Profesionalen prestakuntza

Patente aditua enpresan ikastaroa

ECTS/orduak

52 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

2.500 €

Aurkezpena

Ikastaro honen asmoa da enpresa arloan patenteen politikaren funtsean egon behar diren hiru oinarri nagusi hauei buruzko jarraibideak eta irizpideak finkatzen laguntzea eta horretarako prestakuntza eskaintzea:

Patenteak informazio iturri bezala erabiltzea

Patenteak urratzeko arriskuen prebentzioa

Norberaren garapenak patente bidez babestea, eta baita aktiboki kudeatu eta patente zorroa ustiatzea ere

Helburuak

Ikasleei patenteen inguruan formakuntza eman estrategia, kudeaketa eta errentagarritasun ikuspuntu batetik, ondorengo gaitasunak izan ditzaten:

  • Norberaren garapenak patentatzeko aukerak detektatu eta aprobetxatzea.
  • Proiektu berri bakoitzerako patenteekin lotutako mugarriak finkatzea.
  • Patente estrategia bat finkatzea.
  • Patente adituekin, jabetza industrialeko agenteekin adibidez, interlokuzio egokia
    mantentzeko irizpideak jasotzea.
  • Patente zorro bat kudeatzeko jarraibideak finkatzea.
  • Enpresan patente kultura bat sortzea.
  • Hirugarrenekin patente salmenta akordioak, patente lizentziak, teknologia
    transferentzia akordioak, elkarlan akordioak eta abar negoziatzeko ildoak finkatzea.
  • Patenteekin erlazionatutako egoera gatazkatsuak kudeatzea
  • Enpresan jabetza industrialaren arloan erreferente bilakatzea.

Nori zuzendua

  • Negozio Zuzendariak
  • Berrikuntza Zuzendariak

Persona

  • Zuzendari Teknikoak
  • I+G+b teknikariak

Ikastaro hau patente kudeaketa mailan ardurak hartu dituzten edo hartuko dituzten pertsonei zuznduta dago eta orohar patenteak negozio ikuspuntu batetik nola erabil daitezkeen ulertzeko beharra duen edonorreri zuzenduta.

Programa

Ikastaroak saioa hauek ditu:

  • Ikastaroaren sarrera eta helburuak (0,5h).
  • 1. SAIOA: Jabetza industrial eta intelektualerako sarrera (PI) (1,5h) - Patenteen sistemarako sarrera (4h).
  • 2. SAIOA: Patentagarritasuna eta patente eskaerak (6h).
  • 3. SAIOA: Patenteak izapidetzea eta lurraldez lurralde zabaltzea (6h).
  • 4. SAIOA: Patenteen dokumentazioa eta patenteen zaintza teknologikoa (6h). Ordenagailu eramangarri bat beharko da.
  • 5. SAIOA: Patenteak haustea (6h).
  • 6. SAIOA: Patenteen kudeaketa enpresan (6h).
  • 7. SAIOA: Patenteen arloko gatazkak (6h).
  • 8. SAIOA: PI erabiliz (PI estrategia, patenteen balorazioa eta PI lizentziak) egiten duzun berrikuntzatik abiatuta balioa sortzen (6h). Saio hau ingelesez emango da.
  • 9. SAIOA: Gure beharretara egokitutako PI estrategia bat inplementatzea (2h) - PI enpresan integratzeko esperientziak (2h).

Ikastaroaren barruan 3 orduko tutoretza pertsonalizatua dago (aukerakoa). Zuzendaritza eta koordinazio taldeak egingo du tutoretza hori.

