ECTS/orduak
180 ORDU
Egutegia
Tokia
Hernani
Galarreta Campusa
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala
Prezioa
1.250 €
Helburuak
Datuak Babesteko ordezkaria giltzarri bat da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berrian (DBEO), 2018ko maiatzaren 25etik aurrera aplikatuko baita. Datu pertsonal edo datu sentibera asko tratatzen dituzten enpresek DPO sartu beharko dute beren erakundeetan.
Ikastaro honek, ikuspegi juridiko eta teknologikotik, datuak babesteko ordezkariaren lanak egiteko gaitasuna emango du, edo, bestela, figura berri horri behar bezala aholku emateko erregulazioaren nondik norakoak ezagutzeko aukera emango du.
Nori zuzendua
Beren enpresetan datuak babesteko araudiaren arduradunak edo datuak babesten dihardutenak, abokatuak, aholkulariak eta, azken finean, Datuak Babesteko Ordezkariaren irudian sakondu nahi duten pertsona guztiak.
"Datuak Babesteko Ordezkaria" (DPD) ziurtagiria lortu nahi duten pertsonak.
Ikastaro honek AEPD-DPD eskema betetzen du.
Programa
MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA S.COOP IVAC INSTITUTO DE CERTIFICADO, S.L.k aitortutako prestakuntza-erakundea da. RF-X3-0020 espediente-zenbakiarekin, 2019/02/22an.
180 orduko ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiriari esker, ikaslea AEPD-DPD eskemaren arabera Datuak Babesteko Delegatuen ziurtapen-azterketara aurkeztu ahal izango da azterketa hori egiteko egiaztatuta dagoen edozein ziurtapen-erakunderen aurrean.
Ikastaroak 180 prestakuntza ordu izanen ditu, erdi presentzialak, eta horietan datu pertsonalak babesteko araudia sakon aztertuko da, datu pertsonalak babesteko ordezkari gisa gaitasun profesionala lortze aldera.
Online prestakuntzako plataforman lan egingo da eta 10 saio presentzial izango dira. Ikasturtean lan praktiko bat eginen da, DPOk DBSa aplikatzean oinarritua.
Programa bat dator Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) proposatutako eskemarekin:
1. DATUAK BABESTEKO ARAUDI OROKORRA. (90 ordu)
1.1. Arauen testuingurua. Jorge Campanillas
1.2. Datuak Babesteko Europako Araudia eta Datuak Babesteko Lege Organikoa. Oinarriak. Jorge Campanillas
1.3.- Datuak Babesteko Europako Araudia eta Datuak Babesteko Lege Organikoa. Printzipioak. Jorge Campanillas
1.4. Datuak Babesteko Europako Araudia eta Datuak Babesteko Lege Organikoa. Legitimazioa. Iñaki Senidea
1.5. Gizabanakoen eskubideak. Jorge Campanillas
1.6. Datuak Babesteko Europako Araudia eta Datuak Babesteko Lege Organikoa. Betetzeko neurriak. Jorge Campanillas
1.7. Datuak Babesteko Europako Araudia eta Datuak Babesteko Lege Organikoa. Erantzukizun proaktiboa. Victor Salgado
1.8. Datuak Babesteko Europako Araudia. Datuak babesteko ordezkariak (DPD, DPO edo Data Privacy Officer). Analore Garcia
1.9. Datuak Babesteko Europako Araudia eta Datuak Babesteko Lege Organikoa. Nazioarteko datu-transferentziak. Jorge Campanillas
1.10. Datuak Babesteko Europako Araudia eta Datuak Babesteko Lege Organikoa. Kontrol-agintaritzak. Pedro Alberto Gonzalez
1.11. DBEO interpretatzeko jarraibideak. Jorge Campanillas
1.12. Datuen babesak eragindako araudi sektorialak. Jorge Campanillas
1.13. Datuak babesteko Espainiako araudia. Jorge Campanillas-Talia Besga
1.14. Datuen babesean ondorioak dituen Europako araudia. Jorge Campanillas
2. ERANTZUKIZUN AKTIBOA. (54 ordu)
2.1. Datu pertsonalen tratamenduen arriskuak aztertu eta kudeatzea. Jesus Lizarraga
2.2.- Arriskuak aztertu eta kudeatzeko metodologiak. Jesus Lizarraga
2.3. Erakunde batean datuen babesa eta segurtasuna betetzeko programa. Jesus Lizarraga
2.4. Informazioaren segurtasuna. Jesus Lizarraga
2.5. "EIPD" datu-babesaren eraginaren ebaluazioa. Victor Salgado
3. DATUAK BABESTEKO ARAUDIA BETETZEN DELA BERMATZEKO TEKNIKAK. (36 ordu)
3.1. Datuak babesteko auditoretza. Jorge Campanillas
3.2. Informazio sistemen auditoretza. Jesus Lizarraga
3.3. Tratamenduen segurtasuna kudeatzea. Jesus Lizarraga
3.4. Beste ezagutza batzuk. Miguel Fernandez