ECTS/orduak
12 ECTS
Egutegia
Tokia
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Prezioa
4.655 €
Aurkezpena
Proiektuak kudeatzeko ikastaro honek unibertsitate titulazioa ematen du. Gainera, proiektuen negozio helburuak lortzea bermatzen duten metodo, praktika eta tresnen ikuspegi zabala ematen du.
NABARMENTZEN DOGU
Zure proiektuaren emaitzak hobetuko dituzu
Zure bezeroen gogobetetzea hobetuko duzu
Benetan garrantzitsua dena landuko duzu, eta zure agendaren kontrola berreskuratuko duzu
Zure ekipoaren saturazioa ezabatuko duzu
Helburuak
Zure proiektuan nahi dituzun emaitzak ez lortzeaz nekatuta? Marjina jaten duzu? Epeak ez dituzu betetzen?
Multitarea asko dituen ekipo saturatu bat duzu?
Larrialdiak kudeatzen ematen duzu eguna, eta garrantzitsuenean lan egiten ez duzula sentitzen duzu?
Proiektuetan gertatzen diren aldaketen kopurua gainditzen dizu?
Titulaziorik ez duzun lanpostu horretan sartu nahi duzu?
Proiektuen kudeaketan aditua den unibertsitateko ikastaroarekin:
- Zure proiektuaren emaitzak hobetuko dituzu
- Zure bezeroen gogobetetzea hobetuko duzu
- Zure ekipoaren saturazioa ezabatuko duzu
- Benetan garrantzitsua dena landuko duzu eta zure agendaren kontrola berreskuratuko duzu
- Bezeroen edo enpresaren beraren zehaztapenen edo lehentasunen aldaketak arin kudeatuko dituzu.
- Nahi duzun lanpostu horretan sartuko zara
Hori guztia, honako prestakuntza ikastaro honen bidez:
- Zu konponketarako gaitzeaz gain, arazoa konpontzen du
- Proiektuak kudeatzeko metodologia zabal eta erreferenteetan prestatzen zaitu
- Gelan aplikatutako esperientzia errealak ditu
- Zure enpresaren kasuari aplikatutako proiektu bat garatzen du
- 25 urte baino gehiagoko historia du eta 500 ikasle baino gehiago trebatuta
- Titulazio goreneko irakasleak ditu, esperientzia handikoak
Prestakuntza horretako moduluak egin ondoren,
- Proiektuak kudeatzeko egungo moduaren diagnostiko bat egiteko gai izango zara, haien indarguneak eta ahulguneak eta hobetzeko aukerak zehaztuz.
- Kasu bakoitzean aplikatu beharreko proiektuak kudeatzeko teknikak eta tresnak identifikatzen ikasiko duzu, horien kudeaketan eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzeko.
- Era askotako konplexutasun maila duten proiektuak antolatu, planifikatu eta zuzenduko dituzu, horretarako beharrezkoak diren baliabideak eta pertsonak modu eraginkor eta efizientean koordinatuz.
- Proiektu anitzeko inguruneetan egoeraren diagnostikoak egingo dituzu eta ingurune horien hobekuntza eraginkorrerako gakoak emango dituzu.
- Proiektu zorroaren kudeaketaren funtsezko alderdiak barneratuko dituzu.
Nori zuzendua
Ondorengoa nahi duten profesionalei:
- Bere proiektuen negozioaren emaitzak hobetzea
- Bere erakundearen proiektuak kudeatzeko praktikak hobetzea
- Pertsonen inplikazioa hobetzea eta taldeak indartzea
Honen bila ari diren pertsonei:
- Proiektuen kudeaketan dituen konpetentziak hobetzea
- Zure CVa unibertsitateko titulazio batekin hobetzea
Enpresako lanpostua hobetzea edo berri bat aurkitzea
Programa
Ikastaro osoak ondorengo moduluak ditu: (Badago aukera ere izena emateko bakarrik interes handiena pizten duten modulutan)
1 Modulua
Proiektu kudeaketaren oinarriak
- Proiektu baten faseen kudeaketa
- MS-Project
- Arriskuen kudeaketa
2 Modulua
Proiektu kudeaketa arina
- Scrumekin kudeaketa arina
- Kanbanekin kudeaketa arina
3 Modulua
Proiektu kudeaketa aurreratua
- Multiproiektu inguruneen kudeaketa
- Critical Chain project management
- Proiektu zorroaren kudeaketa
4 Modulua
Proiektu kudeaketaren arlo osagarriak:
- Produktu berriak jaulkitzea
- Hornitzaileen kudeaketa
- Pertsonen kudeaketa
- Stakeholderren kudeaketa
- Kalitatearen kudeaketa
5 Modulua
Tutoretzapeko inplementazio azken proiektua enpresan.
