Aurkezpena
Hezkuntza-aldaketa puri-purian dago, eta «hezkuntza-berrikuntzaren udaberria» eta gisako mantrak ere entzuten dira. Era guztietako eskolak ari dira kontzeptuak birpentsatzeko fenomeno globalean murgiltzen; besteak beste, eskola, ikasteko eta irakasteko moduak, aldaketa-prozesuak, haien kudeaketa, lidergoa eta rolak, ikaskuntza-komunitateen eta ikasten duten erakundeen auzia birplanteatzeko asmoz. Aldaketa prozesuak konplexuak izaten dira, eta beharrezkoa da prozesuok hobeki ulertzen lagunduko diguten tresnak eskuratzea, konplexutasun horretatik abiatuta hezkuntzakomunitateentzako erantzun esanguratsuak eraikitzeko.
Modulua esperientzien analisian oinarrituko dugu, eta askotariko testuinguruetako hezkuntza-aldaketa eraldatzaileari buruzko kontakizunak entzuteko aukera izango dugu. Azken batean, hezkuntzainstituzioaren aldaketa-prozesuaren gakoetan murgiltzea da helburua, kontuan izanda halako prozesuen oinarrian egon daitekeen tresnarik boteretsuenaren bitartez eraikitzen dela aldaketa hori, hots, lantaldeen errazte estrategikoaren bitartez.
Helburuak
- Aldaketari buruz hausnartzea egituratik, lidergotik, irakasleek kontzientzia hartzetik eta ikasgelako praktika aldatzetik abiatuta.
- Hezkuntza-instituzioaren aldaketa-prozesuaren gakoetan sakontzea esperientzien analisitik abiatuta.
- Berrikuntzara hurbiltzeko saiakera esperimental bat egitea ikastetxe baterako berrikuntza-prototipo bat eraikiz.
- Lantaldeen errazte estrategikoa txertatzea hezkuntza-berrikuntzarako prozesu bati maila sistemikoan eusteko funtsezko tresna gisa.
- Aldaketa-prozesu bati epe luzean eusteko estrategiak diseinatzea.
Nori zuzendua
- Derrigorrezko Hezkuntzako eta Derrigorrezkoa ez den Hezkuntzako Ikastetxeetako zuzendaritzaz, koordinazioaz eta aldaketa-prozesuez arduratzen diren pertsonak.
- Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH), Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako irakasleak.
- Ikasketa informaleko arloetan zuzendaritza, koordinazioa eta aldaketa-prozesuak dituzten pertsonak.
Programa
Bezkuntza-instituzioaren aldaketak
Ulertzea zer den XXI. mendeko eskola, zer erronka dituen aurrez aurre, zer behar dituzten lantaldeek erronka horiei heltzeko, zer gaitasun behar dituen XXI. mendeko eskolak gizarteari erantzuteko.
Norantz doa berrikuntza? Bere ibilbide guztian zehar, eskolak ez dio eraldatzeari utzi, eta, azkenaldian, aurrez aurre dituen aldaketak hain azkar doazenez, zalantzan jarri da ea ba ote duen horretarako gaitasunik eta arintasunik. Zer zentzu du berrikuntzak? Zer elementuri erreparatu behar die? Zer beharri erantzun behar zaie testuinguru bakoitzean?
Helburua ikastetxea aldaketarako unitate gisa ikustea da; nola bideratu eraldaketa-prozesua sistema honen konplexutasuna kontuan izanda, ahots guztiak aintzat hartuta eta errazterako tresna egokiak erabilita.
Metodologia
Modalitate hibridoa: online + workshop presentzialak
Online
- Banaka eta taldean egin beharreko lanak Mondragon Unibertsitateko plataforma akademikoan.
Aurrez aurrekoa
- Bi eguneko 2 workshop: 12 ordu.
- Egun bateko workshop bat: 6 ordu.
- Saio sinkronoak: 5 ordu eta erdikoak.
- Proiektuen prototipoaren jarraipena: 3 ordu proiektu/parte-hartzaile bakoitzeko.
Metodologia
Moduluaren ikuspegia esperientziazkoa eta esperimentala da, zure bizipenak emango dituzu, lan etnografiko bat egingo duzu, hainbat irakurketa egingo dituzu eta, ikasitako guztiarekin, ikastetxe baterako berrikuntzaren prototipo bat eraikiko duzu. Lan hau da modulu honen antolaketaren ardatza, eta funtsezko lau urrats landuko dituzu:
Lan etnografikoa.
