Profesionalen prestakuntza

Lidergo eta Talde Lana Aditu Diploma

ECTS/orduak

30 ECTS

Egutegia

2025/02/19 - 2025/07/12

Tokia

Oñati

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

5.500 €

Aurkezpena

“Lidergoan eta talde-lanean aditua” ikastaroa Mondragon Unibertsitateak eskainitako graduondoko programa bat da.

Oinarrizko programa honetatik abiatuta, lidergoan eta coaching-gaitasunetan sakontzen lagunduko dizu.

XX. edizioa

Programa honek jarraitzen du parte-hartzaileak lider hobeak izatea, hazteko eta hobetzeko aukerak esploratuz eta aurkituz. 

Nork bere burua ezagutuz eta garatuz, gizaki eta erakunde fenomenoen behatzaile ahaltsuago bihurtu ahal izateko

Lan-taldeetan marko paregabea sortuzbatera bilakatzeko lidergo eraginkorrago eta motibatzaileago baterantz

Taldeetan ekintza berriak bultzatuz errendimendua hobetzeko. Honekin, euren enpresa kudeaketaren eta kudeaketa publikoaren emaitza bikainak lortu nahi da

Erakundeetan ematen diren fenomenoen ikuspegi sistemikoa aurkituz

KONTAKTUA

 

 

HARREMANETARAKO
PERTSONA


Helburuak

Programaren helburu nagusia hau izango da: batetik, zuzendariek eta talde arduradunek lidergo kolaboratzaileen gakoak garatzea eta integratzea eta betetik lidergo mota hau euren proiektu profesional eta pertsonaletan ezartzea.

Helburu orokor hau horrela lortzen da:

  • Nork bere burua ezagutuz eta garatuz, gizaki eta erakunde fenomenoen behatzaile ahaltsuago bihurtu ahal izateko.
  • Lan-taldeetan marko paregabea sortuz batera bilakatzeko lidergo eraginkorrago eta motibatzaileago baterantz.
  • Taldeetan ekintza berriak bultzatuz errendimendua hobetzeko. Honekin, euren enpresa kudeaketaren eta kudeaketa publikoaren emaitza bikainak lortu nahi da.
  • Erakundeetan ematen diren fenomenoen ikuspegi sistemikoa aurkituz.
  • Indibidualki eta komunitatean lidergo konpetentziak ikasteko metodologia integratuz.

Nori zuzendua

  • Lantaldeak lideratu eta koordinatzeko ardura duten zuzendariei.
  • Pertsonen kudeaketako departamentuetako zuzendari eta teknikoei.
  • Beraien lana lantaldean lidergo etorkizuneko joera garatu dutenei edo garatzen dutenei.
  • Taldeekin lana egiten duten pertsonei eta gizarte- erakundeen dinamizatzaileei.
  • Lanbide karreran aurrera egin eta lider bihurtu nahi duten profesionalei.

Programa

Modulua I: Lidergo eta Lan Taldeko Konpetentzia Generikoak.

> IRAUPENA: 6 hilabete.
> HASIER: Otsaila 2025.
> AMAIERA: Uztaila 2025.
> 3 TAILER RESIDENTZIAL:
    . 1 TAILERRA: 19, 20 eta 21 otsaila 2025.
    . 2 TAILERRA: 8 eta 9 maiatza 2025.
    . 3 TAILERRA: 10 eta 11 uztaila 2025.
> 6 BANAKAKO PRAKTIKAK.
> 6 TALDEKO BILERAK.
> 4 TALDEKO COACHING SAIOAK.
> 3 PERTSONAL COACHING SAIOAK.

Metodologia

Ikaslea bere garapen eta ikasketaren ardatz bihurtzen da eta horri esker ikasgelako eduki eta ekintzen aplikazioa bere esperientzian du abiapuntua.

Programak elkarrekin erlazionatutako ikasketa-gune osagarri desberdinak ditu:

  • Bizitegi tailerrak.
  • Ikasketa komunitatea taldeka, programa guztian zehar.
  • Banakako lana, irakurketen bidez eta online praktikak eginez.
  • Taldearen coaching saioak eta pertsonalak, eta biak coach profesionalekin.

Esku-hartzea hurrengo arloetan garatuko da: emozionala, gorputzarena, hizkuntzalaritza eta sistemikoa.

Egutegia

Modulua I: Lidergo eta Lan Taldeko Konpetentzia Generikoak.

> IRAUPENA: 6 hilabete.
> HASIER: Otsaila 2025.
> AMAIERA: Uztaila 2025.
> 3 TAILER RESIDENTZIAL:
    . 1 TAILERRA: 19, 20 eta 21 otsaila 2025.
    . 2 TAILERRA: 8 eta 9 maiatza 2025.
    . 3 TAILERRA: 10 eta 11 uztaila 2025.
> 6 BANAKAKO PRAKTIKAK.
> 6 TALDEKO BILERAK.
> 4 TALDEKO COACHING SAIOAK.
> 3 PERTSONAL COACHING SAIOAK.

Irakasleak

JUAN FELIX GARCÍA*, Ingeniaritza Industrialeko Doktorea. Enpresa-Coach Ontologikoa. Gorputz eta Emozioen Coach Seniorra. Erakunde Konstelazioetan eta CoachSistemikoan Ziurtatua.

EDUARDO PASCUAL*  Antolaketa Industrialeko Ingeniaria. Pertsonen Kudeaketan Graduondoa. Enpresa-Coach Ontologikoa. Erakunde Konstelazioetan eta CoachSistemikoan Ziurtatua.

NEREA LIZARRAGA*. Enpresa Zientzietako diplomaduna eta Enpresa Humanitateetako lizentziaduna. Pertsonen eta Ekipoen Coaching-eko masterra. Konstelazioetako prestakuntza, familia-negozioekin eta harreman-sistemen eta erakundeen coaching-arekin


* ENPRESAGINTZA MU-ko irakaslea eta ICF-ren kidea (International CoachFederation)

Matrikula

Entregatu beharrekoa:

  • Matrikula orria
  • NAN Kopia
  • Argazkia
  • Ikasketen agiri, expediente edota tituluaren kopia

Banakako elkarrizketa bat egingo da.


Inskripzio epea 2025eko otsailak 3 arte zabalik egongo da. 

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA, IBARRA ZELAIA, 2.
20560 OÑATI
Tfno: 943 71 80 09  / 671 44 01 44
Email: migarzabal@mondragon.edu

Prezioa

Aditu ikastaroa, guztira, 5.500 eurokoa da. 2 ordainketa zatikatu:

• 2.750 € matrikula egiterakoan.
• 2.750 € 2025eko maiatzean.

Matrikulan sartzen dira egoitzako tailerretako egonaldiak.

Programak FUNDAEren prestakuntza-kreditutik diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen ditu.

PIF laguntzak ere jasotzeko balditzak betetzen ditu.

Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiei %10eko deskontua aplikatuko zaie. Kontsultatu baldintzak.