Metodologia
Ikastaroaren filosofia da proiektuen problematikari berehala aplikatu ahal zaizkion ezagutzak eskuratzea, enpresaren baitan, metodo nagusiki praktiko baten bidez.
Modulu bakoitzean eskainiko da kontzeptuen oinarri bat sendotuko dena izaera praktikoago batetako jarduera gehigarriekin, bertaratua orientatuz aplikazio errealera esperientzia eta kasu praktikoen azterketarekin, ariketekin, simulazioekin etab.
Partaideek izango dituzte euren enpresatan aplikazio errealak dakartzaten lanak eta lortu dituzten ezagutzak partekatu ahal izango dituzte gainerako ikaskideekin.
Gainera, ikastaroak azken proiektu bat du eta bertan partaide bakoitzak ezarpen erreal bat egin beharko du bere enpresan, Mondragoneko irakasle baten tutoretzapean, aplikatuz horrela ikasturtean zehar enpresan eginiko proiektuetan landu diren kontzeptu/metodo/tresnak, ahalbidetzen dutenak hobetze hauen kudeaketa eta negozio emaitzak.
Irakasleak
Irakasle, aholkulari eta enpresa profesionalak esperientzia handiarekin proiektu kudeaketa arloan.
Javier Guallar. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
Mondragon Unibertsitateko Mekanika eta Antolaketa Industrial departamenduko irakaslea. 2012tik proiektuen kudeaketan aditu ikastaroko koordinatzailea, 10 urte baino gehiago daramatza trebatzen proiektuen kudeaketan profesionalak eta kudeaketa metodoen ezarpenak egin ditu enpresa nahiz sektore ezberdinetan. Project Management Professional (PMP)® zertifikazioaren jabe, Project Management Institutek ematen duen egiaztagiri globala, proiektu zuzendaritza profesionalen mundu mailako elkarte nagusiena denak. Aurretiaz Idekon Produktu Ingeniaria izan da, Makina Erreminta xede duen teknologia zentroan, ardurak izanik Kalitatearen Bermean eta Produktu Berrien Garapen Prozesuan. Izan da baita arlo arduraduna eta proiektu kudeatzailea ere Danobat Taldean, Makina Erremintan jarduten duen enpresan.
Unai Apaolaza. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
Mondragon Unibertsitatean doktoratua eta Mekanika eta ekoizpen industriala departamenduko irakaslea, bere jarduera garatu du proiektuen kudeaketan azken 20 urteotan, ikastaroak eskainiz enpresatan eta proiektuak garatuz hauetan. Project Management Professional (PMP) egiaztagiriaren jabe.
Aurretiaz, Eusko Ikaskuntzako zuzendari gerentea izan da, Orbea S.Coopeko ekoizpen prozesu globaleko arduradun eta Ditecpol SLko erosketa arduradun eta produktu berri nahiz hobekuntzen proiektu esperimentalen arduradun.
Javier Hervás. Industria de Turbo Propulsores (ITP)
Trent XWB ingeniaritza departamenduko arduraduna 2016tik, egun kudeatzen ditu aktiboki proiektu programak bere erantzukizun eremuaren baitan. ITPko profesionala 2003tik, esperientzia handia du produktu eta programa berrien diseinu eta kudeaketan.
Unai Atristain. Cardiva Integral Solutions.
Egun, Export Managerra CARDIVAn, osasun sektorean, Brammerren hasi zuen bere ibilbidea Logistika eta Kalitate funtzioak eginaz. Ondoren NGS enpresan hasi zen lanean Erosketa eta Logistika Zuzendari gisa eta, ondoren, ITPn (Turbo Propultsatzaile Industria) aritu izan da Erosketa eta Hornidura Kate Manager gisa aeronautika sektorean.
Eider Saralegi. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
Mondragon Unibertsitateko Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritza Saileko irakaslea, urtebete darama unibertsitateko gazteak prestatzen, gradu desberdinetakoak zein industria ingeniaritzako masterrekoak, Proiektuen Kudeaketa irakasgaian. Aldi berean, proiektuak kudeatzeko metodologietan profesionalak prestatzen aritu da, eta enpresa batean kudeaketa metodoak ezartzen parte hartu du.
Aurretik, ULMAren Bulego Teknikoko ingeniaria izan da, bai eta erosketak, logistika eta kanpoko muntaiak antolatzen zituen ABB enpresako fabrikazio arduraduna ere.
Javier Martin. Abantian.
Abantianeko Bazkide-zuzendaria, esperientzia handikoa zuzendaritza eta komertzial taldeentzako aholkularitza eta formazio proiektuetan. Negoziazio eta talde kudeaketa teknikatan aditua, enpresa askori lagundu die maila hobea lortzen asmatzean, kolaborazioan eta konpromisoan.
Eduardo Dulanto. IDEO-Consultores.
