ECTS/orduak
4 ORDU
Egutegia
2025/02/07 - 2025/02/07
Or
Tokia
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Prezioa
200 €
Aurkezpena
Langileen portaerari eta antolaketa-produktibitateari buruzko ikuspegi estrategikoa garatzeko diseinatutako 4 orduko ikastaro praktiko batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Helburuak
Kudeaketa operatiboari buruz hartutako erabakiek epe laburrean zein luzean lan-ongizateari eta enpresaren produktibitateari nola eragiten dioten sakon ulertzea
Nori zuzendua
Enpresen iraunkortasunerako eta lehiakortasunerako lan-ongizatea, motibazioa eta enpresaren produktibitatea aldi berean lantzearen garrantziaz jabetzen diren erakundeetako zuzendaritza-taldeak.
Iraunkortasunerako kudeaketa operatiboari buruzko ezagutza aurreratua eskuratzeko jakin-mina duten profesionalak.
Programa
Programa estrategikoki bi zatitan banatuta dago, ikaskuntza eta aplikazio praktikoa maximizatzeko.
Lehenengo Zatia: Ezagutza Gakoak (1,5 ordu)
Hasierako saio honetan, pertsonen portaeraren eta antolakuntza produktibitatearen arteko harremana azaltzen duten oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan egindako azken hamarkadako ikerketan oinarrituta. Landuko diren gai nagusiak honako hauek izango dira:
1. Antolakuntza Produktibitatearen eta Lan Portaeraren inguruko kontzeptu orokorrak.
2. Antolakuntza Dinamikak eta Hauen Eragina Errendimenduan.
3. Kasu Praktikoen Azterketa.
Bigarren Zatia: Simulagailuarekin Praktika Interaktiboa (2,5 ordu)
Bigarren zatian, ikasitakoa aplikatzea izango da ardatz, 49.000 pertsonen eta Euskal Autonomi Erdkidegoko 360 enpresa industrialen datu errealetan oinarritutako simulagailu baten bidez. Honako ataletan zentratuko da bigarren zatia:
1. Simulagailuaren Sarrera
2. Praktika Interaktiboa
3. Eztabaida eta Hausnarketa
Jarraipena eta Tutoretza
• Bakarkako Lizentzia: Parte-hartzaile guztiek lizentzia bat jasoko dute hurrengo 3 hilabeteetan simulagailuarekin modu indibidualean jarraitzeko. Horrela, ikasitakoa indartu eta eszenatoki desberdina beren erritmoan aztertzeko aukera izango dute.
• Jarraipeneko Tutoretza Online: Tutoretza taldeko saio bat antolatuko da online, simulagailuaren erabilerari eta probatutako estrategiei buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatzeko. Tutoretza honek ikasitakoa finkatu eta parte-hartzaileen artean praktika onak trukatzeko aukera emango du.
Egutegia
2025/02/07 - 2025/02/07
Or
09:00-13:00
Irakasleak
Ane Sanchez
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Aplikatuan doktorea, Anek ibilbide nabarmena du negozio-estrategiaren eta kudeaketa operatiboaren arteko intersekzioan. Industria Antolakuntzako Ingeniaria eta Coachingaren Psikologiako Masterra izateaz gain, kudeaketa operatiboak lan-ongizatean eta enpresa-errendimenduan duen eraginaren azterketa sistemikora bideratu du bere ikerketa, eta lan horri esker lortu zuen Industrial Sustainable Entrepreneurship Award ospetsua. Anek Europako eta Estatuko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. Bere ikuspegi sistemikoak eta esperientzia praktikoak gida ezin hobea bihurtzen dute erakundeetan benetako eragina duten estrategiak aplikatzeko.
Alaine Garmendia
Ingeniaritzan doktorea eta Proiektuen Berrikuntza eta Kudeaketako Zuzendaritzan espezialista, industria-inguruneetan hobekuntza estrategikoak ezartzen duen esperientziagatik nabarmentzen da Alaine. Project Management Institute erakundearen CAPM ziurtagiriarekin eta lean manufacturing delakoaren ezagutza sakonarekin, Alainek sektore automotrizean zein Mondragon Unibertsitatean lan egin du, etengabeko hobekuntza eta langileen parte-hartzea sustatzeko ekimenak garatuz eta gidatuz. Trantsizio digitalari eta berdeari aurre egiteko gaitasunei buruzko Europako proiektuetan duen inplikazioak eta Bateratzen proiektuko lider gisa izan duen rolak produktibitatea antolamenduaren ongizatearekin konektatzen aditu gisa kokatzen dute.
Unai Elorza
Psikologiako doktoretza eta Ingeniaritzan eta Manufaktura Sistemetan prestakuntza sendoa ditu Cranfield Universityn ikasita. Unai aitzindaria izan da pertsonen inplikazioaren eta antolakuntzako produktibitatearen arteko erlazioa aztertzen. Bateratzen proiektuaren bultzatzaile gisa, oinarri zientifiko bat sortzea lortu du, lan-ongizatea enpresa-helburuekin lerrokatuko duten inguruneak sortzeko. Bere esperientziaren barruan sartzen dira bai industria-erakundeetako kudeaketa estrategikoa, bai Europako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartzea. Gaur egun, Unaik enpresei laguntzen die produktibitatea handitzen den bitartean bere langileen konpromisoa sustatuko duten praktikak ezartzen.
Koordinazioa
Informazio gehiagorako jarri harremanetan: asanchezz@mondragon.edu
Prezioa
200 €
2024-2025 ikasturterako aurreikusitakoa
Ikastaro honetan Fundae-ren hobaria jaso daiteke.
Gu ez gara enpresa kudeatzailea; beraz, ez diogu inolako jakinarazpenik egiten Fundae-ri.