Profesionalen prestakuntza

Bigarren aipamena Hezkuntzan

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

Informazio saioak

Ezagutu ikastaro hau hobeto

Online 2025/02/05 18:00-19:00

Online 2025/04/02 18:00-19:00

Online 2025/05/21 18:00-19:00

Aurkezpena

Ikastaro honekin, Hezkuntza gradu bat dutenek aukera izango dute bigarren espezialitate bat lortzeko modalitate erdi-presentzialean ikasita.

Nabarmenduak

Bigarren aipamen bat Hezkuntzan sei hilabetean

Hezkuntza eredu berritzailea

Haur Hezkuntzan hiru aipamen eta Lehen Hezkuntzan lau aipamen aukeran

Tutoretza saio presentzialekin

KONTAKTUA

 

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitate horretan, gomendagarria izango da era presentzialean egingo diren tutoretza-saioetan parte hartzea. Praktiken kasuan, %100 presentzialak eta derrigorrezkoak izango dira.

Psikomotrizitatea eta Entzumena eta Mintzaira aipamenen kasuan, aurrez aurreko saioak derrigorrezkoak dira.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntza ikasketak dituzten pertsonei.

Programa

Bigarren aipamena

Urtarriletik ekainera.

Metodologia

  • Eredu berritzailea.
  • Pertsona ardatz.
  • Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
  • Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.

Matrikula

 

 

Inskripzioa 

  • Ohiko epea: 2024-12-02tik 2025-07-06ra
  • Ezohiko epea: 2025-07-07tik 2025-09-02ra

Dokumentazioa ekartzeko azkenengo eguna:

  • Ohiko epea: 2025-07-06
  • Ezohiko epea: 2025-09-02

Onartuen jakinarazpena:

  • Ohiko epea: 2025-07-07, arratsaldez
  • Ezohiko epea: 2025-09-03

 

Matrikulazioa

Matrikula berriak:

  • Ohiko epea: 2025-07-08 eta 2025-07-09
  • Ezohiko epea: 2025-09-04

Matrikula beteranoak: 2025-07-16

Onarpen baldintzak eta prozesua

Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:

Euskara-maila: C1

  • C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).

Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?
Euskara

  • EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2).
  • Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean diplomatura eginda edukitzea.
  • Diplomatura Mondragon Unibertsitatean egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera.

Dekretuaren erreferentzia.

Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).

Dekretuaren erreferentzia.

Materiak edo ikasgaiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

  • Atzerriko Hizkuntzako ibilbideko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

Ibilbideak

Haur Hezkuntzan

Lehen Hezkuntzan

  • Atzerriko Hizkuntza. Plaza libreak 2025eko urtarrilean hasteko!
  • Hezkuntza Berezia.
  • Heziketa Fisikoa. Plaza libreak 2025eko urtarrilean hasteko!
  • Entzumena eta Mintzaira.

Prezioa

  • Sarrera kuota: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  90 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa kuotatan ordainduko da.

Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Informazio gehiago

Argitu itzazu dituzun zalantza guztiak! 
 
Jar zaitez gurekin harremanetan zure kasu konkretuaz hitz egiteko eta aurkezten diren aukerak aztertzeko:

* Gure ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30etara da.

Aipamenak


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Lantaldeak erraztea Espezializazio Ikastaroa
1.100 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU
Bigarren aipamena hezkuntzan: Entzumena eta Mintzaira
3.780 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 750 ORDU
Bigarren aipamena hezkuntzan: Psikomotrizitatea
3.780 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 750 ORDU