ECTS/orduak
10 ECTS
Egutegia
2025/01/28 - 2025/02/19
At-Az-Og
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Online
Prezioa
950 €
Aurkezpena
Gaur egun, enpresa askok, batez ere lehiakorrenak, badakite adimen analitikoaren erabilerak edo datuen analisiak, gero eta gehiago bereizten duela irabazleen eta galtzaileen arteko banaketa, industriaren eta zerbitzuen sektore gehienetan, horien erabilerak lehiatzeko modu berriekin bat datorren estrategien diseinua ekartzen duelako. Horregatik, datuak erakundeen aktibo garrantzitsuenetako bat bihurtu dira. Hori dela eta, erakundeek beren balioa kudeatzen eta maximizatzen jakin behar dute.
Datuak gobernatu eta kudeatzearen helburua, hauen balioa kudeatzea eta maximizatzea da, datuak eta erakundearen estrategia lerrokatuz. Beraz, honekin lotuta, datuek zuzendutako antolaketa-kultura diseinatu eta instituzionalizatu beharko da.
Ikastaro honetan parte hartzen dutenek, datuen gobernuarekin eta kudeaketarekin lotutako erantzukizunak betetzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak lortuko dituzte (adibidez, Chief Data Officer-arena, besteak beste).
NABARMENAK
Online saio sinkronikoak, zure erritmoan ikas dezazun
Formato 100% online
Enpresako datuen gobernuaren eta kudeaketaren erronkari aurre egingo diozu
Ikastaroa, sektoreko profesionalek eta adituek ematen dute
Arrakasta kasuen aurkezpena
DAMA Esparruarekin lerrokatuta
kontaktua
Helburuak
Titulu honen helburua datuen kudeaketan eta gobernantzan adituak izango diren etorkizuneko profesionalak trebatzea da. Hauek, gai izango dira erakundeen barruan datuak gobernatzeko estrategia bat ulertu, diseinatu eta gauzatzeko, eta datuak erakundeentzako funtsezko aktibo gisa balioesteko.
Gobernuaren eta datu estrategikoen kudeaketaren ikastaroak aukera emango dizu:
- Datuen estrategia negozioaren estrategiarekin lerrokatzeko.
- Datuen gobernantza esparrua eta hauen oinarrian dauden ardatz desberdinak ezagutzeko (datuen gobernantza, datuen kalitatearen kudeaketa, datuen kudeaketa, metadatuen kudeaketa, datuen leinua, etab.), eta ikasiko duzu ere, zeintzuk diren bere artikulazioa ahalbidetuko duten erantzukizun eta rol ezberdinak.
- Datuak estrategikoki kudeatzeko, erakundearen funtsezko aktibo gisa, honen balioa hobetzeko (adibidez, dirua irabaztearen bidez), alderdi etikoak eta juridikoak kontuan hartuta, besteak beste.
Nori zuzendua
Gobernantza eta Datuen Kudeaketa Estrategikoari buruzko Ikastaroa, data-drive erakundeak lortzeko behar den aldaketa lideratzea helburu duten hainbat arlotako profesionalei zuzenduta dago: (Berrikuntzako zuzendariak, negozio berrietako zuzendariak, negozio-garapeneko zuzendariak, besteak beste).
Zehazki, ikastaro hau hauei zuzenduta dago:
- Data-drive erakundeak lortzeko behar den aldaketa lideratzea helburu duten arlo profesional ezberdinetako erdi mailako kargudunak (berrikuntzako zuzendariak, negozio berrietako zuzendariak, negozio-garapeneko zuzendariak, besteak beste.
- Datuen kudeaketan esperientzia duten teknikariak, datuak erakunde baten aktibo estrategiko gisa duten potentzialtasunaren ikuspegi zeharkakoago batera iritsi nahi dutenak.
Programa
Gobernua eta datu estrategikoak kudeatzeko Ikastaroaren programa irakasgai hauetan egituratuta dago:
- 1 M. Enpresa-analisirako hastapena (2 ECTS)
- 2 M. Datuen kudeaketa estrategikoa (3 ECTS)
- 3 M. Datuen gobernantza (3 ECTS)
- 4 M. Datuen kudeaketaren alderdi juridiko eta etikoak (2 ECTS)
Egutegia
2025/01/28 - 2025/02/19
At-Az-Og
18:00-21:00
Ikastarorako aurreikusitako egutegia honako hau da:
- Hasiera: 2025/01/28
- Amaiera: 2025/02/19
Matrikula
Masterrean onartua izateko prozesuak hiru fase ditu, ikastaroa hasi aurreko hilabeteetan burutuko direnak:
Inskripzioa:
- Aurreinskripzioa webgune honetatik egiten da (esteka).
- E-mail bat bidaliko dizugu izena emateko eta NAN/AIZ igotzeko estekarekin
- NAN/AIZ balioztatuko dugu eta beharrezkoa den dokumentazioa igo ahal izango duzu: CV eta unibertsitateko tituluak.
- Izena emateko epea zabalik egongo da plazak bete arte.
Onarpena:
- Jasotako dokumentazioa baloratuko dugu eta inskripzioa ebatziko dugu.
Matrikula:
- Onartua izan ondoren, matrikula online egingo da unibertsitateak emandako estekatik. Matrikula, ikastaroaren lehenengo kuota ordaintzen denean formalizatuko da.
Jasoko den titulazioa
Parte hartzaileek Gobernuan eta datu estrategikoen kudeaketan Aditu Diploma titulua lortuko dute.
Irteerako profila
Ikastaro honetako parte hartzaileek, datuen gobernantza eta kudeaketarekin lotutako erantzukizunak betetzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak lortuko dituzte (adibidez, Chief Data Officer-arena, besteak beste).