Profesionalen prestakuntza

Pribatutasun politika

Matrikula pribatutasun politika

Arduradunak informatzeko duen obligazioa betetzea aplikazio irizpideak eta lege testuak.

 

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna Mondragon Unibertsitatea + info
Helburua Zure matrikulazioa kudeatzea, administratzea eta, kasua bada, fakturatzea, eta  Mondragon Unibertsitateari buruzko informazioa bidaltzea + info
Legitimazioa Interesdunaren onarpena eta gure Unibertsitatean egindako matrikulazioarekin zerikusia duen beste informazio mota bat tratatzeko interes legitimoa + info
Hartzaileak eta Transferentzia internazionalak Mondragon Unibertsitatea osatzen duten fakultateak: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa “Jose Maria Arizmendiarrieta” Koop.E., MU Enpresagintza Koop.E., HUHEZI Koop.E. eta Basque Culinary Center Hezkuntza Fundazioa
Tratamenduaren arduradunak, beti “Privacy Shield” akordioaren menpe + info
Eskubideak Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzekoak, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez.+ info
Informazio osagarria Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza daukazu kontsultagai gure web orrian:
Lege Oharra: + info Cookie politika: https: + info

 

Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoak (LOPDGDD) eta Europako Parlamentuaren eta apirilaren 27ko Kontseiluak emandako 2016/679 Erregelamenduak (EB) (“Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”) ezartzen dutenaren arabera, Mondragon Unibertsitateak, F20560991 IFZ zenbakidunak eta helbidea Arrasate/Mondragoneko (20500) Loramendi kaleko 4an duenak -aurrerantzean, Mondragon Unibertsitatea- Zentroak tratatuko dituen datu pertsonalei dagokienez.

Zergatik tratatzen ditugu zure datuak?

Aurreinskripzioa/matrikulazioa egiteko unean baimena eman diguzulako eta zurekin dugun kontratu harremana mantentzeko eta ikasketa espedientea kudeatzeko beharrezkoak direlako. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateak interes legitimoa edukiko du unibertsitatean matrikulatuta zauden bitartean jasotzen dituen beste informazio eta datu pertsonal batzuk tratazeko, baldin eta arduradunaren obligazioak eta eskubideak betetzeko beharezkoak badira.

Zein da zure datuen tratamenduaren helburua?

Datu pertsonalak zure aurreinskripzioaren kudeaketarako eta administraziorako erabiliko dira eta, azkenean matrikula egiten baduzu, zure ikasketa espedientearen jarraipena egiteko eta emandako prestakuntza administratzeko eta fakturatzeko.

Halaber, zure datu pertsonalak erabiliko dira zure titulazioa eta/edo kalifikazioak Europass-eko profilera bidalketa kudeatzeko edo administratzeko.

Mondragon Unibertsitatearekiko harremana indarrean dagoen bitartean eta harreman hori amaitu ondoren ere, Mondragon unibertsitateak bere zerbitzuen gaineko eskaintza komertzialak edo promozioak bidali ahal izango ditu, posta elektroniko bidez edo komunikazio bide elektroniko baliokideen bitartez. Zuk, ordea, Mondragon Unibertsitateak bidalitako edozein jakinarazpen elektroniko jasotzeari uko egin ahal izango diozu edozein unetan.

Zenbat denboran tratatuko dira zure datu pertsonalak?

Mondragon Unibertsitateak indarreko araudian ezarritako legezo epeetan jasotako datu pertsonalak gorde eta tratatuko ditu.

Mondragon Unibertsitateak jasotako datu pertsonalak gordeko ditu eta informazioa, jakinarazpen komertzialak eta newsletterrak (kasu bada) bidaltzeko tratatuko ditu, erabiltzaileak horretarako baimena ematen duen unetik baja emateko eskatu, baja eman edo datuen tratamendurako baimena kentzen duen arte.

Ikasleek ordea, Mondragon Unibertsitateak prestakuntza ekintzei, ikastaroei eta beste edozein gairi buruz bidalitako edozein jainarazpen elektroniko jasotzeari uko egin ahal izango diote edozein unetan.

Azenean matrikulazioa egiten baduzu, zure datuak indarreko araudian ezarritako legezko epeetan gordeko dira.

Datuak hirugarrengoei emango zaizkie?

