Profesionalen prestakuntza

Chief Learning Officer (CLO) - Erakundeetako ikaskuntzaren kudeaketan unibertsitate espezializazio diploma

ECTS/orduak

30 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Bilbo-Madril
Bilbao AS Fabrik

Hizkuntza

Euskara - Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

6.000 €

Aurkezpena

Etorkizuneko lanbide batean prestatu zaitez, izan zaitez CLO-a, Chief Learning Officer-a. Titulu honekin eskuratuko dituzu baliabideak zure erakundean berrikuntza eta ikaskuntza estrategiak aplikatzeko.

NABARMENDUAK

Hezkuntza arloan erreferentziazkoak diren bi erakundek eskainia: Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs

Online saioak eta workshop presentzialak Bilbon eta Madrilen

Prestatu zaitez zure erakundearen formazio beharren lidergoa hartzeko

FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

Tresna praktikoak eskaintzea abian jar ditzazun zure erakundean ikasteko eta berritzeko estrategiak.

Programa honen bidez eraldaketa eta etengabeko ikaskuntza prozesuak erraztu nahi ditugu erakundeetan; betiere, lortzeko erakunde berritzaile eta malguagoak gai izango direnak aldaketa prozesuak kudeatzeko.

Nori zuzendua

Ikastaro hau zuzenduta dago, alde batetik, berrikuntza, Giza Baliabide, talentu eta prestakuntza arloetako profesionalei eta hirugarren sektoreko startup eta erakundeetako ordezkariei. Bestetik, lan ibilbidea aldatu nahi dutenei eta ikaskuntza eta berrikuntza erraztearen inguruko esperientzia eta metodologia berriak eskuratu nahi dituztenei.

Programa

Programak 5 modulu biltzen ditu, online bidezkoak, eta aurrez aurreko beste 7 prestakuntza-saio, asteburuetan. Formatu horri esker, lanean ari diren pertsonek ere parte har dezakete programan.

  1. Proiektuen diseinua (6 ECTS). Modulu honetan, programaren barnean dituzun interes eta helburuei buruz hausnartuko duzu; hala, Chief Learning Officer (CLO) edukiak ikasteko lan-ildo koherente bat ezarriko duzu, zure lehen proiektu-prototipoaren sormen-prozesuaren eta beste proiektu batzuen lanaren bitartez
.
  2. Lifelong Learning (6 ECTS). Ikuspegi panoramiko bat erdietsiko duzu Lifelong Learning kontzeptuaren garapenari buruz, azken joeretaraino, hots, lifelong learning kindergarten ereduraino (bizitzan zehar sortuz ikastea). Sormenez pentsatzeko eta jarduteko ikaskuntza-esperientziak diseinatzeko eta garatzeko metodo eta tresna zehatzak ikasteaz gainera, ikaskuntza autosustatua edo ikaskuntza-ibilbide alternatiboak abian jartzea.
  3. Complexity Navigation (6 ECTS). Sakonki ezagutuko dituzu etorkizun hurbilean eskaera handiena izango duten konpetentzia profesionalak, baita azaleratzen ari diren ingurune profesionalen testuinguruan zer eragin duten ere: Complexity Navigation, Cognitive Load Management, Sense-making, Creative Problem solving, Social Intelligence eta Adaptative Thinking. 
  4. Lantaldeak erraztea (6 ECTS). Lantaldean ikastea erraztearen arloko azken joeretan sakonduko duzu, teoriak eta praktikak analizatuz, baita rol eta funtzio berrietan ere, hala nola coaching-a edo mentoring-a. Horretaz gainera, talde-lana errazteko zenbait tresna bisual ezagutu eta erabiliko dituzu.
  5. People analytics (6 ECTS). Bakarkako eta lantaldeetako gaitasunaketengabe hobetzeko eta ebaluatzeko datuak analizatzen ikasiko duzu. Esate baterako, nola aplikatu talentua hautemateko eta aukeratzeko prozesuetan, nola hobetu prestakuntza-planetako aldaketen gaineko erabakiak hartzea, edo nola definitu zure erakundeko kide bakoitzaren konpetentzia-premiak eta nola diseinatu karrera-garapenerako programak datuen analisitik abiatuta.

Metodologia

Metodologia aktiboa da, erdi-presentziala, hau da, online garatu beharreko elementuak eta aurrez aurreko saioak (ostiral eta larunbatetan) uztartzen ditu. Aurrez aurreko saioak workshop bidezkoak izango dira, eta laguntzaile erraztaile bat izango duzu prozesu guztian zehar.

Saio presentzialak egingo dira Bilbon (2 workshop) eta Madrilen (5 workshop).

Irakasleak

  • Antonio Rodriguez de las Heras
  • Marta lago
  • Elisabeth Pastor
  • Irati Lekue
  • Ainara Artetxe
  • Agurtzane Martínez
  • Daniel Suarez

Matrikula

  • Matrikulazioa: 2022ko irailaren 19tik 20ra.
  • Ezohiko epea: 2022ko irailaren 20tik aurrera (plaza librerik balego).

Koordinazioa

Agurtzane Martinez: 

Beatriz Garcia: 

Erakundea

Chief Learning Officer CLO Espezializazio Diploma antolatuta dago elkarlanean, TeamLabs  ikaskuntza laborategiarekin.

teamlabslogo.jpg

Finantziazio iturriak

FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Plazak

20 toki.

Prezioa

Enpresa eta erakundeek %20ko deskontua izango dute erreferentziazko prezioan ikastaroa egingo duen bigarren ordezkaritik aurrera. Gainera, baliatu ahal izango dute Fundación Estatal para la Formación en el Empleok (FUNDAE) eskaintzen duen laguntza.

Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Ordainketa
3 edo 5 kuota berdinetan ordainketa egiteko aukera izango dute, honako data hauetan:

  • 3 kuotatan: matrikula egiterakoan, abenduan eta martxoan
  • 5 kuotatan: matrikula egiterakoan, azaroan, abenduan, otsailean eta martxoan

Informazio gehiago

 

Persona de contacto



Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Aliantza operatiboen diseinua Aditu Diploma (Online)
2.500 € Gaztelania - Online
Gobernua eta Datuen Kudeaketa Estrategikoa Aditu Diploma (Online)
950 € Gaztelania - Online
10 ECTS
Antolakuntza produktibitatea eta pertsonen inplikazioa indartzeko gakoak Ikastaroa
200 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Arrasate-Mondragón / 4 ORDU