpresek homologatu eta onartzen dituzte.
Unibertsitate-enpresa erlazioa
Enpresa laguntzaileetako parte-hartzaileek garatzen duten master amaierako proiektua edozein dela ere, masterraren hasieratik enpresetan praktikak egiteko aukera izanen dute, beka batekin.
Plazak
Gela bakoitzean gehienez ere 25 parte-hartzaile izanen dira, prestakuntza horrek eskatzen duen arreta pertsonalizatua eman ahal izateko.
Irteerako profila
- Prozesuen, bulego teknikoaren edo erosketen ingeniaria
- Soldadura prozesuen koordinatzailea
- Elementu mekanizatuen diseinatzailea
- Soldatutako loturen ikuskatzailea eta ikuskapen-prozesuen koordinatzailea
-
Kalitate-arduraduna
-
Soldadura eta ikuskapen prozesuen automatizazioaren arduraduna
-
Ingeniaria, ikertzailea edo I+Gko arduraduna, soldadura- eta ikuskapen-prozesuei aplikatutako digitalizazio-teknologia aurreratuetan (datuak atzematea eta aztertzea, ikusmen artifiziala, adimen artifiziala).
Praktikak eta proiektua
Masterrak 20 ECTSko master bukaerako proiektu bat egitea barne hartzen du, eta ikasleei enpresan praktika ordainduak egiteko aukera ematen die.
Kolaboratzaileak/ babesleak
Soldadura (IWE/IWT), Robotika eta Ikuskapen Digital Industrialeko master profesionala Mondragon Unibertsitateak, Goierri Eskolak eta LORTEKek antolatzen dute.
Prezioa
10.334€
2023-24 aurreikusitako zenbateko osoa
60 ECTS
Masterraren zenbateko hori ordainketa bakarrean edo zatika ordaindu ahal izango da.
Lehen ordainketa onartutakoan (900 €)
- Gainerakoa ordainketa bakarrean
- Gainerakoa 8 hilabetetan
Informazio gehiago
Masterreko edukietarako kontaktua
- JOSE IGNACIO VICENTE FLORES
- +34 673 622 140
- jivicente@mondragon.edu
IZENA EMATEKO ETA MATRIKULATZEKO KONTAKTUA
- AINHOA GORONAETA GALINDEZ
- +34 664 266 716
- cursosingenieria@mondragon.edu