Profesionalen prestakuntza

EXECUTIVE MBA Master Profesionala

ECTS/orduak

60 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

13.400 €

Aurkezpena

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK eta GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK indarrak batu dituzte eta apustu estrategiko bat egin dute formazio programa bat garatzera zuzenduta.

Ezagutu MBA Executive-EMBA programa. Liderrentzako eta profesionalentzako programa bat da, beren karreretan aurrera egin eta beren gerentzia-trebetasunak sustatu nahi dituztenak. Ikastaro honek teoria eta praktika aplikatuaren konbinazioa eskaintzen du, enpresa-arloan ezagunak diren adituek eskainia.

EMBAk negozioen ikuspegi estrategikoa eta globala lortu, erabakiak hartzeko gaitasuna hobetu eta taldeak eraginkortasunez gidatu nahi dituzten profesional esperientziadunentzat balio du. Metodologia kolaboratibo eta dinamiko baten bidez, parte-hartzaileek funtsezko gaitasunak garatuko dituzte egungo merkatuaren erronkei aurre egiteko.

NABARMENDUAK

Enpresaren ikuspegi orokorra eta estrategikoa

Erabakiak hartzeko gaitasuna eta taldeen lidergoa hobetzea

Enpresaren komertzial, finantza eta estrategia kudeaketarako tresnak

Garapen pertsonala eta profesionala

koordinatzaileak

First slide

Guridi Gallastegui, Susana

Berrikuntza eta Ekintzailetza Koordinazioa

First slide

Agirre Aranburu, Izaskun

Marketing Koordinazioa

First slide

Aldazabal Basauri, Jon

Estrategia Koordinatzailea

First slide

Ispizua Mendieta, Alvaro

Finantza Koordinatzailea

 

Helburuak

Executive MBA honako helburu hauek lortzera dago bideratuta:

  • Parte hartzaileei enpresaren eta kudeaketaren ikuspegi integral eta sistemiko bat ematea, enpresaren arlo guztietan.
  • Berrikuntza eta aldaketa bultzatzea zuzendariaren jarrera pertsonal eta profesional gisa ingurune globalizatu batean.
  • Ikuspegi etiko eta arduratsu batetik lidergoaren gaitasuna garatzea, horretarako beharrezkoak diren
  • konpetentzia eta trebetasunak integratuz.
  • Nazioarteko eta kultura testuinguruen aniztasuna aintzat hartuta, erakundearen funtzioen kudeaketa
  • ahalbidetzen duten kontzeptuak berrindartzea eta eguneratzea.

Nori zuzendua

MBA Executive, GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAK elkarlanean ematen dutena, karrera profesionalean behin betiko pausu bat eman nahi duten enpresako profesional eta zuzendarien garapen pertsonala eta profesionala garatzera zuzenduta dagoen formazio programa bat da.

Norentzat:

  • Gutxienez 5 urteko esperientzia duten zuzendariak (gerentzia eta/edo zuzendaritza nagusia).
  • Beren erakundeetako Zuzendaritza Kontseiluan parte hartzen duten edo arlo profesionaletan (berrikuntza-zuzendariak, negozio berrienak, negozio-garapenekoak, besteak beste) zuzendaritza- eta kudeaketa-lanak egiten dituzten erdi-mailako arduradunak.

Programa

 

  MODULUA Kredituak (ECTS) Materia
Materia I Finantzak 8 Derrigorrezkoa
Materia II Enpresa estrategia 8 Derrigorrezkoa
Materia III Marketing-a 7 Derrigorrezkoa
Materia IV Operazio Kudeaketa 5 Derrigorrezkoa
Materia V Berrikuntza eta Ekintzailetza 5 Derrigorrezkoa
Materia VI Pertsonak eta Lidergoa 12 Derrigorrezkoa
Materia VII Master Amaierako Lana 15 Derrigorrezkoa
Total   60  

Metodologia

Programan erabiltzen den metodologiak programan identifikatutako ezagutzak jasotzea eta konpetentzia eta trebetasunak garatzea du helburu.

Klaseak interaktiboak dira, parte hartzaileak une oro parte hartzea sustatzen da, horrela ikasketaren protagonista bihurtuz. Era berean, programan taldeko eta bakarkako proiektuak egiten dira, zeinetan txostenak eta aurkezpenak egin behar diren.

