Profesionalen prestakuntza

Bigarren aipamena hezkuntzan: Entzumena eta Mintzaira

ECTS/orduak

750 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

3.600 €

Aurkezpena

Entzumena eta Mintzaira aipamen berri honek eskainiko dizkizu behar dituzun tresna eta baliabide guztiak erantzuteko ikasleek gelan izan ditzaketen hizkuntza eta komunikazio beharrei. Sei hilabeten egiten den ikastaro hau zuzenduta dago Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza ikasi duten guztiei. Presta zaitez eskaera handiko lanbide baterako!

Nabarmenduak

Irteera handiko lanbiderako prestatuko zara

Sei hilabetean ateratzeko modukoa: urtarriletik ekainera

Entzumen eta Mintzairan eskarmentu handia duten profesional eta irakasleekin

Tutorea bidelagun izango duzu

KONTAKTUA

 

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  • Gaur egungo Hezkuntzan dagoen laguntza-sistema ezagutu eta ulertzea (esparrua, esku-hartze arloak, profilak eta eginkizunak).
  • Aparatu fonoartikulatzailearen anatomiaren oinarriak, hizkera zailtasunen patologiak eta tratamendu pedagogikoetan sakontzea.
  • Pentsamenduaren eta lengoaiaren eboluzioa eta mintzaira-nahasteen hezkuntza tratamenduak ezagutzea.
  • Entzumen-aparatuaren anatomia, patologiak eta entzumen-nahasteen hezkuntza-tratamenduak ulertu eta aplikatzen jakitea.
  • Komunikazio sistema alternatiboak ezagutu eta erabiltzen jakitea.
  • Irakurketa eta idazketa trebetasunen garapenean zailtasunak ezagutzea eta tratamenduak aurrera eramaten jakitea.

Nori zuzendua

Entzumenaren, mintzairaren eta lengoaiaren nahasteetan eta hauen esku-hartzean lan egiten duten edo egin nahi duten Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan Graduatuei.

Metodologia

Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza izango da.

Materietako irakasleak Entzumenaren eta Mintzaira esparruko adituak izango direnez, lanbideko eguneroko kasu praktiko eta egoera errealak izango dira ikaskuntza prozesuko ardatzak. 

Matrikula

Entzumena eta Mintzaira egiteko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea online plataforman:

Plaza mugatuak.

Koordinazioa

Nagore Iñurrategi Irizar

Rosa Galparsoro Garcia

Prezioa

Sarrera kuota: 900 €
Kreditu bakoitzaren prezioa: 90 €
Prezioa guztira 3.600 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa kuotatan ordainduko da.

Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Informazio gehiago

Saioa Altuna


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Bigarren gradua Hezkuntzan
- Erdi-presentziala
Eskoriatza
Bigarren aipamena Hezkuntzan
Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza