Profesionalen prestakuntza

Ekintzailetza eta berrikuntza zinearen eta ikus-entzunezkoen ekoizpenean

ECTS/orduak

60 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Iruñea
Pixelian

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Aurkezpena

Ekintzailetza eta berrikuntza zinearen eta ikus-entzunezkoen ekoizpenean ikastaroak gaituko ditu ikus-entzunezko profesionalak negozio-eredu berrietan. Titulu honek Pixelian Nafarroako zinema eta arte bisualeko eskolaren eta Nafarroako Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuaren babesa du. Gainera, NAPAR Nafarroako Ekoiztetxeen Elkarteak eta CLAVNA Nafarroako ikus-entzunezko klusterrak ere laguntzen dute programa honetan.

Ikastaroa sortu da premia zehatz bategatik: ekoizpen zinematografikoaren arloan enpresa-ehuna indartzeko eta proiektu berritzaile eta handiagoak aurrera eramateko ekoizpen exekutiboko figurak sortzea. Horregatik, ikastaro honek eskainiko du ikus-entzunezko sektorean ekiteko interesa duten pertsonentzako prestakuntza; gainera, sektoreko enpresek eta profesionalek jasoko dute enpresa-ezagutza berritzailea.

Titulu honek ikus-entzunezkoen arloko edukiak landuko ditu, sektorearen egungo ekosistema ezagutzeko eta egungo merkatuaren aukerak identifikatzeko, eta berrikuntza- eta ekintzailetza-estrategietan sakonduko du, ekoizle exekutiboaren figurari arreta berezia jarriz, sektoreak planteatzen dituen erronkei ikuspegi dibergenteetatik baina, aldi berean, ikuspegi integraletatik erantzuteko.

Nabarmenduak

Un curso gratuito gracias al apoyo del Departamento de Industria y de Transición Ecológica y Digital Empresarial del Gobierno de Navarra.

Un programa para profundizar en las funciones de la producción ejecutiva y establecer las bases para el emprendimiento en la industria cinematográfica.

El programa gira en torno a tres ejes principales: el emprendimiento, la innovación y la comunicación.

Impartido por destacados y destacadas profesionales del sector audiovisual y la innovación.

 

logo-denak-hilada-bakarra.png

 

Helburuak

Ekintzailetza eta berrikuntza zinearen eta ikus-entzunezkoen ekoizpenean ikastaroaren helburua da ekoizpen exekutiboaren funtzioetan sakontzea, zinema-industriako ekintzailetzarako oinarriak ezartzea eta ekoizpen-modu berriei ekitea, betiere, ikus-entzunezko proiektuen errealizazioan begirada berritzailea garatzeko.

Nori zuzendua

Programa hau lau interes-talderi zuzenduta dago nagusiki:

  1. Sektoreko profesionalei. Gaur egun ikus-entzunezkoen arloan diharduten profesionalak, proiektuen kudeaketari eta/edo berrikuntzari buruzko prestakuntza behar dutenak. Oro har, ikus-entzunezko proiektuen egileak, landa-ekoizleak, teknikariak eta errealizadoreak.
  2. Sektorean ekin nahi duten profesionalei. Aurretiko prestakuntza edo sektorearen ezagutza duten profesional guztiei, ikus-entzunezko esparrua ekiteko sektore posible gisa baloratzen badute. Zuzendariak, finantzariak, ekintzaileak, enpresak.
  3. Graduatu berriei. Ikus-entzunezko sektorean prestakuntza espezifikoan interesa duen graduatu berriari edo bere enpresa-proiektuari ekiteko asmoa duenari. Ikus-entzunezko komunikazioan, zineman, arte ederretan, ekonomian, zuzenbidean, soziologian eta zientzia politikoetan graduatuak.
  4. Ikus-entzunezko sektoreko beste eremu interesgarri batzuetako prestatzaileei. Ikus-entzunezkoen sektoreko berrikuntza- eta ekintzailetza-aukerei buruzko prestakuntza-programetan sartu edo berritu nahi duten zinema-eskoletako, ikus-entzunezkoen produkzioko, enpresa-arloko edo zuzenbideko irakasleak.

