Izen-ematea eta matrikulazioa
Izen-ematea
Izen-emate epea, 2012ko abenduaren 3etik, 2013ko ekainaren 14ra irekita dago.
Dokumentazioa
1. Graduko ikasketak
-
Batxilergoa: Selektibitate txartela eta eskola-liburuaren fotokopia bat.
-
Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: Ziurtagiri Akademikoa.
- Tituludun unibertsitarioak eta sartzeko probak gaindituta dituzten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak: Egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa eta, dagokienean, sartzeko probak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.
Fakultate bakoitzak ikasketaren arabera gainontzeko beste dokumentu batzuk eska ditzake.
EPEA: HUHEZI: 2013ko ekainaren 21era arte. Gainerako fakultateak: 2013ko uztailaren 1etik 8ra.
Eskatutako dokumentazio hau ekartzen ez dutenak, aukeraketa prozesutik kanpo geratuko dira.
2. Masterreko eta Bigarren zikloko ikasketak
- 1. unibertsitate zikloa amaitu duten ikasleak: Lehenago egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa.
EPEA: 2013ko uztailaren 8ra arte
Hautaketa
Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Ikastetxe bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei inskripzioa egiterakoan adierazi duten mailaren bitartez.
1. Graduko ikasketak
Onarpen jakinarazpena: ekainaren 18an izango da. Tituluren batek plaza mugatuak baditu, onarpen jakinarazpena uztailaren 1ean izango da.
2. Masterreko eta Bigarren zikloko ikasketak
Onarpen jakinarazpena: 2013ko uztailaren 12a.
Matrikula
Matrikula, ikasketa ematen den fakultatean egin behar da:
1. Graduko ikasketak
EPEA: 2013ko uztailaren 1etik 8ra
ORDUTEGIA: 8:30etik 12:30era
2. Masterreko eta Bigarren zikloko ikasketak
EPEA: 2013ko uztailaren 16etik 19ra, 2013ko irailaren 12tik 17era
ORDUTEGIA: 8:30etik 12:30era
-
Ikastetxe Nagusian zein Egoitzan matrikulatzeko epeak eta ikasketenak berdinak izango dira kasu guztietan.
- Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase batirekiz gero kontuan harutak izan daitezen, uztailean eta irailean.
-
Leku libreak geratu diren karreratan, irailean izena emateko beste epe bat egongo da, irailaren 2tik 9ra. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.
-
Edonola ere, izen-ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean inskribatutakoen aldean.
