Profesionalen prestakuntza

Ekoizpen Zuzendaritzan Master Profesionala

ECTS/orduak

60 ECTS

Egutegia

2025/03/04 - 2026/02/17

At

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

10.334 €

Aurkezpena

Master honekin zure negozioko industria lanak eta emaitzak hobetuko dituzu.

Mondragon Unibertsitatean 20 urte baino gehiago daramatzagu ekoizpena planifikatzeko eta kudeatzeko teknika eta tresna operatiboetan zure gaitasunak eta trebetasunak hobetzen.

Aurkezpena.JPG

 

AZPIMARRATZEKOAK

Zure enpresaren eragiketa prozesuak hobetzea eta horietan kostuak murriztea lortuko duzu

Estrategia merkatuko beharretara bideratuko duzu, zure negozioaren errentagarritasuna handituz

Kalitatea eta epeak hobetuko dituzu bezeroaren gogobetetzea handituz

Industria kudeaketako erreferenteak diren teknikak ikasiko dituzu, eta, gainera, Mondragon Unibertsitateko unibertsitate titulu propioa lortuko duzu.

 

 

kontaktua edukia


 

kontaktua matrikula


Helburuak

Zure produkzio prozesuaren bidez nahi dituzun emaitzak ez lortzeaz nekatuta? Marjina jaten duzu? Epeak betetzen dituzu?

Produkzio prozesuak sendotu beharra duzu, horietan erroreak eta arazoak murrizteko?

Multitarea askorekin ekipoa gogaitua duzu?

Larrialdiak kudeatzen ematen duzu eguna eta garrantzitsua den horretan lan egiten ez duzula sentitzen duzu?

Kostatzen zaizu zure lantaldea gidatzea eta inplikatzea antolaketa helburuak lortzearen alde?

Titulaziorik ez duzun lanpostu hori eskuratu nahi duzu?

Mondragon Unibertsitateko Produkzio Zuzendaritzako Masterrarekin:

  • Enpresaren emaitza ekonomikoak hobetuko dituzu bikaintasun operazionalaren bidez
  • Zure bezeroen gogobetetzea hobetuko duzu
  • Zure ekipoaren saturazioa ezabatuko duzu
  • Benetan garrantzitsua den horretan lan egingo duzu eta zure agendaren kontrola berreskuratuko duzu
  • Taldea gidatuko duzu helburu komun batzuen bila.
  • Nahi duzun lanpostu horretara iritsiko zara

Hori guztia, prestakuntza ikastaro baten bidez:

  • Konpontzeko gaitasuna emateaz gain, arazoa konpontzen du
  • Ekoizpena eta proiektuak kudeatzeko metodologiarik zabalenetan eta erreferenteenetan prestatzen zaitu
  • Ikasgelan aplikatutako esperientzia errealak ditu
  • Zure enpresaren kasuan aplikatutako proiektu bat garatu
  • 25 urte baino gehiagoko historia du eta 500 ikasle baino gehiago prestatuta
  • Ahalik eta titulazio gorenena duten irakasleak ditu, eta, horrez gain, esperientzia handia dute

Master hau produkzio Zuzendaritzako Masterrak industria-kudeaketan –bereziki, produkzio-zuzendaritzaren arloan– erreferentziazkoak diren metodologiak, teknikak eta tresnak eman nahi dizkie parte-hartzaileei, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesu berritzaile baten bidez.

Nori zuzendua

Enpresa-esparruan –nagusiki industria-inguruneetan– jardunean dauden eta euren lanbide-karrera produkzio-kudeaketarekin lotutako gaietan garatu nahi duten profesionalei, produkzio-kudeaketako teknika eta tresna operatiboei buruzko dituzten trebetasunak eta gaitasunak hobe ditzaten.

Programa

Masterrak, funtsean, Industria Enpresen Gestio Estrategian eragiten du, Ekoizpenaren eta Planifikazioaren Kudeaketako BIKAINTASUN erreferentzia eredu bat proposatuz, «pertsonengan zentratua eta prozesuetan oinarritua».

Eskola moduluak marko horren barruan diseinatuta daude.