  1. saioa: 2024ko apirilaren 19a
  • Ikastaroaren sarrera eta helburuak. Daniel Justel (GEP-MU), Ismael Igartua (GALBAIAN)
  • Jabetza industrialerako eta intelektualerako sarrera (PI). Irakaslea: Ismael Igartua (GALBAIAN Intellectual Propertyko zuzendaria eta bazkide sortzailea)

Gaiak:

  • Jabetza industriala eta intelektuala (PI): modalitate bakoitza babesten duena.
  • Teknologiaren babesa: patenteak eta enpresa sekretua.
  • Jabetza industrialeko beste modalitate batzuk: diseinu industrialak eta markak.
  • PIaren kudeaketa eta enpresa estrategia. PIarekin balioa sortzeko moduak.
  • Patenteen sistemarako sarrera. Irakaslea: Pascual Segura (Bartzelonako Unibertsitateko Patenteen Zentroaren sortzailea)

Gaiak:

  • Patentea: definizioa, zer den eta zer ez den. Ematen dituen eskubideak.
  • Erabilgarritasun eredua asmakuntzak babesteko modalitate alternatibo gisa.
  • Patente eskaeren egitura eta edukia vs. patenteak.
  • Erreibindikazioa, babestu nahi den gaiaren definizio gisa.
  • Ustiapen zuzeneko ekintza debekatuak eta erreibindikazio kategoriak/motak. Erreibindikazioen formatuak: estandarra, bi-zatiak eta Markush.
  • Mendekotasun erreferentziak eta definizio erreferentziak erreibindikazio multzoak idaztean.
  1. saioa: 2024ko apirilaren 26a
  • Patentagarritasuna eta patente eskaerak. Irakaslea: Guillaume Durville (Plasseraud IP)

Gaiak:

  • Patentagarriak izan daitezkeen asmakuntzak detektatzeko jarraibideak.
  • Asmakuntza patentagarriak eta ez-patentagarriak (bazterketak). Patenteak mundu digitalean.
  • Patentagarritasunerako betekizunak: berritasuna, asmatze jarduera eta industriako aplikagarritasuna.
  • Patentagarritasun prozesuko mugarriak.
  • Erreibindikazioak egitea.
  1. saioa: 2024ko maiatzaren 3a
  • Patenteak izapidetzea eta lurraldez lurralde zabaltzea. Irakaslea: Santiago Jorda (Curell Suñoleko Patenteen Departamentuko arduraduna)

Gaiak:

  • Patenteen lehentasun eskubidea eta lurralde hedapena.
  • Patente motak eta horiek lortzeko prozedurak.

         - Espainiako patenteak eta erabilgarritasun ereduak

         - Europako patentea eta patente unitarioa.

         - PCT nazioarteko eskaera.

         - Beste herrialde batzuk.

  • Patente eskaera izapidetzean egindako aldaketak.
  • Patenteak hirugarrenek ematearen aurka egitea. Oharrak.
  • Herrialde batzuen berezitasunak (Estatu Batuak, Japonia, Txina, etab.).
  1. saioa: 2024ko maiatzaren 10a
  • Patenteen dokumentazioa eta patenteen zaintza teknologikoa. Irakaslea: Carmen Toledo de la Torre (Patente eta Marken Espainiako Bulegoko Informazio Teknologikoaren Unitateko burua) - Ordenagailu eramangarri bat beharko da.

Gaiak:

  • Patenteen familiak eta lege estatusa. Patente eskaeren eta emandako patenteen arteko bereizketa. Argitalpenaren identifikatzaileak
  • Patenteen arloko web baliabideak.
  • Patenteen datu baseak: bibliografikoak, lege estatusekoak, etab.
  • Patenteak bilatzearen erabilgarritasuna. Doako datu baseetan bilatzea. Bilaketako estrategiak.
  • Patentea zaintza teknologikoaren abiapuntu gisa.
  1. saioa: 2024ko maiatzaren 17a
  • Patenteak haustea. Irakaslea: Anna Barlocci (ZBM Patentseko bazkide sortzailea)

Gaiak:

  • Produktu batek patente bat haustea.
  • Patentea baliokidetasunagatik haustea: baliokideen doktrina.
  • Produktu berri bat merkaturatzea, dagoen patente bat ere ez dela urratzen seguru egonda. “Freedom To Operate”-ko txostenak (FTO txostenak).
  • Nola saihestu patente bat haustea. Patenteak hausteko arriskuei aurre egiteko estrategiak.
  1. saioa: 2024ko maiatzaren 24a
  • Patenteen kudeaketa enpresan. Irakaslea: Alessandro Orsi (HP Inc-eko PI Transakzioen Departamentuko lehendakariorde orokorra)