Programa

Programak hiru ardatz nagusi ditu:

  1. Ekintzailetza. Parte-hartzaileek ikus-entzunezko produkzio-moduak, horien faseak eta produkzio exekutiboaren funtzioak aztertuko dituzte, ikus-entzunezko industriako ekintzailetzarako oinarri gisa.
  2. Berrikuntza. Ikasleek ezagutuko dituzte ikus-entzunezko proiektuen produkzioaren garapenean ikuspegi berritzailea izateko tresnak, eta sakonduko dute audientzien diseinuan eta banaketan.
  3. Komunikazioa. Proiektuak saltzeko eta komunikatzeko moduak aztertuko dituzte, ikus-entzunezkoen sektorera bideratutako arrakasta-formulak aztertzeko.

Kokapena

Ikastaro hau eskainiko da Pixelian-en, Zinema eta Arte Bisualaren Eskolan. Pixelian kokatuta dago Mutiloako Anaitasuna 31 etorbidean, Nafarroan. Nola iritsi.

Metodologia

60 orduko ikastaro hau diseinatuta dago egiteko modu presentzial eta intentsiboan, 2024ko irailaren 9tik 26ra bitartean, astelehenetik ostegunera, 09:30etik 14:30era. Astero lan egingo da irakasle nagusi batekin, sakonduz ekintzailetzaren eta ikus-entzunezko berrikuntzaren ardatzetan.

Irakasleak

Itziar Garcia-Zubiri

itziar-garcia.jpg

Nafarroako produktora, gaur egun independentean lan egiten du eta 2003tik dago jardunean. 12 urtez Arena Comunicación proiektuaren ekoizpena zuzendu du, Cholitas, Pura Vida edo Muros bezalako lanak ekoiztuz, 30 herrialde ingurutan filmatzera eraman dutenak, garapenetik hasi eta nazioarteko banaketa multiventana-raino inplikatuz. Profesional independente gisa, uztartu ditu dokumentalen eta fikzioen garapena eta ekoizpena erakundeen eta profesionalen prestakuntza eta mentoretza.

Tina Olivares

tina-olivares.jpg

Gidoilaria eta ekoizlea. 2010ean hasi zen bere lehen film luzea autoproduzitzen, eta esperientzia hori SGAE Fundazioaren laguntzari esker sortutako Creando Cine izeneko zinema eskola independente batean irauli zuen. Los investigadores sortu eta ekoitzi zuen, CMMediak 2029ko otsailean eta martxoan emandako telebista-programa hezitzaile bat, TBko Zientzien eta Arteen Akademiak saritua. Espainiako Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Akademiaren Bbigarren Egoitzetan hautatua. Gaur egun, enplegurako prestakuntzako irakasleen ziurtagiri profesionala da.

Silvia Lobo

silvia-lobo.jpg

Silvia Lobo da produktore exekutiboa, zinema-banatzailea eta film luzeen proiektuetarako audientzien diseinuan aholkularia.

Gainera, Ekoizpen eta Banaketa Masterretako irakaslea da maila nazionalean, Malagako Zinemaldiko MAFIZ-WIPeko programatzailea da eta RIZOMA jaialdiko produktore exekutiboa.

Sony Pictures (AXN) eta Morena Films filmetan lan egin du, besteak beste, Campeones eta Todos lo saben filmetan eta Carlos Saura eta Jose Luis López- Linaresekin dokumentaletan. Azken urteotan 25 film baino gehiago banatu ditu Elamedia Estudiosen, besteak beste, Trinta Lumes, Hamada, Liberté, Lúa Vermella, Blanco en Blanco, La Mami, A Media Voz eta La vida era eso.

Próxima, Asociación de Distribuidores de Cine Independiente de Autor elkarteko bazkide sortzailea eta presidentea izan zen VOn, 2020tik 2022ra.