Egitaraua.JPG

 

 

Masterrean, industria-enpresak kudeatzeko estrategian jartzen da arreta bereziki, eta produkzio-kudeaketan erreferentziazko BIKAINTASUN eredu bat proposatzen da; hain zuzen, eredu horrek pertsonak eta prozesuak hartzen ditu aintzat.

Moduluak esparru horren baitan diseinatu dira.

EDUKIAK:

I. modulua

Egungo enpresa-inguruneak eta haiekin lotutako kudeaketa-ereduak. Produkzio-gako lehiakorrak (24 ordu presentzial)

  • Enpresa sistema soziotekniko ireki gisa.
  • Egungo enpresa-testuingurua. Lehiatzeko egungo estrategiak.
  • Produkzio-estrategiak.
  • Bezeroarengana orientatutako enpresaren ezaugarriak.
  • Lehiakortasun-irizpideak modelizatzea eta ebaluatzea.
  • Bezeroarengana orientatutako enpresa. Antolakuntza-ezaugarriak.

II. modulua

Industria-aktiboen produkzio- eta kudeaketa-ingeniaritza (56 ordu presentzial)

  • Produkzio-sistema seriatu, diskretu eta jarraituei buruzko azterketa.
  • Produkzio-sistema fisiko seriatua, diskretua eta jarraitua arrazionalizatzeko teknikak:
    • Plantako banaketa.
    • Fabrikazioko eta muntaketako zelulak eta lineak eratzea eta orekatzea.
    • Metodoen hobekuntza.
    • Malgutasunaren hobekuntza. SMED metodologia.
    • Produktuaren bideragarritasuna, autokontrolaren eta errore kontrako sistemen bidez.
  • Value Stream Mapping. VSM.
  • Produkzio seriatuko prozesuaren simulazioa.
  • Industria-aktiboen kudeaketa integrala:
    • Industria-mantentzearen kudeaketa.
    • Industrializazioaren kudeaketa.
    • TPM.
  • Bisitak enpresetara.

III. modulua

Produkzioaren plangintza eta kudeaketa (56 ordu presentzial).

  • Produkzio- eta logistika-sistemaren ikuspegi integrala: Logistika integrala.
  • Produkzio-logistika:
    • Stocken kudeaketa eta Materialen kudeaketa.
    • Produkzioaren kontrola JIT inguruneetan; KANBAN logistika.
    • Mugen teoria (TOC). DBR logistika.
  • Bisitak enpresetara.

IV. modulua

Kalitatearen Ingeniaritza (48 ordu presentzial). 

  • Antolakuntza-eredua eta erabateko kalitatea.
  • Kalitate-kontrola:
    • Prozesuen kontrol estatistikoa (SPC).
    • Neurketa-sistemen analisia (MSA).
  • Kalitatearen plangintza: HOAM.
  • Kalitatearen hobekuntza:
    • Kalitate-tresnak.
    • Arazoen ebazpen sistematikoa, hobekuntza-taldeen bidez.
    • Esperimentuen diseinua: DOE.
    • 6 Sigma.
  • Bisitak enpresetara.

V. modulua

Eraldaketa-proiektuen kudeaketa industria-inguruneetan (40 ordu presentzial).

  • Industria-eraldaketako proiektuen garapena.
  • Industria-eraldaketako proiektuak zehazteko, garatzeko eta kudeatzeko oinarriak.
  • Proiektuen kudeaketaren bizi-zikloa eta faseak.
  • Proiektu baten faseak kudeatzeko metodologia.
  • Proiektu baten faseak kudeatzen laguntzeko teknikak eta tresnak.

 

VI. modulua

Zuzendaritza-funtzioa (24 ordu presentzial). 

  • Pertsonek helburu estrategikoekiko konpromisoa hartzeko gakoak.
  • Pertsonak kudeatzeko sistema bat estrategiaren arabera diseinatzea.
  • Ingurune dinamiko eta global batean lehiatzeko estrategiak.
  • Zuzendaritza- eta lidergo-estiloak.
  • Aldaketaren kudeaketa: antolakuntza-aldaketa eraginkorra lortzeko estrategiak.

VII. modulua

Ekonomia- eta finantza-kudeaketa (24 ordu presentzial).