Gaiak:

  • Enpresako patenteen estrategia orokorra definitzea. Mugarri nagusiak.
  • I+G prozesuan patente sistema kontuan hartzea: hirugarrenek patentatutako soluzioak saihestea, emaitzak patentatzea, "know-how"-a babestea.
  • Patenteen arloko negoziazioa. Eskubideak eta lizentziak lagatzea. Hirugarrenekin lankidetzan aritzeko hitzarmenak. Konfidentzialtasuneko hitzarmena.
  • Teknologia transferitzeko kontratuak.
  1. saioa: 2024ko maiatzaren 31
  • Patenteen arloko gatazkak. Irakaslea: Ignasi Marques (Grau & Anguloko bazkidea)

Gaiak:

  • Akzio judizialak: patente hausteagatiko demanda, deuseztasun demanda, patente hausterik ez dagoela adierazteko demanda, etab.
  • Prozedura judiziala: egiaztapen eginbideak, kautela nurriak, epaiketa, errekurtsoak, etab.
  • Nola jokatu hirugarren batek patente propio bat hausten duenean.
  • Nola jokatu hirugarren baten patente bat hausteagatik errekerimendu bat jasotzen denean.
  • Lehia desleiala: jabetza industrial eta intelektualarekiko harremana.
  • Enpresa sekretua babestea.
  • Patenteekin eta, oro har, jabetza industrial eta intelektualarekin lotutako kontratu gaiak.
  1. saioa: 2024ko ekainaren 7a
  • Creating value from your innovations using IP (IP strategy, patent valuation and IP licensing). Irakaslea: Tony Tangena (AOMB Intellectual Propertyko aholkulari seniorra) - Saioa ingelesez emango da.

Gaiak:

  • Creating value from innovations
  • The changing world makes IP more important
  • The role of the patent attorney
  • Value creation models and their implications for the IP portfolio
  • Considerations for strategic choices
  • IP strategy for SMEs
  • Patent valuation models
  • IP Licensing projects
  • Case studies on SMEs
  1. saioa: 2024ko ekainaren 14a
  • Gure beharretara egokitutako PI estrategia bat ezartzea. Irakaslea: Idoia Apraiz (GALBAIAN Intellectual Propertyko bazkidea).

Gaiak:

  • Zer eramaten dugu?. Ikasitakoak. Nola aplika dezakegu ikasi duguna.
  • Nola ezar dezakegu gure beharretara egokitutako PI estrategia bat.
  • PI enpresan integratzeko esperientziak. Ikastaroko ikasle ohiek beren enpresetan PIa integratzen izan dituzten esperientzien berri emango dute.
  • Ikastaroko diplomak ematea. Saio hau 13:00etan amaituko da, diplomen banaketarekin.

Metodologia

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu partehartzaile batean oinarrituko da programaren garapena.

  • Saio teorikoa: 9:00etatik 13:00etaraikonoakberrikuntza.png
  • Bazkaria: 13:00etatik 14:30etaraikonoakpraktikak.png
  • Saio praktikoa: ariketak, kasu praktikoak eta solasaldiak: 14:30etatik 16:30etara interview.png

Kurtsoak koordinazio eta zuzendaritza taldearen 3 orduko tutoretza pertsonalizatua (hautazkoa) ere barne hartzen du.

Irakasleak

Ismael Igartua Irizar

ISMAEL.jpg

Telekomunikazioko ingeniaria Jabetza industrialeko agentea eta Europako patenteen agentea. GALBAIAN Intellectual Propertyko bazkide sortzaile eta zuzendaria. Fagor S.Coop.eko Jabetza Industrialeko Departamentuko zuzendaria izan zen 2005etik 2011n GALBAIAN sortu zen arte. Patenteen erredaktore eta aholkulari aritu zen departamentu horretan 1998tik. Patenteei eta jabetza industrialari zein intelektualari buruzko prestakuntza ikastaroak ematen ditu, bai jardunean dauden profesionalentzat, bai unibertsitarioentzat, eta ohiko hizlaria da patenteei buruzko foro, mintegi eta hitzaldietan

