Profesionalen prestakuntza

Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean unibertsitate espezializazio diploma

ECTS/orduak

30 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Donostia-San Sebastián
Euskaltzaindia

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

3.150 €

Aurkezpena

Euskararen normalizazioak eta normatibizazioak XXI. mendean izan ditzaketen nondik norako garrantzitsuenei buruzko prestakuntza sendoa eman nahi du espezializazio diploma honek, etorkizuneko profesionalak sortzeko asmoz. Espero da graduondoko honetako ikasleak gerora izatea Euskaltzaindiko egitasmoetan parte hartuko duten pertsonak.

Espezializazio diploma teoriko-praktikoa izango da eta irakasleak Euskaltzaindiaren eguneroko zereginetan ari diren euskaltzainak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak izango dira.

Espezializazio diploma hau aurrera atera da Euskaltzaindiaren eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen lankidetzari esker.

euskaltzaindia-logoa-trans.png

 

Nabarmenduak

Euskaltzaindiko egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatuko dituen espezializazio diploma.

Arlo askotako graduatuei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza.

Saio presentzialak astearte eta ostegunetan, goizez.

Teoriko-praktikoa eta Euskaltzaindiaren proiektuetan oinarrituta.

Espezializazio diplomak oinarri ditu Euskaltzaindiaren IKER (euskararen estandarizazioa) eta JAGON (euskararen erabilera soziala) sailetako proiektuak.

Euskaltzaindiak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin diseinatutako espezializazio diploma.

VICOMTECH eta UZEI espezializazio diplomaren laguntzaileak dira.

Helburuak

Espezializazio diploma honekin Euskaltzaindiaren asmo zehatz bati erantzun nahi zaio. Izan ere, haren eginkizuna, egitasmoak eta horien gizarteratze lana egokitu eta pertsona berriak erakarri eta prestatu nahi ditu Euskaltzaindiak sorreratik dituen bi sailetan jarduteko: IKER Sailean (euskararen estandarizazioa XXI. mendean) eta JAGON Sailean (euskararen erabilera soziala sustatzea horretan diharduten gainerako eragileekin batera).

Bi-biek behar dute izan prozesu dinamiko, orohartzaile eta ingurune digitaletik gertukoak. Euskaltzaindiaren zereginak beste modu batean mahairatu nahi dira, egungo gizarte modernoaren arabera. Eta komunikazioa ere erraztu nahi du Euskaltzaindiaren eta euskalgintzaren artean, elkarren arteko harreman horretatik atera daitezen ekarpen eta aukera berriak euskararentzat.

Eta horretan lagunduko duten pertsonak prestatzeko lanari batu zaio Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, badituelako horretarako eskarmentua eta unibertsitateko baliabide-egiturak.

Nori zuzendua

Edozein gradu eskura izanda izango duzu sartzeko aukera, eta bereziki gradu hauetakoentzat izango da egokia: Euskal Ikasketak, Itzulpengintza, Zuzenbidea, Soziologia edo Informatika. 

Idazleak, itzultzaileak, euskara teknikariak, interpreteak, irakasleak, hizkuntzalariak, ikertzaileak… ere espezializazio diploma honen hartzaile egokiak dira, etengabeko formazioa jasotzeko.

Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean espezializazio diploma bukatuta gai izango zara arlo horietan orain arte egin den ibilbidea azaltzeko bere testuinguru sozialean eta historikoan egoki kokatuta, baita XXI. mendeko gizarte garaikidearen egoeraren ezagutzatik abiatuta arlo horietako etorkizuneko erronka nagusiak identifikatzeko eta horiei erantzuteko ere.

Programa

Modalitatea

Espezializazio diploma hau modalitate erdi-presentzialean egingo da.

Saio presentzialak

Saio presentzialak astearte eta ostegun goizetan izango dira, 10:00etatik 13:00etara, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan (Tolare baserria. Almortza bidea 6, 20018 Donostia). Ikusi kokapena mapan.

Programa

egitaraua-euskaltzaindia-2024.png

Metodologia

Espezializazio diplomako modulu bakoitzean nondik gatozen, non gauden eta nora goazen partekatu ahal izango da eta lan praktikoak egingo dira, IKER eta JAGON sailetako proiektu erreal eta kokatuetan.

Irakasleak

Espezializazio diplomako irakasleetako batzuk:

  • Andres Alberdi
  • Adolfo Arejita
  • Miren Azkarate
  • Battittu Coyos
  • Asun Garikano
  • Roberto Gonzalez de Viñaspre
  • Gotzon Lobera
  • Aitor Maritxalar
  • Alfontso Mujika
  • Paskual Rekalde
  • Andoni Sagarna
  • Patxi Salaberri
  • Jon Sarasua
  • Miriam Urkia
  • Andres Urrutia
  • Luis Mari Zaldua

Matrikula

Datak

  • Inskripzioa: 2024ko irailaren 2tik 20ra.
  • Matrikula: 2024ko irailaren 23tik 25era.

Izen-ematea

Interesatuek online eman beharko dute izena hurrengo helbidean: https://www.mondragon.edu/izen-emateak/izen-ematea/ikasi

 

Koordinazioa

Idurre Alonso Amezua

Ibon Usarralde Lasarte

Erakundea

Espezializazio diploma hau elkarrekin diseinatu dugu Euskaltzaindiak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

euskaltzaindia-logoa-trans.png

Plazak

  • Gehieneko ikasle kopurua: 15 
  • Gutxieneko ikasle kopurua: 10 
* Ikasle gehiago izanez gero hautaketa irizpidea honako hau izango da: ikaslegaiaren CVa (notak eta diplomako gaien inguruko esperientzia).

Irteerako profila

Besteak beste, honako hauek izango dira espezializazio diploma eginda izan ditzakezun lanbideak:

  • Euskaltzaindiaren egitasmoetako teknikaria: corpusgintza, lexikografia, dialektologia, onomastika, morfosintaxia, hizkuntza zuzenbidea, euskararen erabilera soziala...
  • Espezializazio diploman lantzen diren gaien arloko teknikaria erakunde publiko, pribatu eta elkarteetan.
  • Espezializazio diploman lantzen diren gaien arloko ikertzailea.
  • Euskara teknikaria erakunde publiko, pribatu eta elkarteetan.

Euskaltzaindiak lan poltsa sortuko du espezializazio diplomaren amaieran. Espezializazio diploma egin dutenek lehentasuna izango dute lan poltsa horretan, diplomako noten arabera.

Kolaboratzaileak/ babesleak

hiru-logoak-batera.png

Prezioa

3.150 €

* (Matrikularen prezio arrunta 6.300 eurokoa da, baina matrikula merkeagoa izango da Euskaltzaindiaren dirulaguntzari esker). Ikasleek konpromisoa hartzen dute espezializazio diploma osorik egiteko.

Ordainketarako aukerak

  1. Hiru kuotatan: matrikula egiterakoan, abenduan eta martxoan.
  2. Bost kuotatan: matrikula egiterakoan, azaroan, abenduan, otsailean eta martxoan.

 

Informazio gehiago

 

Harremanetarako pertsona



Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Euskal kulturaren eragiletzan Etengabeko Prestakuntzako Masterra
4.800 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 60 ECTS