  • Estrategiaren finantza-dimentsioa.
  • Alderdi juridikoak enpresan.
  • Ekonomia- eta finantza-analisiak:
    • Balantzeen interpretazioa.
    • Emaitza-kontuen analisia.
    • Inbertsioen analisia.
  • Kostuen analisia.

VIII. modulua

PROIEKTUA (136 ordu).

  • Jarduerak ikasgelan (16 ordu).
  • Banakako garapen-lan ez-presentziala (120 ordu).
  • Proiektuaren txostena: 2024ko ekainean.
  • Proiektuaren aurkezpena eta defentsa: 2024ko uztailean.

Metodologia

Programaren garapenean «IRAKASKUNTZA AKTIBOAREN» sistema erabiliko da, prozesu parte hartzaile batean eta ondorengo jarraipen eta kontrol akademikoan oinarrituta, parte hartzaileek programa ahalik eta gehien aprobetxatuko dutela ziurtatzeko. Oinarrizko ereduak honako egitura hau du:

- Askotariko ikasgaietan esperientzia egiaztatua duten pertsonek emandako eskola magistralak.

- «Enpresa erreferenteetan egindako benetako proiektuetan oinarritutako kasu azterketak».

- «Role playing» ariketak eta Simulazioak, eskuratutako ezagutzak finkatzeko eta barneratzeko.

- Enpresan ezarpen errealak, modulu bakoitzean egin beharreko lanen bidez, bateratze lanetan amaituz.

Metodologia.JPG

Masterrean proiektu pertsonal bat ere garatu beharko da, helburu hauekin:

    • Lortutako ezagutza teknikoak benetako egoeretan aplikatuz finkatzea.
    • Lan-esparrua hobetzea, ikastaroan zehar azaldutako kudeaketa-teknikak eta -tresnak aplikatuz.
    • Ikastaroan lantzen diren gaitasun pertsonalak aplikatzea eta probatzea.
    • Norberaren sustapena, proposamen bat hobetzeko edo berritzeko ideia, kontzeptu eta aukerak gauzatuz. Proposamen horren egingarritasuna eskema egituratu batean ageri da. Proposamena bideragarria da ikuspuntu tekniko eta ekonomikotik, eta argi geratzen da egilea egokia dela hura gauzatzeko.

Proiektu pertsonalak hiru fase edo etapa ditu:

  • Prozesua zehaztea eta haren jarduera-parametroak identifikatzea (eskola-aldian zehar).
  • Egungo egoerari eta hobekuntza-aukerei buruzko diagnostikoa (eskola-aldian zehar).
  • Hobekuntzak garatzeko eta ezartzeko plana (zati bat eskola-aldian zehar, eta beste bat, ondoren).

Prozesu honetan, parte-hartzaileek tutoreen laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua izango dute. Tutoreak unibertsitateko irakasleak dira.

Egutegia

2025/03/04 - 2026/02/17

At

09:00-18:30

Calendario MDP 24-25.png

Irakasleak

Mondragon Unibertsitateak 30 urte baino gehiago daramatza industria antolamenduaren arloan profesionalak prestatzen. Urte hauetan guztietan asko dira gure ikastaroetara joan diren profesionalak, enpresentzako neurrira egindako ikastaroak diseinatu eta eman ditugu eta kudeaketa modu eraginkorragoak ezartzen lagundu diegu. Master hau ematen, enpresan, aholkularitzaren arloan eta profesionalen prestakuntzan ibilbide nabarmena duten irakasleek hartzen dute parte.

Masterraren koordinatzailea

Argider Isasti

Industria antolakuntzako ingeniaria. Saileko irakaslea MUko Mekanika eta Industria Antolakuntzakoa, kalitatearen kudeaketan eta prozesuen hobekuntzan espezializatua. Lehen, eragiketetako eta fabrikazioko teknikaria izan da Ulma Construcción-en, Ulma Architectural Solutionsen fatxada-lineako proiektu-kudeatzailea eta Ulma Handling systems-en soluzio logistikoen eskaintza-teknikaria. 2018az geroztik, unibertsitatean nahiz enpresetan ematen ditu trebakuntza-ikastaroak, eta enpresetan hobetzeko aholkularitza-lanak ere egiten ditu.