Pascual Segura 

Pascual Segura.png

Kimikan doktorea eta Jabetza Industrialeko agentea. Bartzelonako Unibertsitateko Patenteen Zentroaren sortzailea. Patenteei buruzko ikastaro ugari antolatu eta eman ditu, baita enpresetan in-house ikastaroak ere. Normalean beste unibertsitate eta negozio eskola batzuetan ematen ditu klaseak. EPOko European Patent Academyko lehen Academic Advisory Boardeko lau kide hautatuetako bat izan da, eta WIPO Patent Drafting Manual  gidaliburua (2. Edizioa,2022) egin dutenetako bat

Guillaume Durville

Guillaume Durville.png

Ingeniari elektrikoa, M.Sc Fisikan eta DEUG zuzenbidean. Europako patenteen agentea. Plasseraud IPn dihardu 2019tik. Aurretik, ZBM Patentsen aritu zen lanean. 2004tik 2017ra Hewlett Packarden (HP) eta Hewlett Packard Enterprisen aritu zen, eta han munduko patenteen departamentuaren buru izan zen. 2000tik 2004ra, aztertzailea izan zen Patenteen Europako Bulegoan. 1997tik 2000ra Procter & Gambleko patenteen agente aritu zen lanean.

Santiago Jordá

Santiago Jordá.png

Industria ingeniaria Jabetza industrialeko agentea eta Europako patenteen agentea. Curell Suñoleko Patenteen Departamentuko arduraduna 1999tik. Industria sektorean 10 urteko esperientziaren ondoren, 1997an Curell Suñolen sartu zen, Patenteen Departamentuan, eta bertan ES, EP eta PCT eskaerak idazten dira eta hainbat herrialdetara zabaltzea babesten da.

Carmen Toledo de la Torre

Carmen Toledo de la Torre.png

Farmazian doktorea. 1986tik, eta Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoko (OEPM) funtzionario gisa, patenteen aztertzailea, Bilaketen Zerbitzuko burua, Dokumentazioaren eta Bilaketen Arloko burua izan da, eta gaur egun Informazio Teknologikoaren Unitateko burua da. Patenteei eta zaintza teknologikoari buruzko eskolak eman ohi ditu beste herrialde batzuetako unibertsitateetan, negozio eskoletan eta patenteen bulego nazionaletan.

Anna Barlocci

Anna Barlocci.png

Industria ingeniaria Europako patenteen agentea. ZBM Patentseko bazkide sortzailea. Hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du Espainiako, Europako eta PCT patenteen eskaerak idazten eta izapidetzen, ingeniaritzaren adar askotan. Halaber, baliozkotasunari, hauste arriskuari eta due diligenceari buruzko azterlanak egiten ditu normalean, bai eta adituen irizpenak ere, Espainiako auzitegietako patenteen auzietan.

Alessandro Orsi  

Alessandro.png

Informatikan lizentziaduna. Europako patenteen agentea. Jabetza Industrialaren, Patenteen eta Marken Italiako agentea. HP Inc-ko PI Transakzioen Departamentuko lehendakariorde orokorra 1992tik 1996ra, IBM Italiako Patenteen Departamentuan lan egin zuen, eta, ondoren, Pirellin, patenteen agente eta PIko aholkulari gisa. 1998tik HP Inc-eko lege departamentuan lan egiten du.

Ignasi Marqués

Ignasi Marqués.png

Abokatua. Grau & Anguloko bazkidea; 2017ko otsailetik ari da bulego horretan lanean. Aurretik, Baker & McKenzieko abokatua izan zen 16 urtez. Patenteen auzietan espezialista. Jabetza Industrial eta Intelektualeko masterra (Magister Lucentinus, Alacanteko Unibertsitatea). US Patent Law-en graduatua (Chicago-Kent College of Law).

