Gaia
Egutegia
Tokia
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Online
Informazio saioak
Ezagutu ikastaro hau hobeto
Online 2025/02/05 18:00-19:00
Online 2025/04/02 18:00-19:00
Online 2025/05/21 18:00-19:00
Aurkezpena
Irakasle ikasketetan diplomatuak direnentzat, Gradurako Egokitze Kurtsoa online egiteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio presentzialekin.
Nabarmenduak
Bertitulatzeko, gradua aldatzeko edo aipamena aldatzeko aukera
Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitatea
Tutoretza saio presentzialekin
Pertsona ardatz duen konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza
KONTAKTUA
Helburuak
Ikasketa hauen helburua da irakasle ikasketetan diplomatuak direnei, Gradu titulua online lortzeko aukera ematea.
Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen online modalitate horretan, derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak.
Nori zuzendua
Irakasle ikasketetan diplomatuak, hau da, irakasleak izan behar dira. Hauetariko titulu baten jabe izan behar da:
- Irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere. (RD 1440/1991).
- Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere.
Metodologia
- Eredu berritzailea.
- Pertsona ardatz.
- Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
- Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.
Matrikula
Inskripzioa
- Ohiko epea: 2024-12-02tik 2025-07-06ra
- Ezohiko epea: 2025-07-07tik 2025-09-02ra
Dokumentazioa ekartzeko azkenengo eguna:
- Ohiko epea: 2025-07-06
- Ezohiko epea: 2025-09-02
Onartuen jakinarazpena:
- Ohiko epea: 2025-07-07, arratsaldez
- Ezohiko epea: 2025-09-03
Matrikulazioa
Matrikula berriak:
- Ohiko epea: 2025-07-11
- Ezohiko epea: 2025-09-08
Matrikula beteranoak: 2025-07-18
Erakundea
- Bertitulazioa. Jatorrizko diplomaturaren espezialitatean gradua lortzea:
- Iraupena: ikasturte bat.
- Aipamen aldaketa. Jatorrizko diplomaturatik espezialitatetik Graduko beste aipamen batera.
- Iraupena: ikasturte bat.
- Gradu aldaketa. Jatorrizko diplomaturatik beste etapako gradura.
- Iraupena: Bi ikasturte.
Onarpen baldintzak eta prozesua
Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:
Euskara-maila: C1
- C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).
Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?
Euskara
- EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2)
- Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean diplomatura eginda edukitzea
- Diplomatura Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera
Dekretuaren erreferentzia.
Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).
Dekretuaren erreferentzia.
Ibilbideak
Haur Hezkuntza gradua
- Haur Hezkuntza.
- Atzerriko Hizkuntza.
- Psikomotrizitatea.
- Entzumena eta Mintzaira.
Lehen Hezkuntza gradua
- Lehen Hezkuntza.
- Atzerriko Hizkuntza.
- Hezkuntza Berezia.
- Heziketa Fisikoa.
- Entzumena eta Mintzaira.
Kredituen aitortza
Kredituen aitortza kasuz kasu aztertuko da.
Ezinbestekoa izango da ikastetxeko zuzendariaren egiaztagiria, edo, eskaini den Hezkuntza Erakundeko organo eskudunak egiaztatutako zerbitzu-agiria aurkeztea. Egiaztagiri horietan, ezinbestean azaldu beharko dira: eskainitako zerbitzuaren hasierako eta bukaerako eguna, etapa edo maila eta ibilbidea.
Prezioa
- Sarrera kuota: 900 €
- Kreditu bakoitzaren prezioa: 90 €
Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.
Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa 9 kuotatan ordainduko da.
Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.
Informazio gehiago
- Telefonoz: 943 71 31 39
- Emailez: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu