Profesionalen prestakuntza

“Partnerrak” hautatzea eta lehenestea, ekosistemen mundu batean Ikastaroa

ECTS/orduak

16 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Hernani
Galarreta Campusa

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

1.350 €

Aurkezpena

Jarraian datorren irudian ikus daitekeenez, hiru dira ETEek beren bazkideak edo «partnerrak» hautatzeko arrazoi nagusiak proiektu jakin bat aurrera eramateko orduan.

Hauek dira, lehentasunen arabera, arrazoi horiek:

  • Hurbiltasun geografikoa (%36)
  • Lanen arteko harreman ona aurretik (%33)
  • Egindako lanaren kalitatea (%28)
  • Beste batzuk (%3)

Hiru arrazoi horiek dira balio kateetan eta «supply chain»-etan oinarrituta kudeatzen den mundu batean lehiatzeko egokienetako batzuk, baina, halere, ekosistemen mundu batean, hau da, guk duela hamarkada pare bat baino gehiagotik dugunaren moduko mundu batean, arrazoi horiez oso bestelakoak direnak erabiltzen dira.

Ekosistemen mundu batean, proiektu bateko bazkideak edo «partnerrak» hautatzeko eta lehenesteko irizpideek egun lotuta dauden elementuez oso bestelako batzuekin egon behar dute lotuta. Batez ere, (i) elkarrekin irudikatzeko eta (ii) elkarrekin ibilbidea zehazteko dituzten gaitasunekin lotura handiagoa duten elementuak.

Captura.JPG

Helburuak

Ikastaro hau praktikoa izango da, bereziki, eta helburu nagusi hau betetzeko diseinatuta dago:

  • Zure proiektuak ahalik eta errentagarrienak izatea eta proiekturako bazkideak edo «partnerrak» hautatzean arriskua ahalik eta txikiena izatea.

Bigarren mailako helburu bezala, hauek nabarmendu ditzakegu:

  • «Partnerrak» hautatzeko egungo irizpideak zaharkituak daudela eta horiei jarraitzea akatsa dela arrazoibidetzea.
  • «Partnerren» hautaketa eta lehenespen hau HIRU elementu berrietan oinarrituta berriro aztertu behar dela arrazoibidetzea.
  • Irizpide berri horiek presente izateko, menderatzeko eta lankidetzan aritzeko eragile posibleen agertokiak diseinatzeko gai izatea

Nori zuzendua

Ikastaro hau enpresetako arduradunei zuzenduta dago, enpresen tamaina edozein dela ere, – ezin hobea da, ordea,  mikroETEentzat, ETEentzat edo industria talde handietako enpresentzat –, enpresaren jardueragatik hirugarrenekin lankidetzan artzea eta proiektuak elkarlanean egitea lehiakorra izateko garrantzitsutzat eta beharrezkotzat jotzen badituzte.

Hona hemen adibide batzuk:

  • MikroETEak: Gerenteak eta/edo jabeak.
  • ETEak: I+Gko arduradunak, gerentzia, marketin zuzendaritza, produktuaren/merkatuaren garapena. Partnerrekiko harremanen ardura duten guztiei.
  • Enpresa handiak: Gerentzia, zuzendaritza, tarteko aginte karguak, I+Gko, berrikuntzako, marketineko eta ekoizpeneko zuzendariak. Partnerrekiko harremanen ardura duten guztiei.
  • Erakunde publikoak: Tokiko, eskualdeko eta nazioetako gobernuetan industria eta lehiakortasun gaien ardura dutenei. Partnerrekiko harremanen ardura duten guztiei.
  • Klusterrak: Klusterretako zuzendariak. Partnerrekiko harremanen ardura duten guztiei.

Programa

Ikastaroa 4 lan saiok osatzen dute, eta saio horiek iraungo duten 20 orduetan 4 modulu handi egingo dira.

  1. Modulua: Bazkideak eta gure erakundean egun duten zeregina: Hautatzea, lehenestea eta egun gurekin duten harremanaren oinarriak. «supply chain»-etan oinarritutako harremana interpretatzea

Lehen saio honetan, honako hauek landuko ditugu:

  • Egun ditugun bazkideekin zer harreman dugun identifikatzea
  • Harreman horren oinarri diren printzipioak
  • Aldeen arteko lotura posibleak
  • Egun ditugun proiektuetako eragina
  • Gure proiektuek etorkizunean (epe ertainera) izango duten proiekzioko eragina
  1. Modulua: «Supply chain»-etatik ekosistemetarako eboluzioa interpretatzea.

Saio honetan, honako hauek landuko ditugu:

  • Ekosistemak zer diren eta lehiarako errealitate berrian dituzten inplikazioak argitzeko lehen azalpenak
  • Zer den ekosistemen mundu batean lehiatzea:
    • Lankidetzan aritzeko moduen bilakaera
    • Bazkideak, inoiz baino garrantzitsuagoak:: Dituzten gaitasun dinamikoak
  1. Modulua: Ekosistemetan oinarrituta antolatzen.

Saio honetan, honako hauek landuko ditugu:

  • Ekosistemetan jarduten denean, gure erakundeari lotuta gainditu beharreko HIRU arrisku berriak.
  • Ekosistemetan jarduten denean, gure bazkideei edo «partnerrei» lotuta gainditu beharreko HIRU arrisku berriak.
  1. Modulua: Ekosistemetan oinarrituta antolatzen.

Saio honetan, honako hau landuko dugu:

  • Bazkide konstelazio berri bat sortzeko modua, ekosistemako arriskuak minimizatuz

Metodologia

Metodologia praktikoa da, bereziki, eta German Anituak sortu du, hainbat akademiko ezagunekin lan egin ondoren eta metodoa erakunde batzuetan baliozkotu eta gero. Metodoa modu sekuentzialean diseinatuta dago, eta balio proposamen jakin bat eta/edo proiektu bat epe labur, ertain edo luzera proiektatuta garatzeko «partnerrak» hautatzeko arriskua minimizatu ahal izateko moduaren ingurukoa da.

Irakasleak

German Anitua Azkarate

Emaitzak

Ikastaro honek honako hau egiteko prestatuko zaitu:

  • Lehiakortasun dinamikak aldatu direla ulertzea, balio kateen inertzietan oinarrituta kudeatzen eta antolatzen den mundu batetik ekosistemetan oinarrituta antolatzen den beste mundu batera igaro delako.
  • Ulertzea zer diferentzia dagoen bazkideak hautatzeko eta lehenesteko moduan, errealitate ekonomiko-soziala (i) balio kateetan, (ii) «network»-etan, eta (iii) ekosistemetan oinarritutakoa den kontuan hartzen bada.
  • Ulertzea zein diren ekosistemen mundu batean bazkideak hautatzeko eta lehenesteko oinarri diren oinarrizko printzipioak.
  • Ulertzea (tresnetan oinarrituta) nola eman zenbakizko puntuazio bat bazkide posible bakoitzari, eta nola zehaztu, horrekin, proiektu bakoitzak duen arriskua/kostua.
  • Zehaztea zein izan daitekeen “asoziazioa”-ren arriskuaren eta ekosistemaren bilakaera egoera berak duen arriskuaren arteko erlazioa.