Profesionalen prestakuntza

Online ikasteko testuinguruen diseinuak Bigarren Hezkuntzan Ikastaroa (Online)

ECTS/orduak

24 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Hizkuntza

Euskara - Gaztelania

Modalitatea

Online

Prezioa

550 €

Aurkezpena

Presta zaitez digitalizazioak hezkuntzara dakartzan erronkei aurre egiteko!

Helburuak

  • Testuinguru digitaletan ikasteko eta irakasteko kontuan hartu behar ditugun irizpide pedagogikoak ezagutzea.
  • Testuinguru digitalen diseinurako aukerak eta estrategiak eskaintzea eta praktika-onak ezagutzea.

Zertan lagunduko dizu ikastaroak?

  • Aurrez aurre egiten dituzun praktikak online testuingurura egokitzen.
  • Hezkuntza eredu hibrido ulertzen, alegia, aurrez aurrekoa eta online modalitatea ikaskuntza prozesu berean uztartzen.
  • Ingurune digitaletan modu eraginkorrean komunikatzeko estrategiak ezagutzen.
  • Irakasle/tutore gisa, testuinguru digitaletan ikasleen jarraipena eta ebaluazioa egiteko aukerak eta tresnak erabiltzen.
  • Ikasleen parte-hartzea sustatzeko estrategiak eta tresnak praktikara eramaten.

Nori zuzendua

Ikastaroak bi hartzaile multzo nagusi ditu:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH), Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleak.
  • Online formazioa eskaintzen duten profesionalak.

Programa

Bi eduki multzotan dago antolatuta ikastaroa:

  1. Eredu hibridoak ezagutzen (8 ordu): 
  2. Zer da ikaskuntza testuinguru digitaletan? zeintzuk dira testuinguru digitaletako ikaskuntzaren gakoak? 
  3. Nola uztartu aurrez aurrezkoak eta testuinguru digitalak: estrategiak eta gakoak.
  4. Testuinguru digitaletan sakontzen: gakoak, estrategiak eta tresnak (16 ordu):
  5. Komunikazioa
  6. Parte-hartzea
  7. Jarraipena eta ebaluazioa

 

Parte-hartzaileen dedikazioa:

Ikastaro labur honek 24 orduko dedikazioa eskatzen du. Ikastaroa amaitutakoan, irakaslea gai izango da bere ikasleen prozesua testuinguru hibridoetan diseinatu, garatu eta ebaluatzeko. Ezagutuko ditu tresnak modu eraginkorrean komunikatzeko eta ikasleen parte-hartzea dinamizatzeko eta sustatzeko.

Koordinazioa

Koordinatzailea 

Ainara Imaz 

aimaz@mondragon.edu 

Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroa (HBZ)

Eneritz Garro

hbz.huhezi@mondragon.edu

Onarpen baldintzak eta prozesua

Onarpenerako datak:

  • Inskripzioa: 2020ko abenduare 14tik 2021eko urtarrilaren 8ra arte. (Egun horretarako bete hurrengo formularioa: izen-emate orria).
  • Matrikulazioa: 2021eko urtarrilaren 8tik 15era.

FUNDAErekin bonifikatu daiteke.

Informazioa eta formularioen bidalketa:
Formularioak eta informazio guztia helbide honetara bidali beharko duzu: 

Harremanetarako pertsona:

Julene Gorrotxategi

Telefonoa: 600 02 27 20

Finantziazio iturriak

Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Behar duzun gauza bakarra zure enpresari eskaera egitea da (erakundeek dute kredituaren hobaria jasotzeko aukera). Hortik aurrera, gure kontu egingo dugu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.

Informazio gehiago

 

Persona de contacto



Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan (ROL) unibertsitate espezializazio diploma
6.000 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bartzelona / 30 ECTS
STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan Aditu Diploma
3.500 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 18 ECTS
Bigarren aipamena hezkuntzan: Psikomotrizitatea
3.600 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 750 ORDU
Bigarren aipamena hezkuntzan: Entzumena eta Mintzaira
3.600 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 750 ORDU