Aurkezpena
Zer osagai eta dinamikek ahalbidetzen dute ekosistema berritzaile bat sortzea eta ezartzea? Azken urteotan, ekosistema terminoa adiera ugarirekin eta oso esparru desberdinetan erabili da, askotariko antolamendu-ereduak sartzeko.
Ikastaro honetan, ekosistema bat identifikatzetik abiatuko gara, sare-efektuan oinarritutako antolamendu-egitura eta -dinamika gisa ulertuz. Eragile kopurua linealki handitu ahala, esponentzialki handitzen dira elkarreragin kopurua eta ekosistemak berak sortutako balio agregatua.
Ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistema bati buruz ari garenean, sistema bati egiten diogu erreferentzia, non sortzen den balio nagusia parte hartzen duten pertsonen eta erakundeen ikaskuntza bera den, eta hura berrikuntza-prozesuetan aplikatzea ere.
Sei astetan zehar, ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistema bat sortzeko eta ezartzeko behar diren gakoetan sakonduko dugu, bai ingurune fisiko eta birtualetatik, bai eragileetatik (erakundea eta komunitatea), bai haren euskarri diren prozesu, ideia eta proiektuetatik, bai eta hura marrazten duten aliantza eta sareetatik ere.
NABARMENDUAK
Erreferentziazko bi erakundek eskainia: Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs
Zure ikaskuntza-ekosistema propioa prototipatuko duzu
Juan Freire TeamLabs-eko sortzaileetako batek koordinatua
FUNDAEren bitartez hobaria jaso daiteke
KONTAKTUA
Helburuak
- Ekosistemaren kontzeptuari buruz hausnartzea, baita plataformari eta haren osagai, atributu eta dinamikei buruz ere.
- Ekosistemen funtsezko alderdi eta tresnetan sakontzea, ekosistema-prototipo bat diseinatuz.
- Enpresaz haraindiko ekosistema ereduen potentziala irudikatu eta planteatzea, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren testuinguruan.
-
- Ekosistemaren kontzeptuari buruz hausnartzea, baita plataformari eta haren osagai, atributu eta dinamikei buruz ere.
- Ekosistemen funtsezko alderdi eta tresnetan sakontzea, ekosistema-prototipo bat diseinatuz.
- Enpresaz haraindiko ekosistema ereduen potentziala irudikatu eta planteatzea, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren testuinguruan.
- Ekosistemen funtsezko alderdi eta tresnetan sakontzea, ekosistema-prototipo bat diseinatuz.
- Enpresaz haraindiko ekosistema ereduen potentziala irudikatu eta planteatzea, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren testuinguruan.
Nori zuzendua
- Enpresetan, erakundeetan eta hirugarren sektorean ikaskuntza eta ezagutza kudeatzeko prozesuetako teknikariak eta arduradunak.
- Ekosistema baten bidez prozesuak eta proiektuak aktibatu edo birdiseinatu nahi dituzten gizarte- eta kultura-eragileak.
- Edozein diziplinatako profesionalak, beren erakundeetan berrikuntza- eta intraekimen-prozesuak lideratzeko ardura dutenak.
Programa
Ikasteko ekosistemaren prototipoa
Ikastaroan lortuko duzun ikaskuntzaren ardatz nagusia ikasteko ekosistemaren prototipo bat diseinatzea izango da, aukeratutako edukiak eta irakurketak berehalako erabilgarritasun- eta aplikazio-testuinguruan kokatzen lagunduko dizuna. Hau da, gonbidatzen zaitugu ikasteko esperientzian espiritu sortzailez murgiltzera, ezagutza erabilgarri berria sortzeko gogoz.
Ekosistema bat aztertzea
Ekosistema bat zer den eta haren funtsezko ezaugarriak zein diren elkarrekin hausnartu ondoren, eta zure ekosistema-prototipoa eraikitzen hasi aurretik, proposatzen dizugu esploratzeko betaurrekoak jantzi, zure landa-koadernoa hartu eta ekosistema bati buruzko minietnografia bat egitea.
Ekosistema bat zer den bertatik bertara behatuz lehen ideia hauek antolatzea da helburua.
Ekosistema baten prototipoa
Helburuak eta balioa sortzea: balio jakin bat sortzen duten mekanismoak (ekosistema hori gabe existituko ez litzatekeena).
Ekosistemaren balioak, helburuak eta fokua identifikatuko ditugu, berau abian jartzeko lehen pauso gisa, inplikatutako alderdi guztiak helburu komun batean lotuko dituen eta, gainera, konpromisoa bultzatzeko eta mantentzeko gai izango den berrikuntza-kultura sortzeko.
Berrikuntzaren kultura (antolakuntzakoa) noziotik abiatuta, balioa sortuz aurrera egingo dugu, ikusiko dugu nola sortzen den balio hori ekosistema batean, bai emaitzetan, bai prozesuetan, nola bihurtu daitekeen balioa berrikuntza, eta, azkenik, zer berrikuntza-mota gerta daitezkeen ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistema batean.
Pertsonak: ekosistema baten garapenean beharrezkoak diren rolak eta eskumenak.
Nortzuk dira ekosistemaren parte? Zer harreman dago beraien artean? Ekosisteman sartzeko zein kanal daude kanpoko pertsona batentzat? Nola sortzen dira elkarrekintzak eragileen artean? Ekosistemaren parte diren pertsonak, aktore izenekok, mornalean erakundeak (publikoak eta/edo pribatuak) edo enpresak izan ohi dira, baina baita komunitate interesgarriak eta kultura-korronteak ere, egiten dituzten jardueren eta elkarrekintzen bidez berrikuntza sortu, lagundu edo errazten dutenak.
Ekosistemaren garapenak organikoa izan behar du, baina zenbait prozesu sustatzeko diseinatu eta kudeatu daiteke. Erraztailearen rola, lankidetza- eta konfiantza-prozesuak ezartzeko gai den profesional gisa ulertuta, funtsezkoa da prozesu horietan.
Bideratzaileak: ekosistema eraikitzea ahalbidetuko duten euskarriak eta ereduak.
Atal honetan, funtsezko bi alderdi landuko dituzu. Batetik, plataformak (inguruneak) eta, bestetik, gobernantza-ereduak.
Plataformak
Ekosistema osatzen duten eragileen arteko zer truke-mota hobetu daitezke plataforma digital baten bidez? Plataforma baten zein zerbitzuk eragin dezake hobekuntza bat ekosistema baten barruan balioa (eta berrikuntzak) sortzeko moduan? Gai horiek lantzeaz gain, ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistemen garapenean gaur egun dauden erronkei buruzko azken hausnarketa bat ere proposatzen dizuegu.
Gobernantza
Nolakoa da ekosistemaren antolaketa? Nortzuk erabakitzen eta betearazten dituzte arauak? Zein da beraien kudeaketa-eredua? Ba al dago gobernu-organoren batek zehaztutako arau formalik? Edo komunitateak onartutako kultura-arauak dira? Zein dira arau esplizitu edo tazitu horiek?
Pertsonen arteko prozesuak, ideiak, proiektuak, komunikazioa eta elkarreragina.
Ekosistemaren prototipo bat egiteko laugarren urratsa da nola prozesuek aukera eman diezaguketen proiektuak eta ideiak ekosistema baten testuinguruan egituratzeko, errealitate operatibo bihurtzeko. Prozesuen mapatze eta diseinuan sakonduko dugu, RASCI ikuspegitik. Gainera, elkarren artean oso desberdinak diren benetako ekosistemak aztertuko ditugu (haien testuinguru geografikoagatik eta sozioekonomikoagatik). Eta, azkenik, prozesuen zati gisa, azken hausnarketari ekingo diogu: nola erraztu ekosistemaren etengabeko bilakaera?
Egutegia
Datak: 2025eo martxoaren 31tik maiatzaren 15era (biak barne).
Workshop presentziala 2025eko apirilaren 25ean eta 26an, Teamlabs Madrilen.
Irakasleak
Juan Freire
TeamLabs-en sortzaileetako bat. Ingurumen Biologian doktorea. Diziplina anitzeko hainbat talderen buru izan da zientzia-, korporazio- eta startup-testuinguruetan, produktu, ideia edo proiektu berrien garapen azkar eta prototipatuan zein produktu eta zerbitzuen merkaturatzean, eragiketan eta etengabeko hobekuntzan oinarrituta.
Esparru zientifikoak (kritikoak, intentsiboak datuetan eta esperimentalak) eta diseinukoak (estrategikoak, erabiltzailea ardatz dutenak) dira bere lan guztiaren oinarria. Bere esperientziaren zati handi bat plataforma eta produktu digitalen garapen eta erabilera intentsiboan oinarritu da, ekipo digitalekin elkarlanean edo lidergoan.
2011n unibertsitatea utzi zuen estrategia- eta berrikuntza-aholkularitzan lan egiteko eta hainbat ekintzailetza-proiektu sortzeko. Jasangarritasunean, hezkuntzan, teknologian, berrikuntzan eta diseinuan oinarritutako 10 enpresa eta startup sortu ditu. 2017tik 2023ra Monterreyko Teknologikoarentzat lan egin zuen, Latinoamerikako unibertsitate nagusietako batentzat, hezkuntza-berrikuntzarekin, berrikuntza digitalarekin eta erakundearen eraldaketarekin lotutako lidergo-roletan.
Matrikula
Izena emateko, bidali eskaera-orri hau idazkaritza akademikora.
Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 27tik martxoaren 10era.
Fundaeren bitartez, %100eko hobaria jaso daiteke.
Erakundea
TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.
Finantziazio iturriak
Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, %100eko hobaria jaso daiteke.
Behar duzun gauza bakarra zure enpresari eskaera egitea da (erakundeek dute kredituaren hobaria jasotzeko aukera). Hortik aurrera, gure kontu egingo dugu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.
Jasoko den titulazioa
Mondragon Unibertsitateko Ikaskuntza eta Berrikuntza Ekosistemak espezializazio diploman parte-hartze ziurtagiria (6 ECTS)
Prezioa
900€
Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.