Gaia
Egutegia
Tokia
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Erdi-presentziala
Informazio saioak
Ezagutu ikastaro hau hobeto
Online 2025/02/05 18:00-19:00
Online 2025/04/02 18:00-19:00
Online 2025/05/21 18:00-19:00
Aurkezpena
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduak online egiteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin.
Nabarmenduak
Derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin
Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitatea
Haur Hezkuntzan 2 aipamen eta Lehen Hezkuntzan 4 aipamen aukeran
Pertsona ardatz duen konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza
KONTAKTUA
Helburuak
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduak online ikastea.
Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen online modalitate horretan, derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak eta praktikak.
Nori zuzendua
Kolektibo ezberdinei zuzenduta dago eskaintza hau:
- Aurretik goi-mailako edozein ikasketa eginda dituzten ikasleentzat.
- Helduentzako unibertsitateko sarrera-proba gainditu dutentzat.
- Hezkuntza alorreko Goi-Mailako Heziketa Zikloa + 5 urteko lan eskarmentua dutenentzat.
- Goi-mailako kirolariak.
Metodologia
- Eredu berritzailea.
- Pertsona ardatz.
- Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
- Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.
Matrikula
Inskripzioa
- Ohiko epea: 2024-12-02tik 2025-07-06ra
- Ezohiko epea: 2025-07-07tik 2025-09-02ra
Dokumentazioa ekartzeko azkenengo eguna:
- Ohiko epea: 2025-07-06
- Ezohiko epea: 2025-09-02
Onartuen jakinarazpena:
- Ohiko epea: 2025-07-07, arratsaldez
- Ezohiko epea: 2025-09-03
Matrikulazioa
Matrikula berriak:
- Ohiko epea: 2025-07-10
- Ezohiko epea: 2025-09-05
Matrikula beteranoak: 2025-07-17
Errepikatzaileak: 2025-07-18
Onarpen baldintzak eta prozesua
Kolektibo hauen artean dauden ikasleak, ikasketa hauetan matrikulatzeko Onarpen-prozedura hau jarraitu beharko dute:
- Goi-mailako kirolariak (aurretik goi mailako ikasketarik ez dutenak).
Ibilbideak
Haur Hezkuntza gradua
- Haur Hezkuntza.
- Atzerriko Hizkuntza.
Lehen Hezkuntza gradua
- Lehen Hezkuntza.
- Atzerriko Hizkuntza.
- Hezkuntza Berezia.
- Heziketa Fisikoa.
Kredituen aitortza
Ikasle bakoitzaren espediente akademikoaren arabera, bete beharreko kreditu-kopurua, kasuz kasu aztertuko da.
Horretarako izen-ematea egitea beharrezkoa izango da eta aurreko ikasketen titulua eta espediente akademikoa bertan atxikitzea.
Prezioa
Sarrera kuota: 900 €
* Oharra: Gradu osoa online egiteko 60 ECTS baino gutxiagotan matrikulatzen diren ikasleen kasuan, sarrera kuotaren parte proportzionala ordainduko dute ikasturte hasieran, sarrera kuota osoa ordaindu beharrean. Gutxieneko sarrera kuota, osoaren %50ekoa izango da.
Kreditu bakoitzaren prezioa: 84 €
Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.
Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa bederatzi kuotatan ordainduko da, urritik ekainera.
Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.
Informazio gehiago
- Telefonoz: 943 71 31 39
Emailez: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
* Gure ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30etara da.