Gaia
ECTS/orduak
750 ORDU
Egutegia
2025/01/29 - 2025/05/31
Tokia
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Erdi-presentziala
Prezioa
3.780 €
Aurkezpena
Haur Hezkuntzako graduatuei zuzenduta dagoen aipamen berri honekin, ezagutuko dituzu haurraren garapen psikomotorearen gakoak eta ikasiko duzu behar horiei erantzuten. Gainera, trebatuko zara haurraren mugimendu librea zein jolasa behatzen eta interpretatzen. Ikastaro hau Luzaro Psikomotrizitate Eskolarekin batera garatu dugu. Egin sei hilabeteko ikastaro hau eta presta zaitez irteera handiko lanbide baterako!
NABARMENDUAK
Irteera handiko lanbiderako prestatuko zara: psikomotrizista
Sei hilabetean ateratzeko modukoa: urtarriletik ekainera
Psikomotrizitatean eskarmentu handia duten profesional eta irakasleekin
Tutorea bidelagun izango duzu
KONTAKTUA
Helburuak
- Haurren garapen psikomotorea aintzat hartu eta hauen beharrei erantzutea, alderdi teoriko eta pedagogikoak landuz.
- Haurrak bere mugimendu librean eta jolas librean adierazten duen hori behatu, ulertu eta interpretatzeko erramintak eskuratzea.
- Haurrarengana egoki doitu ahal izateko gaitasun sozial eta emozionaletan trebatzea; haurrarekin eta bestearekin harreman seguruak eraikitzeko, itxaroten jakiteko, eta entzute gaitasuna garatzeko, besteak beste.
- Irakasle bezala norberaren jarrera sistemaren inguruko hausnarketa egitea. Irakaslearen pertzepzioak eta sentimenduak berrikusteko, eta haurrekin eta bestearekin harremanak izan eta lan egiteko moduak hausnartzeko ere.
- Psikomotrizistaren begirada sentikorra gela arruntean garatzeko testuinguruak eta tresnak eskaintzea.
Nori zuzendua
Psikomotrizitate munduan nahiz psikomotrizistaren rolean sakondu nahi duten Haur Hezkuntzan graduatuei zuzenduriko aipamena izango da.
Metodologia
Moduluetan parte hartuko duten irakasleak Psikomotrizitate munduan adituak eta arituak izango diren psikomotrizistak izango dira; Bergarako Luzaro Psikomotrizitateko irakasleak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak. Formazio teorikoaz gain, formazio bibentziala ere eskainiko da; biak izango direlarik prozesuko ardatzak.
Horretaz gain psikomotrizitate praktikara hurbilpena ere egingo da. Azkenik, bide honetan garatzen laguntzeko norbere prozesuaren inguruan hausnartzen laguntzeko tutorea izango du ikasle bakoitzak.
Egutegia
Egutegia
- Oporrak: 2025eko apirilaren 18tik apirilaren 26ra.
- Jai egunak: 2025eko maiatzaren 1a.
Ordutegia
- Ostiraletan: 17:00-21:00.
- Larunbatetan: 09:00-13:00.
Matrikula
Psikomotrizitatea egiteko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea online plataforman:
Plaza mugatuak.
Prezioa
- Sarrera kuota: 900 €
- Kreditu bakoitzaren prezioa: 96 €
- Prezioa guztira: 3.780 €
Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.
Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa kuotatan ordainduko da.
Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.