IDEO Consultoreseko zuzendaria. Aholkularia / Trebatzailea berrikuntzan, antolakuntza garapenean, ekipoen lidergoan eta konpetentzia pertsonal eta profesionalen garapenean. Hamabost urte baino gehiagoko esperientziaduna lan TALDEAK garatzeko formazio programatan eta antolakundeen lidergoan jarraituz BELBIN metodologia eta Esperientzia Formazioa (OUTDOOR / Indoor)
Koordinazioa
Javier Guallar. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
Mondragon Unibertsitateko Mekanika eta Antolaketa Industrial departamenduko irakaslea. 2012tik proiektuen kudeaketan aditu ikastaroko koordinatzailea, 10 urte baino gehiago daramatza trebatzen proiektuen kudeaketan profesionalak eta kudeaketa metodoen ezarpenak egin ditu enpresa nahiz sektore ezberdinetan. Project Management Professional (PMP)® zertifikazioaren jabe, Project Management Institutek ematen duen egiaztagiri globala, proiektu zuzendaritza profesionalen mundu mailako elkarte nagusiena denak. Aurretiaz Idekon Produktu Ingeniaria izan da, Makina Erreminta xede duen teknologia zentroan, ardurak izanik Kalitatearen Bermean eta Produktu Berrien Garapen Prozesuan. Izan da baita ere arlo arduraduna eta proiektu kudeatzailea Danobat Taldean, Makina Erremintan jarduten duen enpresan.
Kontaktua: jguallar@mondragon.edu
Lekukotzak
"Ikastaro oso interesgarria, bere baitan dituena esperientzia handiko hizlariak unibertsitate eta enpresako arlo ezberdinetatik etorriak eta eskaintzen dute ikuspegi argi eta oso bat mota guztietako proiektuen kudeaketari buruz, etengabe sustatuz ikasleen parte hartzea”.
Pedro Mateo, Laboral Kutxa.
“Ikastaroak erakusten du proiektuen kudeaketaren ikuspegi osatu bat, kudeaketarekin lotutako arazo nagusiak aztertuz eta hobekuntza tresnak planteatuz. Arazo hauek gure proiektuen eguneroko kudeaketan duten islak balio du, hizlarien esperientzia eta hurbiltasunarekin batera, saioak arin eta interesgarriak izateko”.
Enekoitz Uriarte, Ulma Packaging
“Nire helburua zen ezagutza berriak lortzea proiektuen kudeaketarako teknika eta tresna ezberdinei dagokionean eta hau lortu nuen hizlari ezberdinen aurkezpenei esker eta ikastaroko gainerako ikaskideekin partekatutako ezagutzarekin”.
Iker Aylagas, Niasa.
Jasoko den titulazioa
Ikastaroak eskatzen dituen baldintzak behar bezala bete izan egiaztatzen duten ikasleek eskuratuko duten titulazioa da “Proiektuen kudeaketan unibertsitate aditua”.
Horretarako eskatzen diren baldintzak ondorengoak dira:
- Modulu bakoitzean asistentzia maila gutxieneko bat
- Idatzi, entregatu, azaldu eta defendatzea proiektuaren azken lana aurretiaz dagokion tutoreak emaniko baimenarekin.
Plazak
Bertaratutakoen kopurua mugatuta dago, gehienez 20 toki.
Praktikak eta proiektua
Partaideek bukaerako lan bat garatu beharko dute aplikatzeko ikastaroan zehar ikasitako kontzeptuak euren enpresa propioko kasu praktiko batean. Lan hau Mondragon Goi Eskola Politeknikoko aditu baten tutoretzapean egongo da eta helburu gisa du aplikatzea ikastaroan zehar ikusitako kontzeptu/metodo/tresnak kasu erreal batean, egiaztatzeko ezagutza hauen barneratzea eta partaidearen beraren enpresako proiektuetan emaitzen hobekuntza.
Prezioa
4.655 €
2024-25 ikasturterako aurreikusia
12 ECTS
Kantitate hau ordainketa bakarrean edo zatika ordaindu ahalko da.
Lehen ordainketa onartua izandakoan (600€)
- Gainontzekoa ordainketa bakarrean
- Gainontzekoa hilabetero
Ikasleari baja ematen bazaio ikastaroaren baldintzak aldatzeagatik (datak, ordutegiak edo formatua aldatzea), hasierako kuotaren %100 itzuliko zaio. Beste arrazoi batzuengatik baja emanez gero,% 50 itzuliko da eskolak hasi arte. Eskolak hasi ondoren, hasierako kuota ez da itzuliko.
Ikastaro honetako ordu batzuk diruz laguntzen ahal dira, Fundaeren bidez.
Mondragon Unibertsitatea ez da enpresa kudeatzailea. Matrikularen prezioan sartuta daude janaria, hainbat software eta tresna, material didaktikoa, enpresetarako bisitak eta adituen txostenak.