Mondragon Unibertsitateak unibertsitate kooperatiboa osatzen duten kooperatibei utziko dizkie zure datu pertsonalak, kooperatiba hauei alegia: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa “Jose Mª Arizmendiarrieta” Koop.E., MU Enpresagintza Koop.E., HUHEZI Koop.E. eta Basque Culinary Center Hezkuntza Fundazioa, aurreinskripzio/matrikulazio eskaerari erantzun ahal izateko. Dena den, datuak aurreinskripzioa/matrikula egiten ari zareneko Fakultatari baino ez zaizkio emango, eta beti zehaztutako helburuako.

Era berean, zure datuak ikasketen kudeaketan eskumena duten erakundeei, beste zentro batzuei (lekualdaketa kasuan) eta eskumen berberak dituzten beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango zaizkie, eta legean aurreikusitako lagapenak ere egin ahal izango dira.

Mondragon Unibertsitateak, ezingo du beste inolako kasutan zure datu pertsonalak hirugarrenei laga, zuk zeuk berariaz horretarako baimena ez baduzu ematen behintzat.

Mondragon Unibertsitateak, halaber, datuen babeserako araudiaren arabera tratamendu arduraduntzat jotzen diren zerbitzuak edo teknologia hornitzaileak erabili ditzake (batzuk aipatzearren, eta aipamen zorrotza egin gabe, Mailchimp, Google, etab.), betiere AEBren eta Europar Batasunaren arteko “Privacy Shield” akordioarekin bat egin badute. Hemen dago akordio horren gaineko informazioa: https://www.privacyshield.gov

Zer eskubide dituzu?

Edozein pertsonak eskubidea dauka jakiteko ea Mondragon Unibertsitateak berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez. Bereziki, eskubide hauetaz baliatu zaitezke Mondragon Unibertsitatearen aurrean:

  • Datuak eskuratzeko eskubidea: interesdunak tratatzen ari diren bere datu pertsonalen gaineko informazioa ezagutu eta eskuratu dezake.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea: okerrak zuzendu ditzake, bai eta zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datuak aldatu ere, tratamenduaren xede den informazioaren egiazkotasuna bermatzeko.
  • Datuak kentzeko eskubidea: tratamenduaren helburu diren datuak kentzeko eskatu dezake, beharrezkoak ez direnean.
  • Datuen tratamendua aurkatzeko eskubidea: interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeari ezetz esateko edo tratatzeari uzteko eskatzeko duen eskubidea. Eskubide horrek ez du balio tartean lege arrazoiak baldin badaude edo tratamendua egon daitezkeen erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen defentsarako baldin bada, eta kasu horretan datuak blokeatuta edukiko ditugu, legezko obligazioek irauten duten bitartean.
  • Publizitatea jasotzeari ezetz esateko eskubidea: interesdunek ezetz esan ahal izango diote Mondragon Unibertsitateak jakinarazpen komertzialak bidaltzeari. Kasu horretan, jakinarazpen horiek jasotzeko baimena baliogabetu dezake, horretarako ezarritako mekanismoa erabiliz edo, bestela, idatzi bat (“baja” gaiarekin) helbide honetara bidaliz: dpo@mondragon.edu
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu dezakete, eta kasu horretan erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetan defendatzeko baino ez dira gordeko datuak.
  • Datuak lekuz aldatzeko eskatzeko eskubidea: interesdunek guri emandako beraiei buruzko datuak jasotzeko eskatu ahal izango dute edo –teknikoki posible den guztietan– beraiek aukeratzen duten beste tratamendu arduradun bati bidaltzeko, erabilera arrunterako den eta mekanikoki irakurtzeko den formatu egituratu batean.
  • Erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko eskubidea (profilen lanketa barruan sartuta): tratamendu automatizatuan oinarrituta eta eragin garrantzitsuak dauzkan erabaki baten xede ez izateko eskubidea.

Azaldutako eskubideetako edozein erabili nahi baduzu, bidali eskutitz bat, mesedez, helbide honetara, zure datu guztiak eta NANa ere sartuta: Loramendi, 4, 20500 Arrasate / Mondragon. Posta elektroniko honen bidez ere bidali dezakezu eskutitza: dpo@mondragon.edu

Era berean, Datuen Babeserako dugun Ordezkariarekin ere harremanetan jar zaitezke helbide edo posta elektroniko honen bitartez: dpo@mondragon.edu

Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko aukera: Mondragon Unibertsitateak jakinarazten dizu, baita ere, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkeztu dezakezula (www.agpd.es) tratamenduak indarreko araudia betetzen ez duela uste baduzu.