Profesionalen prestakuntza

Hezkuntza eta adimen artifiziala: oinarrizko alfabetatzetik teknoetikara Mikrokredentziala

ECTS/orduak

2 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Bilbo
AS Fabrik

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

450 €

Aurkezpena

burmuina-2.png

Adimen artifiziala hezkuntzan integratzeko, oinarrizko alfabetatzetik hasi eta ikuspegi etikoa lantzerainoko bidaia egitea proposatzen dugu, konpetentzia digitaletik eta ikuspegi teknopedagogiko kritikotik igarota. Lanketa horrek oinarriak eta irizpideak lantzeko aukera eskaintzen du, tresnak, estrategiak eta egiteko moduak ebaluatu eta integrazio pertinentea lortzeko.

Irakasleen eguneratze ikastaro hau homologatuta dago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Sailburuordearen Aginduaren bidez.

Nabarmenduak

Landuko dituzu Adimen artifiziala hezkuntzan integratzeko konpetentziak.

Ikasiko duzu proposamen didaktikoak egiten, Adimen artifiziala kontuan hartuta. 

Modalitate hibridoa: aurrez aurreko hiru saio + online ikasketak.

Hezkuntza eta teknologian adituak diren irakasleen eskutik.

Helburuak

  • Adimen artifizialaren oinarrizko funtzionamendua ulertzea.
  • Adimen artifiziala ikas-prozesuan integratzearen inguruan aukerak eta mehatxuak identifikatzea.
  • Adimen artifiziala hezkuntzan integratzeko irizpide teknopedagogiko kritikoak zehaztea.
  • Adimen artifiziala hezkuntzan integratzeak dakartzan dilema etikoen inguruan hausnartzea.
  • Adimen artifiziala aintzat hartzen duen proposamen didaktiko baten diseinua egitea.

Nori zuzendua

Hezkuntza formal zein ez formalean ari diren profesionalei eta gaian interesa izan dezaketen guztiei.

Irakasleak

Hezkuntza eta teknologiaren bueltan profil desberdinak dituzten hiru irakaslek osatzen dute irakasle-taldea: 

  • Ainara Bilbao Eraña: adimen artifizialaren alfabetatzea lantzeko.
  • Amaia Arroyo Sagasta: konpetentzia digitala eta ikuspegi teknopedagogikoa lantzeko.
  • Egoitz de la Iglesia Ganboa: ikuspegi etikoa lantzeko.

Matrikula

Izen-emate orria

Matrikulazio epea

  • 2025eko urtarrilaren 29tik otsailaren 5era.

Koordinazioa

Amaia Arroyo Sagasta

Finantziazio iturriak

Programa honek FUNDAEren bidez hobaria jaso dezake.

Jasoko den titulazioa

Irakasleen eguneratze ikastaro hau homologatuta dago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Sailburuordearen Aginduaren bidez.

Prezioa

450€

Informazio gehiago

 

Harremanetarako pertsona



Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Berrikuntza irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan Espezializazio Ikastaroa
900 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 150 ORDU
Ikaskuntza eta Berrikuntza Ekosistemak Espezializazio Ikastaroa
900 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU
Gastronomiako prestatzaileen prestakuntzan Hedapen-Diploma (Online)
4.895 € Gaztelania - Online
800 ORDU