Profesionalen prestakuntza

Punta-puntako sukaldaritza teknikak Espezializazio Ikastaroa

ECTS/orduak

125 ORDU

Egutegia

2025/05/26 - 2025/06/27

As-At-Az-Og-Or

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

3.850 €

Aurkezpena

Sorkuntzaren eta berrikuntzaren kontzeptuak erabiltzen hasteko eta abangoardiako sukaldaritza-teknikez jabetzeko ikastaroa. Ikastaroaren edukian behin eta berriro agertuko dira prozesu fisiko-kimikoak, makineria, tresna eta produktu berriak...

Egingo diren bisitaldietan, ikasleak punta-puntako sukaldaritzako azken joerak ezagutuko ditu. Estatuko jatetxerik garrantzitsuenetako I+G sailetako gonbidatuek, berriz, beren filosofia ezagutaraziko dute, sukaldaritza-proposamen pertsonal eta bereizgarriak egiteko erabiltzen dituzten printzipioak eta ikerketa-metodoak.

SUKALDARITZA TEKNIKEN EZAGUTZAN SAKONDUKO DUZU, ZENTZUMEN GUZTIAK PIZTUKO DITUZTEN ELABORAZIOAK SORTZEKO.

¡Izen-ematea irekia leku guztiak agortu bitartean!

 

HARREMANETARAKO KONTAKTUA


Nori zuzendua

Sukaldaritzako ikasketak edo/eta aurretiko lan-esperientzia duten profesionalei zuzenduta dago (bi urteko esperientzia lehenetsiko da).

Programa

Prestakuntza-programako edukiak lau ardatz nagusitan banatzen dira:

    1. Zentzuzko sukaldaritzarako sarrera.

    2. Sortze- eta berritze-prozesuak.

    3. Abangoardiako teknikak. Oinarriak, sukaldaritzan erabiltzea eta gaiari loturiko platerak prestatzea.

    4. Produktu berriak.

Prestakuntza-programaren % 80 lantegi praktikoetan egingo da, “learning by doing” ikasketa-metodologian oinarrituta.

Metodologia

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua honako kontzeptu metodologiko hauetan oinarritzen da:

    Ikastaroak praktikoak izango dira, funtsean: teknikak azaldu eta horiei loturiko platerak prestatzea.

    Zeharkako edukiak, ikasleak barneratu beharreko gaitasunak osatzeko: historia, sukaldaritzako kimika, nutrizioa, berrikuntza, eta abar.

    Aurretiko ezagutzak aktibatzeko lanak prestakuntza-saio bakoitzaren aurretik.

    Mintegi osagarriak eta Basque Culinary Centerreko jardueretan parte hartzea.

    Bisitak jatetxeetara edo txango gastronomikoak.

    Ikastaro-bukaerako proiektua burutzea.

Egutegia

2025/05/26 - 2025/06/27

As-At-Az-Og-Or

15:00-20:00

Ikasketa Aldia: 2022/05/09 - 2022/07/01

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:30etatik 20:30etara

Ikasle Kopurua: 18

Matrikula: izen-ematea irekita egongo da leku guztiak agortu bitartean. 

Irakasleak

Honako hauek dira irakasleak:

    Basque Culinary Centerreko irakasle adituak.

    Erreferentziako gonbidatuak.

    Hainbat ezagutza-arlotako adituak: sukaldaritzaren historia, jatetxeen kudeaketa, zentzumen-azterketa, sukaldaritzako kimika, segurtasuna eta higienea, nutrizioa eta abar.

Matrikula

Basque Culinary Centerrek badu onarpen-sistema bat, eta haren helburua da gure ikasleek ikasketa-plana arrakastaz gainditzeko eskatzen diren aurretiazko ezagupenak dituztela ziurtatzea.

1 AURRETIKO IZEN-EMATEA 

Lehenengo urratsa da izen-ematea online egitea, eta izena emateko tasa (150€) ordaintzea. Gainera, ondorengo dokumentazioa bidali beharko da admisiones@bculinary.com helbide elektronikora:

  • Curriculuma, eguneratuta.
  • Karnet tamainako argazki bat.
  • NAN agiriaren edo pasaportearen kopia.
  •  Motibazio-gutuna.

2 HUTAGAITZAK AURKEZTEA

Plazak amaitu arte egongo da irekita onarpen-prozesua. Hautagaitza aurkeztu ondoren, hilabete inguruko epean jakinaraziko zaio ebazpena izangaiari. 

Nazioarteko ikasleentzako oharra: Hiru hilabetez azpiko guztizko iraupena duen prestakuntza-programa bat egiteko, kasurik gehienetan ez da bisa behar izaten. Nazionalitateagatik (kontsultatu herrialdeen zerrenda) bisa beharrezkoa bada, C erako bisa eskatu beharko da Espainian sartu ahal izateko. Iraupen laburreko prestakuntza-ekintza hauetarako, ikastaroan matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioarekin eta Espainian dagoen bitartean estaldura emango dion mediku-aseguruaren frogagiriarekin bidaiatu beharko du ikasleak.

Basque Culinary Centerrek bisa kudeatzeko beharrezkoa den ondorengo dokumentazio akademikoa emango die ikasleei:

  • Matrikularen ziurtagiria, Basque Culinary Centerrek sinatuta eta zigilatuta
  • Prestakuntza-programa, Basque Culinary Centerrek zigilatuta E
  • gutegi akademikoa, Basque Culinary Centerrek zigilatuta

Prezioa

3.850 

 

Programak 3.850 euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:

  • 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
  • Zenbatekoaren % 40, hau da, 1.480 €,, hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua gordetzeko.
  • Gainerako zenbatekoa, 2.220€, programa hasi baino bi aste lehenago.

Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

I+G Sukaldaritzan Espezializazio Ikastaroa
Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Donostia-San Sebastián
Jatetxeak berritu eta kudeatzeko masterra Master Profesionala
10.295 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Donostia-San Sebastián / 60 ECTS
Sukaldaritza, Teknika eta Produktua masterra Master Profesionala
13.235 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Donostia-San Sebastián / 60 ECTS