Hizlariak

Besteak beste:

Juan Luis Legarreta

Industria-ingeniaria EHUn. Kalitate Kudeaketan diplomatua. Prozesu-auditorea Renault Institutuan. Kalitate-arduraduna automozioaren sektoreko enpresa batean, eta produkzio-zuzendaria automozioaren eta etxetresna elektrikoen sektore laguntzaileko enpresa batean (material plastikoak prozesatzen dituena). Produkzio-zuzendaria etxetresna elektrikoen eta elektrizitatearen sektore laguntzailean, aluminio-galdategi batean. Aholkularia prozesuen kalitatearen eta hobekuntzaren arloan. MUko irakaslea.

Ivan Navarro

Industria Antolakuntzako ingeniaria. MUko Mekanika eta Ekoizpen Industrialeko Departamentuko irakaslea. Exel Logistics SAko eragiketa logistikoen zati baten ardura izan du Mercedes Benz Españaren lantegian, eta produkzio-arduraduna, Fagor Electrodomésticos Kooperatiba Elkartean.

Unai Elorza

Euskal Herriko Unibertsitatean doktorea, Psikologiako fakultatean. Industria Antolakuntzako ingeniaria Mondragon Unibertsitatean. Cranfield Universityko (Erresuma Batua) Manufacturing Systems Engineering-eko masterra. Hainbat urtetako esperientzia automozio-osagaiak egiten dituen enpresa batean. Egun, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan egiten du lan, irakasle eta estrategia pertsonen kudeaketarekin lotzen duen esparruan ikertzaile.

Unai Apaolaza

Doktorea Mondragon Unibertsitatean, “Investigación en el método de gestión de entornos multiproyecto Cadena Crítica” tesiari esker. Industria Ingeniaritzako Antolakuntza espezialitatea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean (1995). Project Management Professional (PMP®), Project Management Institute (PMI) delakoak (proiektu-zuzendaritzako profesionalen munduko elkarte nagusia) emandako akreditazioa. Egun, Eusko Ikaskuntzako zuzendari gerentea. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (Mondragon Unibertsitatea) irakasle eta ikertzaile ohia, aholkularitza- eta ikerketa-proiektu askotan hartu zuen parte; besteak beste, hau da nabarmentzekoa: proiektu-kudeaketa hobetzeko metodologien ezarpena hainbat erakundetan. Produkzio-prozesu orokorraren arduradun ohia Orbea Koop.Elk.-an, eta erosketa-buru ohia eta produktu berrien eta hobekuntzan proiektu esperimentalen arduradun ohia Ditecpol SL enpresan.

Javier Guallar

Project Management Professional (PMP) ziurtagiria. Mekanika eta industria ekoizpeneko departamentuko irakaslea, operazioak eta proiektuak kudeatzen egin du bere jarduera, enpresetan ikastaroak emanez eta horietan proiektuak garatuz.

Aurretik, Produktu Ingeniaria izan da Idekon, Makina-Erremintaren sektorean aritzen den zentro teknologikoan, Kalitatea eta Produktu Berrien Garapen Prozesua ziurtatuz. Danobat Taldean ere arlo arduraduna eta proiektu kudeatzailea izan da, Makina Erremintaren sektorean aritzen den enpresan.

 

Matrikula

Matrikularen prezioa 9936€-koa da (bazkaria barne).

Ikastaro honetako ordu batzuk, Tripartita fundazioaren edo Hobetuzen diru-laguntza eska daitezke.

Mondragon Unibertsitatea ez da enpresa kudeatzailea.

 

Koordinazioa

Argider Isasti

Koordinatzailearekin harremanetan jar zaitezke posta elektroniko eta telefono honetan:

aisastil@mondragon.edu

678360173

Onarpen baldintzak eta prozesua

  • ONARPEN BALDINTZAK

Graduondoko titulua denez eta profesionalei zuzenduta dagoenez, master-titulua lortzeko baldintza hauek bete behar dira:

  • Erdi- edo goi-mailako unibertsitate-titulua izatea.