Eva-Patricia Fernández

eva-patricia-fernandez.jpg

Zinema-ekoizlea. Creta Producciones-en ekoizle-lanak egiten ditu, bere jarduna oinarritzen du estrategia digitalean eta ikus-entzunezko eta transmediako edukien produkzioan. Lan akademiko garrantzitsua egiten du Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Teknologian.

Gaur egun, lanean dabil edukien ekoizpenarekin batera, Eva ikus-entzunezkoen industrian teknologia berrien erabileran espezializatuab, zehazki, big data kudeatzen duten plataformetan oinarritutako negozio-ereduetan. The Core-ko Entertainmnet Management masterreko zuzendaria da.

Rafa Linares

rafa-linares.jpg

Komunikazio Zientzietan doktorea (URJC eta MBA) Komunikazio Enpresetan, Nafarroako Unibertsitatean. Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakasle titularra da eta beste unibertsitate askotan kolaboratzailea. Creta Producciones-en bazkide sortzailea. Edukiak banatzeko estrategia berrietan eta ikuslearengana iristeko formuletan sakondu dute, eta, ondorioz, Goya sarietarako hiru aldiz izendatuta egon dira. Ikus-entzunezko marketinean espezializatutako hainbat argitalpenen egilea da, eta Tuescena online arte eszenikoen lehen bilatzailearen sustatzailea, sektorea irauli zuena eta bere ahalegin komertzialak algoritmoekin eta teknologia berriekin maximizatu zituena.

Andrés García de la Riva

andres-garcia.jpg

Gidoilari eta zuzendaria, bere zereginak ikus-entzunezko proiektuen komunikazioaren koordinazioarekin uztartzen ditu. Azken urteotan Akelarre, Basque Selfie, Enrique Villarreal El Drogas... filmetako eta Txintxua Filmsen hainbat proiektutako prentsa buru izan da: Dantza, Oreina, Sîpo Phantasma. Meliton Estudioen komunikazio-koordinatzailea, Nafarroako Nazioarteko Zinemaldia, Nafarroako Komiki Aretoa, Nafarroako Fermentazio Jaialdia, Zinetika Festiva... El País, Rockdelux eta Mondosono-roko kolaboratzailea ere bada.

Matrikula

Ikastaroaren matrikula irekita egongo da 2024ko ekainaren 1etik irailaren 3ra.

Koordinazioa

Tituluaren koordinatu da Garaxi Tabernarekin batera.

Garaxi Taberna

garaxi-taberna.jpg

Nafarroako produktore exekutiboa. 2021ean Skullmendi Films sortu zuen, eta bertako ekoizle eta kudeatzailea da, gertutasuneko eta balio zinematografiko bereziko fikziozko proiektuak garatu eta ekoizteko helburuarekin. 2022an Hezur berriak film laburra ekoitzi zuen; gaur egun bi film luze garatzen ari da. Gainera, Nafarroako Ekoiztetxeen Elkarteko (NAPAR) presidentea da.

Plazak

Ikastaro hau egingo da Pixelian-en, Zinema eta Arte Bisualaren Eskolan. Pixelian kokatuta dago Mutiloako Anaitasuna 31 etorbidean, Nafarroan.

Nola iritsi.

Kolaboratzaileak/ babesleak

Ikastaro hau sortu da hurrengo erakundeen laguntzarekin:

logo-denak-hilada-bakarra.png

Prezioa

Ikastaroa doakoa da Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuaren laguntzari esker.

Parte hartzeko, 200 euroko fidantza eskatuko da. Ikastaroa amaitu ondoren, diru-sarrera egin den kontu berera itzuliko da fidantza.

Fidantza itzultzeko, gutxienez saioen % 80ra joan beharko da.

Informazio gehiago

 

Harremanetarako pertsona



Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Nola komunikatu hezkuntza erakunde baten balio proposamena Ikastaroa
150 € Euskara - Aurrez aurrekoa
Aretxabaleta / 12 ORDU
Ikus-entzunezko Ekintzailetzan eta Berrikuntzan Aditu Diploma
1.980 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Noain / 12 ECTS
Kolorearen Kudeaketa Ikastaroa
Euskara - Erdi-presentziala
Aretxabaleta / 130 ORDU