Tony Tangana

Tony Tangana.png

Tonyk egoera solidoaren fisikako masterra du, eta ingeniaritza mekanikoan doktorea da. Europako Patenteen Agentea eta Herbeheretako Agentea da. 30 urte baino gehiagoz lan egin zuen Philips Electronicsentzat, lehenik ikertzaile gisa eta gero Philipsen PI departamentuan, eta han hainbat funtzio bete zituen: patenteen agentea, Philipsen PIko hainbat departamentutako zuzendari nagusia, patenteen lizentzien zuzendaria eta, azkenik, lehendakariorde senior eta Philipsen patenteen guztizko zorroaren, 120.000 patente eskubideren, arduraduna, Philipsen enpresen aholkulari PIren gaineko gai guztietan. Erretiroa hartu ondoren, Tony Europako Patenteen Agenteen Erakundeko presidentea izan zen. Gaur egun, AOMBko PIko aholkulari seniorra da. Tonyk hitzaldi ugari ematen ditu PIak enpresentzat duen garrantziaz, patenteen balorazioaz, PI zorroen kudeaketaz, lizentziez eta berrikuntza irekiaz..

Idoia Apraiz

Idoia Apraiz.png

Farmazian doktorea. Jabetza industrialeko agentea eta Europako patenteen agentea. Master of Intellectual Property Law and Management (CEIPI, 2019). GALBAIAN Intellectual Propertyko bazkidea 2012tik. GALBAIANeko Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren Kudeaketa Arloko arduraduna. Espainia-Portugalgo LESeko (“Licensing Executives Society”) Balorazio Batzordeko co-chair. Hizlaria da PIri buruzko hainbat foro, mintegi eta hitzalditan. Mondragon Unibertsitateko gradu eta master batzuetako hizlari gonbidatua eta irakaslea ere bada

Koordinazioa

Koordinatzailea: Daniel Justel Lozano (Mondagon Goi Eskola Politeknikoa) 

djustel.jpg

Zuzendaria: Ismael Igartua Irizar (GALBAIAN)

ISMAEL.jpg

Lekukotzak

Profil askotariko 149 pertsonak lortu dute jada ikastaro honetako diploma aurreko bederatzi edizioetako batean, animatu zu ere eta eman izena!

Hauek dira aurreko edizioetako ikasle batzuen iritziak:

Ane Velasco Ibarrondo – Berrikuntza Teknologikoko Zerbitzuetako teknikaria – ORONA – Hamargarren edizioko ikaslea

“Oso ikastaro baliagarria da, enpresako jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketaren eremuarekin nolabaiteko harremana duen edozein profil profesionali zuzendua. Saio bakoitza kontzeptu eta ezagutza nagusiak argitzeko moduan antolatuta dago, eta, horri esker, lehen urratsak eman daitezke oso aspergarri eta burokratikotzat jotzen den esparru batean. Zalantzarik gabe, azpimarratzekoa da hizlarien maila, saio bakoitzean beren esperientzia eta ezagutza eman baitute, saioak atsegin eta didaktiko eginda.

Xabier Perez Sarasola - Estrategia Teknologikoaren Arloko arduraduna, I+G Saila - CAF - Bederatzigarren edizioko ikaslea

"Jabetza industriala egoki kudeatzea gero eta garrantzitsuagoa da globalki lehiatzeko. Gai delikatua da, osagai teknikoak eta legalak batzen ditu, eta enpresaren barruan hainbat esparru eta maila inplikatu behar ditu. Ez da erraza industria enpresentzat maila egokia duen prestakuntza aurkitzea, izan ere, enpresetan arlo teknikoek eta teknologikoek ezagutza zehatza behar dute jabetza industriala kudeatzeko prozesu egokiak definitu eta inplementatu ahal izateko. Gure ustez, ikastaro honen ikuspegia oso pragmatikoa, orekatua eta osoa izan da, eta oso garbi bideratuta zegoen aurki ditzakegun benetako arazoetara, eta, aldi berean, gehiegizko konplexutasuna edo dedikazio maila saihestuta. Gure ustez, enpresa munduko teknikariak eta kudeatzaileak behar bezala prestatzen ditu, beren ohiko eginkizunetan aurki ditzaketen arazoak ulertzeko eta horiei heltzeko. Guretzat baliagarria izan da."

