ECTS/orduak
550 ORDU
Egutegia
2025/02/03 - 2025/07/04
As-At-Az-Og-Or
Tokia
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Prezioa
Doan
Aurkezpena
Ikastaro hau batez ere langabezian dauden pertsonentzat da.
Helburuak
Ikastaro honen helburu nagusia da parte-hartzaileak gai izatea kontrol sistemen proiektuak garatzeko prozesu sekuentzialetarako, neurketa eta erregulazio sistemetarako eta komunikazio sareetarako automatizazio industrialeko sistemetan.
Nori zuzendua
Ikastaro hau batez ere langabezian dauden pertsonentzat da.
Horretarako, baldintza hauetako edozein bete beharko du:
- Batxiler-titulua izatea.
- 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat izatea.
- Lanbide arlo eta familia bereko 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria izatea.
- Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo goi mailako zikloetan sartzeko probak gainditu izana.
- 25 urtetik gorakoak eta/edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua izatea.
- Prestakuntza probetxuz egiteko behar diren prestakuntza edo lanbide ezagutzak izatea, ezartzen den araudiaren arabera.
- Matematikako eta gaztelaniazko oinarrizko gaitasunen idatzizko proba gainditzea, ikastetxeak egina.
- Atzerriko hizkuntzaren modulu bat duten ikasleen kasuan, atzerriko hizkuntzan komunikatzeko gaitasun probak beharko dira, dagokion mailan.
- Laneko esperientzia edota prestakuntza baduela justifikatzea, esperientzia aitortzeko prozedura arautzen duen uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera (3 urte, gutxienez 2.000 ordu lan eginda azken 10 urteetan).
- Gutxienez gaitasun unitate bat izatea, familia bereko eta egin nahi den prestakuntza maila bereko edo handiagoko lanbide arloko esperientzia aitortzeko gailuak onartua.
LANPOSTU MUGATUAK LANGILEENTZAT
Programa
Ikastaro honek 3 prestakuntza modulu eta praktiketako azken modulu bat ditu:
MF1568_3 Automatizazio industrialeko sistemetan, prozesu sekuentzialetarako kontrol sistemen proiektuak garatzea (190h)
- UF1787 Industria-automatizazioko sistemetan prozesu sekuentzialak kontrolatzeko sistemak planifikatzea, aplikazio-arauak. (70h)
- UF1788 Industria-automatizazioko sistemetan prozesu sekuentzialak kontrolatzeko sistemen kalkuluak eta planoak egitea. (80h)
- UF1789 Industria-automatizazioko sistemetan prozesu sekuentzialak kontrolatzeko sistemen dokumentazioa prestatzea. (40h)
MF1569_3 Automatizazio industrialeko sistemetan, neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektuak garatzea. (180h)
- UF1790 Industria-automatizazioko sistemetan neurketa- eta erregulazio-sistemak planifikatzea, aplikazio-arauak. (70h)
- UF1791 Industria-automatizazioko sistemetan neurketa- eta erregulazio-sistemen ekipoak eta materialak aukeratzea. (60h)
- UF1792 Industria-automatizazioko sistemetan neurketa- eta erregulazio-sistemen dokumentazioa prestatzea. (50h)
MF1570_3 Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektuak garatzea.(180 h)
- UF1793 Industria-automatizazioko sistemetan komunikazio-sareak planifikatzea, aplikazio-arauak.(60h)
- UF1794 Industria-automatizazioko sistemetan neurketa- eta erregulazio-sistemen ekipoak eta materialak aukeratzea.(70h)
- UF1795 Industria-automatizazioko sistemetan komunikazio-sareen dokumentazioa prestatzea. (50h)
MP0380 Automatizazio industrialeko sistemak egiteko proiektuak garatzeari buruzko lan-harremanik gabeko lanbide-praktikak (80h)
Metodologia
Programa honetan saio teorikoak eta klaseko ariketak egiten dira, baita lantegi eta laborategietako praktikak ere.
Ikastaroaren azken aldian, parte-hartzaileek praktikak egiten dituzte enpresan.
Egutegia
2025/02/03 - 2025/07/04
As-At-Az-Og-Or
-
Jasoko den titulazioa
Profesionaltasun-ziurtagiria (PK).
Profesionaltasun ziurtagiriak lan administrazioko lanbide kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresna dira. Ziurtagiri horiek ofizialak dira eta Estatu osoan balio dute, eta lan jarduera bat egiteko gaitzen duten lanbide gaitasun guztiak egiaztatzen dituzte.
Plazak
15
Praktikak eta proiektua
Profesionaltasun Ziurtagiriaren titulua lortzeko, parte-hartzaileak 80 ordu egin beharko ditu gutxienez eta 200 ordu gehienez enpresa batean.
Kolaboratzaileak/ babesleak
Prezioa
Ikastaro honen %100 Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatu dute.