Programaren ikaskuntza-ingurunea gaitasunak eta trebetasunak garatzeko metodologia aurreratu batean oinarrituta dago:

 

Eginez ikastea

ikasteko modurik onena esperimentatzea da; beraz, parte-hartzaileek beren kasua erabiliko dute esperientzia hori bizitzeko.

 

Networking egituratua

zuzendariekiko harremanak oso interesgarriak dira beti, aukerak identifikatzen eta sortzen laguntzen baitute. Parte-hartzaileen profilak agertoki ezin hobea eskaintzen digu; horregatik, gure esperientziak zehazten eta partekatzen laguntzen diguten tresnak erabiltzen ditugu.

 

Tutoreen ahokularitza

parte-hartzaileek arazoen diseinuan eta garapenean espezializatutako aholkularia izango dute.

 

Irakasleak

Programako irakasle-taldea diziplina anitza da, unibertsitateko irakasleek, aholkulari adituek eta enpresaren errealitatea ondo ezagutzen duten esperientzia handiko enpresarioek osatzen dute.

Hauek dira programan parte hartzen duten irakasle batzuk:

FINANTZAK

PIO AGIRRE: Oinarri SGR eta Elkargi SGR Zuzendari Ohia 
IÑAKI ARENAZA: Enpresa Zientzietan Doktorea. Mondragon Unibertsitateko Irakaslea
SERGI BARDAJI: SBFARMACONSULTORES Zuzendari-bazkidea
NADER FERNANDO FAYAD: Ingeniari areonautikoa, Finantzetan espezializatua. Deutsche Bankeko lehendakariordea ABS Markets taldean
JON HOYOS: Enpresen Administrazioan Doktorea, UPV-EHUn irakaslea
ALVARO ISPIZUA: Enpresa Zizentzietan Doktorea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea
JUAN RAMÓN MOLINERO: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna, Mondragon Unibertsitateko irakaslea

ENPRESA ESTRATEGIA

JON ALDAZABAL: Enpresa Zientzietan Doktorea. Mondragon Unibertsitateko irakaslea
UNAI ATRISTAIN: Export Managerra Cardiva S.L. enpresan
AMAIA FERRO: Corporación Mondragon Enpresa Garapenerako arduraduna
PEDRO P. RAMOS: Talentu eta erakundeen eraldaketan Zuzendaria LKS enpresan
PEDRO D. PEREZ: Estrategia eta proiektuen kudeaketa

MARKETIN-A

IZASKUN AGIRRE: Enpresa Zientzietan Doktorea. Mondragon Unibertsitateko Irakaslea
JUAN CARLOS ALCAIDE: Marketing Aholkularia. Marketing de Servicios-eko Zuzendaria
IÑAKI ALIENDE: Enpresa Garapenean Aholkularia
JAVIER GARCÍA: HPA Marketing & Innovación Zuzendaria
OSCAR GARCIA: K2K Emocionando. Erakundeen harremanestilo berria
JULEN ITURBE: Mondragon Unibertsitateko Irakaslea. Web 2.0. inguruneko Aholkulari Aditua
PEDRO REINARES: Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea. Marketing Irakaslea

OPERAZIO KUDEAKETA

PABLO DÍAZ-MASA: Logistika eta Hornidura Katean Aditua
AITOR MARTINEZ BENITEZ: Estrategia eta Proiektu Kudeaketa
VICENTE MONTERO: Lean Manufacturing.en Aditua

BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA

IGNACIO AZPIAZU: Hub Advisory fundatzailea eta Lab Services Tecnalia kontseilaria
JOSEBA BADIOLA: GAME SA Zuzendari Nagusiordea. “Aprende, Innova, Triunfa” liburuaren autorea
JABIER BIKUÑA: BIC-Saiolan Zuzendari Orokorra
ANTONIO CANCELO: Eroskiko fundatzailea eta Mondragon Korporazioaren lehendakari ohia
ISMAEL IGARTUA: Galbaian enpresako Zuzendari Orokorra

PERTSONAK ETA  LIDERGOA

TERESA ARANZIBIA: Enpresa Zientzietan Lizentziatua. Coach senior. Mondragon Unibertsitateko irakaslea
NEREA URCOLA: Giza Baliabideetako Aholkularia

Matrikula

– Unibertsitate tituluaren jabe izan.
– Gutxienez bost urteko esperientzia profesionala izan.

Beharrezko dokumentazioa:
– Eskari orria.
– Unibertsitate tituluaren kopia konpultsatua.
– Curriculum Vitae-a.
– Pasaporte edo NANren fotokopia.
– Karnet tamainuko bi argazki.