Berrikuntzara esperientzia-hurbilketa bat egitea proposatzen dizugu. Horretarako, zure eskola-historia gogoratuko duzu, eta lan etnografiko bat egingo duzu, hezkuntza-berrikuntzari buruzko kartografia bat egiteko (ez bakarrik).
Berrikuntzaren zuzendaritza.
Hainbat input teoriko jasoko dituzu, berrikuntza zer den eta zerekin lotzen den hausnartzeko, ikerketa txiki batetik eta proposatutako irakurketen eta analisien hausnarketa kritikotik abiatuta, «berrikuntzaren hiztegi akademikoari» forma emateko eta berrikuntza definitzeko zure argumentarioa eraikitzeko.
Berrikuntza motak.
Astero input praktiko «hotzak» eta «beroak» jasoko dituzu, eta horietatik abiatuta «hezkuntza berriztatzeko hiztegi apokrifoa» eraikiko duzu.
Berrikuntza guztietan daude ezkutuko hitzak, bihozkadak, gorputzaren egoerak, intuizioak... Horri guztiari inputs «beroa» deitu diogu.
Gainera, testigantza «hotzak» ere egongo dira (aldaketak zer norabide hartzen duen, metodologiaren aldaketa, teknologiak sartzea, ebaluazioa...).
Hezkuntza berriztatzeko prototipoa.
Azkenik, berrikuntzarako hurbilketa esperimentala egingo duzu. Ikastetxe baterako berrikuntza-prototipo bat eraiki nahi da, eta, horretarako, bi hiztegiak erabili beharko dituzu.
Lana batzuetan taldean egingo da, eta beste batzuetan, banaka. Batzuetan, talde orokorrean lan egingo dugu, elkarrekin; beste batzuetan, talde txikiagoetan; eta, beste batzuetan, banaka lan egingo dugu.
Egutegia
2024ko maiatzaren 27tik uztailaren 3ra.
Irakasleak
Arantza Ozaeta
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzailea.
Ilustrazioaren hasierako euskal sermoien analisi diskurtsiboan oinarritutako tesitik abiatuta, hainbat urtez nabigatu ditu elebitasunean eta ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren irakaskuntzan eta ikaskuntzan. Top-down prestakuntza-proposamenen eraginkortasunik ezak irakaskuntzako profesionaltasuna eraikitzera eraman zuen, eta, MIKER ikerketa-taldearekin batera, prestakuntza-ingurune berriak kontzeptualizatzeko eta ezartzeko Hiprest kolektiboan parte hartu zuen. Doktoratu ondoko egonaldia egin zuen Genevako unibertsitatean, Travail, Formation et Apprentissage taldean, eta hainbat prestakuntza- eta ikerketa-proiektutan parte hartu du, unibertsitatearen eta eskolaren arteko lankidetza-esparruan.
Matrikula
Izena emateko, bidali eskaera-orri hau idazkaritza akademikora.
Fundaeren bitartez, %100eko hobaria jaso daiteke.
Erakundea
TeamLabs ikaskuntza laborategiarekin elkarlanean diseinatutako ikastaroa.
Finantziazio iturriak
Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.
Irteerako profila
Sendotzen diren trebetasunak
Prestakuntza-ekintza ikastaro hau amaitzean, parte-hartzaileek honako hauek egiteko gai izango dira:
- Ezagutzea aldaketa-prozesu batean kontuan hartu behar diren eraldaketa garrantzitsuak.
- Gidatzea aldaketa-prozesuak, taldeen erraztasun estrategikoaren bidez.
- Ulertzea aldaketak egiten dituzten ekipoen ziurgabetasuna eta horri eustea.
- Diseinatzea prototipoak pentsamendu plastiko, sortzaile, bitxi eta kritikotik abiatuta.
- Aplikatzea analisi induktibo eta deduktiboen praktikak.
- Diseinatzea taldeentzako proiektu berritzaileak.
- Finkatzea konpetentzia digitalak.
- Komunikatzea Ideiak modu asertiboan.
Prezioa
Prezioa pertsonako: 1.900 €
Prezioa ikastetxe edo federazio bakar batean egiten bada: 47.500 €. (% 10eko deskontua: 42.750 €)
Programa hau FUNDAEren bidez hobaria jaso dezake.