Profesionalen prestakuntza

Ikus-entzunezko Ekintzailetzan eta Berrikuntzan Aditu Diploma

ECTS/orduak

12 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Noain
CEIN

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

1.980 €

Aurkezpena

Ikus-entzunezko Ekintzailetzan eta Berrikuntzan Aditu Diplomak negozio-eredu berrietan gaitzen ditu ikus-entzunezkoen arloko profesionalak. Erdi-presentzialki eskainitako titulu honek Noaingo CEINen izango dItu aurrez aurreko saioak. Proiektuak ditu Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko departamentuaren laguntza eta NAPAR Ikus-entzunezkoen Ekoizpen Naparra.

Titulu hau diseinatuta dago Nafarroako ikus-entzunezko sektoreari ekarpena giteko, arlo horretako enpresa-sarea indartzeko eta proiektuak gauzatzeko ekoizpen exekutiboko figura prestatuak sortzeko helburuarekin. Batetik, ikus-entzunezkoen sektorean ekiteko interesa duten pertsonei prestakuntza eskaintzea. Bestalde, sektoreko enpresei eta profesionalei ezagutza enpresarial eta berritzailea ematea.

Titulu hau Nafarroako eta Euroeskualdeko ikus-entzunezko testuinguruaren beharretan kokatzen bada ere, ez da baztertzen ekintzailetzan eta ikus-entzunezko berrikuntzan interesa duten beste ikasle batzuen parte-hartzea.

Titulu honetan ikus-entzunezkoen arloko edukiak landuko dira, sektorearen egungo ekosistema ezagutzeko eta egungo merkatuaren aukerak identifikatzeko, eta berrikuntza- eta ekintzailetza-estrategietan sakonduko da, sektoreak planteatzen dituen erronkei ikuspegi desberdinetatik, baina aldi berean ikuspegi integraletatik, erantzuteko.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko komunikazio sailarekin batera, gaur egun beren proiektuak arrakastaz garatzen ari diren ikus-entzunezko sektoreko enpresa eta profesionalen partaidetza zabala izango da. Mondragon Team Academyren laguntza ere izango da ikus-entzunezko ekintzailetzaren arloan. Horiekin guztiekin beren ibilbide profesionala arrakastara eramateko gauzatu dituzten estrategiak aztertuko dira, eta negozio-ereduak berritzeko eta ikus-entzunezko enpresak birdimentsionatzeko gakoak aztertuko dira.

Ikastaroa iraupen desberdinean egin dezakezu, bi aukera dituzu:

Unibertsitate aditu ikastaroa

12 ECTS (300 ordu)

Zure proiektua garatzeko aukera

2024ko otsailetik ekainera

Espezializazio ikastaroa

200 ordu

Proiekturik gabe

2024ko otsailetik maiatzera

Nabarmenduak

Ikus-entzunezko sektorean proiektu berritzaileak eta ekintzaileak gauzatzeko aukera

Aditu eta arituek mentorizatuko dute zure proiektua

Online saioak eta workshop presentzialak (hilean behin) CEINen

FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke

 

Nafarroa-positibo.png

Helburuak

Ikastaroaren helburua da Nafarroan ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen sarea indartzea, ikasleei eta profesionalei ikus-entzunezko sektorean ekiteko gaitasunak emanez eta enpresa-eragileak eta negozio-aukerak sortzen dituzten freelanceak trebatuz, beren proiektuen garapena hobetzeko eta pertsonak ikus-entzunezko proiektuetan ekoizpen exekutiboan aritzeko prestatuz.

Euroeskualde osoko profesionalei ere zuzenduta dago, gaur egun lurraldean eskaintzen ez den titulua eta ezagutza emateko eta eskualde arteko lurraldean ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko prestakuntza-bide bat ezartzeko.

Nori zuzendua

SEKTOREKO PROFESIONALEI

Gaur egun ikus-entzunezkoen arloan diharduten profesionalak, proiektuen kudeaketari eta/edo berrikuntzari buruzko prestakuntza behar dutenak. Oro har, ikus-entzunezko proiektuen egileak, landa-ekoizleak, teknikariak eta errealizadoreak.

SEKTOREAN EKIN NAHI DUTEN PROFESIONALEI

Aurretiko prestakuntza edo sektorearen ezagutza duten profesional guztiei, ikus-entzunezko esparrua ekiteko sektore posible gisa baloratzen badute. Zuzendariak, finantzariak, ekintzaileak, enpresak.

GRADUATU BERRIEI

Ikus-entzunezko sektorean prestakuntza espezifikoan interesa duen graduatu berriari edo bere enpresa-proiektuari ekiteko asmoa duenari. Ikus-entzunezko komunikazioan, zineman, arte ederretan, ekonomian, zuzenbidean, soziologian eta zientzia politikoetan graduatuak.

IKUS-ENTZUNEZKO SEKTOREKO BESTE EREMU INTERESGARRI BATZUETAKO PRESTATZAILEEI

Ikus-entzunezkoen sektoreko berrikuntza- eta ekintzailetza-aukerei buruzko prestakuntza-programetan sartu edo berritu nahi duten zinema-eskoletako, ikus-entzunezkoen produkzioko, enpresa-arloko edo zuzenbideko irakasleak.