Koordinazioa

Izaskun Agirre:
Mondragon Unibertsitate ko Enpresagintza Fakultateko Graduondoko Koordinatzailea.

Ana Ugalde:
Gipuzkoako Bazkundeko Ezagutza Kudeaketan Zuzendaria.

Erakundea

Masterraren edukiak lau fasetan daude antolatuta:

I. fasea: INGURUNEA ETA ENPRESA:

Enpresaren arlo funtzionalen ikasketa:

  • FINANTZAK
  • ESTRATEGIA
  • MARKETINA,
  • BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETASUNA
  • OPERAZIOAK
  • PERTSONAK eta ERAKUNDEAREN KULTURA.

II. fasea: ZUZENDARITZA ETA LIDERGORAKO TREBETASUNAK:

Hiru eguneko bi egonaldietan, parte hartzaileak, zuzendari batek izan behar dituen trebetasunez jabetzen dira.

III. fasea: BAKARKAKO COACHING:

Partehartzaile bakoitzak Coach profesional bat izango du programan zehar, lidergo eraginkorra ahalbideratzeko beharrezkoak diren konpetentziak garatzen lagunduko diona.

IV. fasea: MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA:

Parte hartzaileak formazio programan jasotako ezagutza eta konpetentziak aplikatzen ditu.
Proiektua bakarka egiten da, irakasle batek tutorizatuko du eta amaitzerakoan proiektua aurkeztu eta defendatu egin beharko du parte hartzaileak.

Finantziazio iturriak

Ordainketa zatikatuak

FUNDAE bitartez bonifikatzeko aukera

%10eko deskontua Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiei

Lekukotzak

"Este máster me ha permitido ampliar mis capacidades transversales, y reforzar ciertas áreas personales que tenía identificadas. Tanto el profesorado, el entorno de trabajo como mis compañeros han servido a hacer un ambiente de trabajo muy agradable que anima a compartir experiencias"

Iñaki Gil

Product Manager. IKOR

"El MBA Executive ha sido una experiencia muy enriquecedora que me ha ayudado a desarrollarme tanto profesionalmente como a nivel personal"

Alicia Nieva

Digital Project Manager - Arcelor Mittal Distribución

"Para mí la experiencia del master ha sido 100% recomendable. Buscaba un formato presencial compatible con mi actividad laboral y ha sido un acierto. El formato y el contenido de las clases es ameno e interesante, y desde las primeras semanas se promueven dinámicas que han permitido aprender de la persona que está impartiendo las clases y también de las experiencias de los y las participantes. Cada viernes por la tarde y sábado por la mañana dispones de un tiempo para salir del trabajo y actividades del día a día y entrar en profundidad en las temáticas que se van trabajando en los diferentes módulos. Además, los dos fines de semana inmersivos han permitido conocer mejor al grupo creando una relación de amistad y confianza. En cuanto a las temáticas que se imparten, para mi que tengo un perfil muy técnico en un centro de investigación, me han permitido tener una visión global y transversal, y lo que me ha gustado más es me han sacado de mi zona de confort y me han supuesto un reto y un aliciente al mismo tiempo. Una experiencia por lo tanto muy-muy positiva."

Iraida Loinaz

Directora - CIDETEC

Prezioa

13.400

2024-25 ikasturterako aurreikusia

60 ECTS

 

Zenbateko hori ordainketa bakarrean edo zatika ordaintzen ahalko da:

  • Lehen ordainketa matrikula egitean (% 40)
  • Bigarren ordainketa 2025eko urtarrilean (%30)
  • THirugarren ordainketa 2025eko apirilean (%30)

Informazio gehiago

MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Enpresagintza Fakultatea
20560 – Oñati
Tel.: 943 718 009  -  671 440 144
Email:emba@mondragon.edu


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Chief Learning Officer (CLO) - Erakundeetako ikaskuntzaren kudeaketan unibertsitate espezializazio diploma
6.000 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo-Madril / 30 ECTS
Aliantza operatiboen diseinua Aditu Diploma (Online)
2.500 € Gaztelania - Online
Gobernua eta Datuen Kudeaketa Estrategikoa Aditu Diploma (Online)
950 € Gaztelania - Online
10 ECTS
Antolakuntza produktibitatea eta pertsonen inplikazioa indartzeko gakoak Ikastaroa
200 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Arrasate-Mondragón / 4 ORDU