Iñigo Irizar Arcelus - Bazkidea - Handitu MRE, SL - Zortzigarren edizioko ikaslea

"Datorren mundua gero eta konplexuagoa da. Enpresek gero eta ezagutza gehiago erabiltzen eta garatzen dute; gero eta teknologia gehiago erabiltzen eta garatzen dute. Finantzak, jarduera komertziala edo ekoizpena kudeatzen diren bezala kudeatu behar dira ezagutza eta teknologia. Ez dut batere exajeratzen esaten dudanean patenteen sistema sakon ezagutu gabe ez dagoela ezagutza eta teknologia kudeatzerik. Patente Adituen ikastaroa lehen urrats bikaina da patenteen munduko sistemarekin ohitzeko. Enpresa bat modu profesionalean gidatu, kudeatu eta hazi arazi nahi badugu, biziki gomendatzen dut ikastaro hori egitea."

Ibon Serrano - Teknologien Ustiapeneko arduraduna - IDEKO - Zazpigarren edizioko ikaslea

“Enpresa ingurune batean gero eta garrantzitsuagoa da erakundearen modalitate desberdineko ezagutza babestea, balorizatzea eta ustiatzea, eta, horretan, funtsezkoa da jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketaren esparruan langile kualifikatuak izatea. Prestakuntza arautuak, ordea, orain arte ez dio diziplina horri behar besteko garrantzia, baina ingeniaritzaren esparruetatik konplexutzat, burokratikotzat eta arkanotzat jo ohi da. Ikastaro aurreratu hau oso ongi bideratuta dago gero eta gehiago eskatzen den enpresen, I+G zentroen eta unibertsitateen jabetza industrial eta intelektualaren arduradunaren profila prestatzera.

Nire kasu berezian, IDEKOko teknologien ustiapen arduradun naizen heinean, ikastaro bikain honek ezagutza, konpententzia eta gaitasuna eman dizkit, eta, batez ere, gure patente, erabilgarritasun eredu, marka eta gainerako erregistroen egungo eta potentzialaren kudeaketa bermeekin gauzatzeko beharrezkoa den segurtasuna. Ikastaroa bereziki praktikoa izateak eta arlo horretan erreferente diren irakasle bikainen esperientziekin aberastuta egoteak ikastaroa oso onuragarria, atsegina eta gustagarria izatea egiten dute. Azkenik, beharrezkoa da, halaber, sortzen den antolamendu perfektua eta atmosfera lagunkoia azpimarratzea.

Angel del Pozo - Product Technology Researcher - BIOPRAXIS RESEARCH AIE - Seigarren edizioko ikaslea

“Ikastaroak atea irekitzen dio enpresetako jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketari buruzko ezagutza zabalari - eta beharrezkoari-. Aukera bikaina da profesional bikainengandik ikasteko eta gure karreretan bide berriak ireki ahal dizkigun profil berezi bat eskuratzeko. Gainera, hasieratik talde dinamika bat sortzen da, eta, horren ondorioz, eskolak atseginak bezain erabilgarriak dira, eta ikastaroaren amaieran, ezagutzarekin batera lagun onak eramaten dituzu.”

Ana Arizaga – Proiektuen Bulegoko zuzendaria – TEKNIKER – Bigarren edizioko ikaslea

“Ikastaro guztiz gomendagarria da jabetza industrialarekin eta intelektualarekin edozein ikuspuntutatik harremana duen edozein pertsonarentzat. Hizlarien bikaintasuna eta zuzendariaren “background” profesionala eta hariek denak prestakuntzaren arloan duten esperientzia balio erantsia dira. Eta ikastaroa oso modu dinamiko eta parte hartzailean planteatzen dutenez, kasu praktikoak eta parte hartzaile bakoitzaren problematika bera oso baliagarriak eta didaktikoak dira.”

