Gaia
ECTS/orduak
20 ORDU
Egutegia
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Online
Prezioa
350 €
Aurkezpena
Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko irakaslea zara eta koirakaskuntzako esperientziak diseinatzen ikasi nahi duzu? Online ikastaro honen bidez, koirakaskuntzako praktika onak ezagutuko dituzu. Ekin koirakaskuntzari!
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa.
NABARMENDUAK
Ikasi diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen koirakaskuntza proiektuak
Online modalitatean, saio sinkronoz osatuta
Zure lan erritmora egokitutako edukiak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatuta. FUNDAErekin bonifika daiteke
KONTAKTUA
Helburuak
- Koirakaskuntzaren oinarriak ezagutzea.
- Koirakaskuntzaren begiradatik ikaste eta irakaste prozesuak gauzatzeko irizpide pedagogikoak ezagutzea.
- Koirakaskuntzaren diseinu eta ebaluaziorako estrategiak lantzea.
- Koirakaskuntzako praktika onak ezagutzea.
Zertan lagunduko dizu ikastaroak?
- Koirakaskuntzako estrategiak zure praktikan txertatzeko aukerak eta moduak ezagutzen.
- Koirakaskuntzaren aplikazioa edo garapena zure ikastetxean irudikatzen.
- Koirakaskuntzako praktika onak ezagutzen.
- Koirakaskuntzaren bueltako gogoetak beste profesional batzuekin konpartitzen.
Nori zuzendua
Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei.
Programa
Ondorengo gai hauek jorratuko dira ikastaroan:
- Koirakaskuntzaren oinarriak.
- Koirakaskuntzaren hautu pedagogikoak:
- Rolen banaketa.
- Koirakaskuntza esperientziaren diseinurako estrategiak.
- Ebaluaziorako estrategiak.
- Koirakaskuntza esperientziak.
Metodologia
Ikastaroa online izango da eta parte-hartzaileek aukera izango dute saio sinkronoen bidez, koirakaskuntza esperientziak diseinatu, zalantzak eta kezkak partekatu eta praktika onak ezagutzeko. Horrez gain, parte-hartzaile bakoitzak entregatzeko zereginak bere erritmora egiteko aukera izango du.
Koordinazioa
Ainara Imaz
Onarpen baldintzak eta prozesua
Onarpenerako datak
- Inskripzioa: 2024ko apirilaren 9ra arte zabalik. (Egun horretarako bete hurrengo formularioa: izen-emate orria beteta bidali).
FUNDAErekin finantzatuz gero, 2024ko martxoaren 21erako eman behar da izena ikastaroan, finantzazioa bideratu ahal izateko.
Izen-emate formularioaren bidalketa: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Finantziazio iturriak
Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.
Behar duzun gauza bakarra da zure enpresari eskaera egitea (erakundeak kredituaren hobaria jasotzeko aukera baldin badauka). Behar izanez gero, guk egin dezakegu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.
Prezioa
350 euro