Gaia
ECTS/orduak
130 ORDU
Egutegia
Tokia
Bilbo
AS Fabrik
Hizkuntza
Euskara - Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala
Prezioa
1.900 €
Aurkezpena
Ikastaro honetan, garapen pertsonalerako eta lantaldearen garapenerako prozesu bat izango da oinarria. Helburua pentsatzeko eta jokatzeko darabilgun ikuspuntua aldatzea da, berrikuntzarako esparru berriak sor daitezen. Gaur egungo eta etorkizun hurbileko funtsezko konpetentzietako bat erakunde gisa ikasten ikasteko gaitasuna da. Soilik ikasten duten erakundeak dira etengabeko aldaketetara arintasunez egokitzeko gai, betiere kanpoko inputen aurrean beren identitateari eutsita.
Ikaskuntza-komunitatearen edo ikaskuntzarako komunitate profesionalaren kontzeptuaren arabera, edozein erakunde edo hezkuntza-espaziok gaindi ditzake pertsonaren mugak. Funtsezko elementua da ikaskuntza sozializaturako eta sareko ikaskuntzarako; izan ere, esku-hartze eraldatzaile bat planteatzen du, komunitate baten ikaskuntza-helburua ez baita besterik gabe «gauzak hobeki egitea», baizik eta sakon birplanteatzea hobekuntza, berrikuntza edo eraldaketa eragozten duten esparru mental eta kulturalak.
Ikaskuntza-esperientzia honi esker, taldeei lagun egitearekin loturiko erronkak barneratuko dituzu erraztaile gisa, eta erantzun kontzienteak, testuinguruaren araberakoak, errealistak eta eraginkorrak emango dituzu, zure testuinguruan ikaskuntza-komunitateak ezartzeko.
Helburuak
- Erakundeak ikaskuntza-komunitateen bitartez eraldatzeko gakoak eta aukerak zein diren jakitea.
- Ikaskuntza-komunitateen ezaugarrietan eta halakoak sortzeko eta garatzeko beharrezkoak diren baldintzetan sakontzea.
- Ikaskuntza-komunitateetako lanetik eratorritako trebetasunak praktikatzea; esate baterako, lidergo horizontala edo sormen kolektiboa.
- Talde-prozesuak diseinatzeko eta errazteko tresnak eskuratzea, lantaldearen ikaskuntzaren garapena eta berrikuntza eta ikaskuntzakomunitateetako lidergoa lantzeko.
- Zure parte-hartzea hobetzeko esparru gisa identifikatutako soft skillen garapena praktikatzea zure lantaldean saioak erraztearen bidez.
Nori zuzendua
- Hezkuntza-erakundeetako profesionalentzat.
- Langileak prestatu nahi dituzten hezkuntza-erakundeentzat (programa pertsonalizatua).
Programa
1. blokea: lantaldea, konpetentziak eta kide bakoitzaren rolak zein diren jakitea
Lehen blokeko gai nagusia pertsona bera eta pertsona horrek lantaldean duen egoeraz egiten duen gogoeta da (konpetentziak eta rolak).
2. blokea: lantaldea konektatzea
Bigarren blokean, talde-lanaren harremanak aztertuko ditugu.
3. blokea: xedea lantaldean eraikitzea
Bi gai handiren gainean hausnartuko dugu: zertarako lan egin taldean? Nola landu konpromisoa eta, aldi berean, konpromiso hori betetzeko emaitzak?
4. blokea: talde gisa haztea
Nola egin jauzi gatazka eta desadostasunetatik ikaskuntzarako, berrikuntzarako eta etengabeko hazkuntzarako momentu gogoangarrietara.
Metodologia
Modalitate erdipresentziala:
- Aurrez aurreko saioak (2 eguneko 2 workshop –12 ordu– eta 1 eguneko 1 workshop –6 ordu–).
- Saio sinkronoak online (5 ordu eta erdi).
Irakasleak
Agurtzane Martínez Gorrotxategi eta Paloma Moruno Torres.
Koordinazioa
Agurtzane Martinez: amartinez@mondragon.edu
Finantziazio iturriak
Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.
Prezioa
1.900 € pertsonako. Erakunde bereko 2 lagunek edo gehiagok izena emanez gero, 190 €-ko deskontua egiten dugu, hau da, % 10ekoa, bigarren pertsonatik aurrera.