Sabin Goitia - Proiektu Estrategikoen Koordinatzailea - Beaz Bizkaia  - Bigarren edizioko ikaslea

“Oso ikastaro baliagarria da patenteen mundu zail baina zirraragarrian barneratu nahi dutenentzat. Ibilbide bat patenteen bizi ziklo osoan zehar, parte hartzaileei patenteen ikuspegi orokor osoa ematen diena, enpresaren eta praktikaren ikuspegitik. Parte hartzaileen artean giro adeitsu eta irekia dago eta prestatzaile aditu eta hurbilak dira, baina ikastaroa bera bezain garrantzitsua da bertan egindako kontaktuak.”

Iñaki Garate - Zaintza Teknologikoko zuzendaria - Ingeteam Power Technology, S.A. - Lehen edizioko ikaslea

“Esperientziak erakusten duenez, enpresa gehiegi dira norberaren eta besteen patenteei dagokienez ezjakintasunez eta pasibotasunez jokatzen dutenak, merkatuko jokoaren arauak haiei ez dagokien zerbait balitz bezala, arau horiek ezagutu ezean eragin ezin izango baliete bezala (‘arazoaz hitz egiten ez bada, arazoa ez da existitzen'). Enpresa gehiegik gatazka bat eduki ondoren erabakitzen dute euren jendea prestatzea, eta hori akatsa da, berandu da-eta; izan ere, aurretik egin behar zuten, eta horrela arazoak saihestu eta baliabideak eta dirua aurreztuko zituzten. Gure kasuan, patente hausteagatiko demanda jaso eta gero, beti demanda horren beldur egonda eta inoiz bizi ez den egoera izanik, enpresak pentsatu zuen patenteetan prestatutako langile gehiago behar zituela. Besteak beste, niri ere egokitu zitzaidan.

Duela urte batzuk, ikastaroaren lehen ediziora joateko zortea izan nuen. Lehen egunean joan nintzenean, mundu ilun horretaz zerbait ulertzeko asmoaz joan nintzen, hori zen ikastarora joan aurretik nuen ideia; hain zuzen ere, enpresetan mundu hori ‘kontu korapilatsua, digeritzen zaila, eta inork bere gain hartu nahi ez duen zerbait dela uste dute normalean'.

Hala ere, ikastaroa oso ustekabe atsegina izan zen niretzat, eta aise gainditu zuen hasieran nituen itxaropenetatik edozein. ‘Joan behar dut’ esatetik ‘joan nahi dut’ esatera pasatu nintzen, aurretik obligazioa zela uste nuelako eta ondoren ikastarora joatea nahi nuen zerbait izan zelako, eta zerbait atsegina eta oso-oso interesgarria. Aldaketa horren arrazoietako bat izan zen askotariko hizlariak zeudela, bakoitza bere arloan aditua, ezagutza maila oso handia zuten dibulgatzaile bikainak, benetako kasu praktiko ugari azaltzen zituztenak, entzuleengana erraz iristen zirenak, eta beharren eta egiten ziren galderen arabera hitzaldia/aurkezpena aldatzeko prest agertzen zirenak.

Asko-asko ikasi nuen; ikasi nuen irizpideak izaten eta egoerak interpretatzen, patenteek enpresa munduan duten balio handiaz jabetzen, eta, eskandinaviarrek, alemaniarrek, estatubatuarrek, esaterako, eta miresten ditugun enpresa guztiek ere egiten duten bezala, gure ideiei eta garapenei balioa ematen, bai eta gure merkatu eta produktuen arabera estrategiak diseinatzen eta patenteekin nola jokatu ere, lehiaren eta intereseko teknologien etorkizuneko garapenen bilakaera ezagutzeko, Zaintza Teknologia ...

Labur esanda, oso erabaki zuzena izan da ikastarora joan izana.”

Plazak

Limitatuak

20 toki

ikonoa-latam-berdea.png

Kolaboratzaileak/ babesleak

Colaboradores-Kolaboratzaileak.JPGlogo_brta_300_c.jpg

Prezioa

2.500 

2023-24 prezio aurreikuspena

 

 

Kantitate hau ordainketa bakarrean egin behar da

Informazio gehiago

 

 

KONTAKTURAKO PERTSONA