Programa

  1. modulua: otsailak 9-28. Ikus-entzunezkoen gaur egungo ekosistema: ekintzailetza eta berrikuntzarako aukerak

Euskal Herritik hasi eta nazioartera begira jarriko gara, egungo panorama osatua egin eta merkatuaren eskaintza eta erronkez hausnartzeko.

  1. modulua: martxoak 1-20. Ekintzailetasuna, auto-ekoizpena eta auto-distribuzioa

Arakatuko da zein merkatu eta sektorek duen ikus-entzunezkoaren beharra, negozio aukera berriak identifikatzeko.

  1. modulua: apirilak 10-apirilak 24. Berrikuntza ekoizpenean 

Enpresa eta harremanak birpentsatzeko eta egituratzeko aukera berriez hitz egiten da.

  1. modulua: maiatzak 3-29. Ekintzailetasuna eta berrikuntza proiektuen kudeaketan

Lidergo- eta proiektu-eredu denetarikoetan sakonduko da, ikus-entzunezko sektorera begirako formula arrakastatsuak arakatzeko.

Proiektuaren garapena: martxoa eta ekaina bitartean*

Norberaren beharretara egokitutako proiektu baten garapena egiteko aukera egongo da, gaian aditua den profesional batek lagunduta.

* Modulu hau Unibertsitate aditu ikastaroko ikasleek soilik egingo dute. Espezializazio ikastaroa eginez gero, maiatzaren 29an bukatuko zaizu ikasketak.

Metodologia

Aditu titulu hau formatu erdi-presentzialean eskainiko da, horrek esan nahi du, ikasketa prozesuaren parte bat handi bat online gertatuko den arren, aurrez aurreko mintegiak ere egongo direla.

  • Asteazkenetan saio sinkronoak egongo dira, 18:30-20:30 bitartean, eta irakurgai eta zereginak partekatuko dira online plataformaren bitartez.
  • Hilabetearen amaieran aurrez aurreko saioak egingo dira CEINen, ostiraletan 18:00-20:00 bitartean eta larunbatetan, 09:00-18:00 bitartean.

Irakasleak

Unibertsitateko ikertzaileez gain, ikus-entzunezkoetan, berrikuntzan eta ekintzailetasunean adituak diren profesionalak izango dira irakasleak. Hauek dira profesionaletako batzuk:

  • NAPAR (Garaxi Taberna), IBAIA, Zukugailua (Katti Pochelu) eta CLAVNAko arduradunak.
  • Marie Heguy Urain, Akitania Berria Euroeskualdeko herritarren proiektuen kudeatzailea.
  • Tina Olivares, zuzendaria eta ekoizlea.
  • Rafa Linares, irakasle eta ekoizlea, transmedian eta negozio-estrategia berrietan aditua.
  • Eva Patricia Fernández, irakaslea eta ekoizlea, big data eta audientzietan aditua.
  • Isona Admetlla, Berlinale-World Cinema Fund-eko koordinatzailea, ikus-entzunezko proiektuen kudeaketako irakaslea.

Matrikula

2023ko abenduaren 1etik 2024ko urtarrilaren 31ra.

Izen-ematea: inskripzioa online egin beharko duzu.

Koordinazioa

Amaia Pavon Arrizabalaga

Finantziazio iturriak

FUNDAErekin bonifikatu daiteke.

Lekukotzak

 

Jasoko den titulazioa

Unibertsitate aditu titulua Ikus-entzunezko Ekintzailetzan eta Berrikuntzan, edo Ikus-entzunezko Ekintzailetzan eta Berrikuntzan espezializazio ikastaroa, proiektua ez egitea erabakiz gero.

Unibertsitate-enpresa erlazioa

Enpresa munduarekin harreman estu-estua du tituluak, izan ere, aditua ematera etorriko diren gehienak jarduten dira ikus-entzunezkoekin eta berrikuntzarekin lotutako enpresetan.

Plazak

25

Praktikak eta proiektua

Unibertsitate Aditu Tituluan proiektua garatuko da gaian aditua den tutore baten laguntzarekin. Tutore hori ikus-entzunezkoetan, ekintzailetzan edo berrikuntzan aditua izango da, eta proiektuaren arabera egokituko zaio ikasleari.

Kolaboratzaileak/ babesleak

Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko departamentua.

nafarroa logo.png

Prezioa

Unibertsitate Aditu Titulua: 4.400 €

Espezializazio ikastaroa: 3.200 €

Nafarroako Gobernuko hobariari esker, %5eko deskontua izango duzu:

  • Unibertsitate Aditu Titulua: 1.980 €
  • Espezializazio ikastaroa: 1. 440 €

Informazio gehiago

 

Harremanetarako pertsona



Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Kolorearen Kudeaketa Aditu Diploma
Euskara - Erdi-presentziala
Aretxabaleta / 15 ECTS