Baldintza hori betetzen ez dutenek masterra egin izana egiaztatzen duen diploma jasoko dute.

Onarpen Batzordeak eskaerak aztertu eta erabakia emango du, 7 eguneko epean.

Lekukotzak

“Zalantzarik gabe, master hau gomendatzen diet produkzio-arloetan erantzukizuna duten guztiei. Fabrikazioa hobetzeko teknikak ikasteaz gain, garrantzi bereziz jorratuko da pertsonen kudeaketaren esparrua; hain zuzen, horrek harritu ninduen gehien. Ikastaroaren ikuspegi orokorra bezeroarentzako zerbitzua da, eta hori da nik balioesten dudan beste faktore bat, oso garrantzitsua baita erakundearentzat.”

Iban Etxaniz

Produkzio-arduraduna

Industrias Alzuarán, S.L.

“Zalantzarik gabe, masterrean lortutako eta garatutako gaitasunak laguntza handikoak izan dira niretzat. Arlo teknikoetatik gatozenoi asko laguntzen digu kudeaketaren esparrua ezagutzeak eta garatzeak, gure ikuspuntu pertsonala aldatzeko eta egokitzeko. Bestalde, masterrean egindako proiektuek oso modu positiboan laguntzen didate eguneroko lanean. Azkenik, nire ikaskideen bidez bizi izandako esperientziak aipatu beharra daukat; askotariko arazoak eta errealitateak erakutsi dizkidate, eta horrek mundu lehiakor eta korapilatsu honetatik arrakastaz irteten laguntzen du. Horri guztiari esker, aurrerapauso handia egin dut pertsona eta profesional gisa, eta ezin da ukatu erakundearen barruan oso modu positiboan igarri dela.”

Asier Laskurain

Instalazio-arduraduna

Soraluce, Koop.Elk.

“Enpresen kudeaketaren eta produkzioaren arloetan, etorkizuneko erronkei eta ziurgabetasunari arrakastaz aurre egiteko, behar-beharrezkoa da gauzak “nola” egin asmatzea. Produkzio Zuzendaritzako Masterrean, abangoardiako (state of the art) tresna teknikoak aztertzen eta erabiltzen dira, bai eta etxeko markako lidergo-estiloa duten kudeaketa-prozesu aurreratuak ere. Praktikara oso bideratutako sistema berritzaile eta integral baten bidez (talde-laneko jarduerak, bisitak puntako fabrikazio-instalazioetara, saioak goi-mailako irakasleekin, eta ikaskide eta irakasleekiko elkarrekintza aberasgarria), masterrak erantzun egiten die profesional gisa eguneroko lanean ditugun arazo eta kezkei.”

Gontzal Ruiz

CoE-ko ingeniaritza-burua

Industria de Turbopropulsores S.A.

 

Jasoko den titulazioa

Erdi- edo goi-mailako unibertsitate-titulua dutenek Produkzio Zuzendaritzako Master titulua lortuko dute, MGEP-MUk emana.Aldez aurretik unibertsitate-titulurik ez dutenek masterra egin izana egiaztatzen duen diploma jasoko dute.

 

Prezioa

10.334 

 2024-25 ikasturterako aurreikusia

60 ECTS

 

Kantitate hau ordainketa bakarrean edo zatika ordaindu ahalko da.

Lehen ordainketa onartua izandakoan (900€) 

  • Gainontzekoa ordainketa bakarrean 
  • Gainontzekoa hilabetero

 

 

Ikasleari baja ematen bazaio ikastaroaren baldintzak aldatzeagatik (datak, ordutegiak edo formatua aldatzea), hasierako kuotaren %100 itzuliko zaio. Beste arrazoi batzuengatik baja emanez 

gero,% 50 itzuliko da eskolak hasi arte. Eskolak hasi ondoren, hasierako kuota ez da itzuliko.

Ikastaro honetako ordu batzuk diruz laguntzen ahal dira, Tripartita Fundazioaren bidez.


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Logistika Integralean eta Erosketetan Master Exekutiboa
10.334 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Bilbo / 60 ECTS
Industria Mantentze-lanen Kudeaketan Espezializazio Ikastaroa
3.495 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Arrasate-Mondragón / 150 ORDU