Gradua Lehen Hezkuntza
Tituluaren helburua da haurren garapen integrala bideratzeko prestakuntza duten profesionalak trebatzea. Profesional horiek haurren familia, gizarte, eta kulturaingurua kontuan hartuko dute eta, ondorioz, haien beharrei erantzun egokia emango diete. Profesional burutsuak, sortzaileak eta konprometituak dira, errealitatearen interpretazio kritikoa egiten dutenak eta, aldi berean, gizarte aldakorrera egokitzen direnak.
Zerk bereizten gaituen
Profesional gehienek ikastetxean jarduten dute lanean, dela ikastetxe publikoa, dela pribatua edo itunpekoa, Haur Ikastetxearen eremuko bi zikloetan, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin.
Gehiago irakurriBekak eta Diru Laguntzak
Mondragon Unibertsitatean, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu.
Praktikak eta Gradu bukaerako lanak
Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.
Gehiago irakurriLaburpen taula
- Titulazio ofiziala
- Lehen Hezkuntzan Gradua
- Kreditu kopurua
- 240 ECTS
- Hizkuntzak
- Euskaraz
- Eskaintzen den tokia
- Eskoriatza
- Iraupena
- 4 urte
Zerk bereizten gaituen
Profesional gehienek ikastetxean jarduten dute lanean, dela ikastetxe publikoa, dela pribatua edo itunpekoa, Haur Ikastetxearen eremuko bi zikloetan, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin.
Profesional horiek material didaktikoa diseinatzen edo hezkuntzari lotutako bestelako jarduerak betetzen ere jardun dezakete, hala nola egoera berezian dauden haurrak hezten, ikastetxetik kanpo.
EGONALDIAK ATZERRIAN:
- Practicum-a atzerrian egiteko aukera dute.
- Erasmus programaren bidez Europako beste herrialdeetan egonaldiak egiteko aukera dute.
Gure ikasketa eredua
Praktikak eta Gradu bukaerako lanak
Praktikak enpresetan
Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.
Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.
Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.
Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.
Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.
Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.
Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.
Mondragon Unibertsitateko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.
Karrera amaierako proiektua
Ikasketak Mondragon Unibertsitatean egiten dituzten ikasleek karrera amaierako proiektua egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.
Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.
Karrera amaierako proiektuak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.
Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.
Karrera amaierako proiektuak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Caja Laboral Euskadiko Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MCC, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.
Mondragon Unibertsitateko ikasleek karrera amaierako 500 proiektutik gora egiten dituzte urtero.
Gure ikasketa eredua
Mugikortasuna eta Nazioarteratzea
Mundura erabat konektatuta lan egin nahi dugu, Hegoaldeko zein Iparraldeko herriekin. Horretarako akordioak ditugu herrialde hauetako unibertsitate, eskola eta enpresekin: Venezuela, Nikaragua, Guatemala, Brasil, Mexiko, Herbehereak, Norvegia, Suedia, Estonia, Danimarka, Finlandia, Belgika, Eskozia, Ingalaterra, Gales eta Amerikako Estatu Batuak.
Atzerrian egonaldia egiteko bi era nagusi dituzu:
ERASMUS egonaldi akademikoak atzerriko unibertsitateetanPRAKTIKAK nazioartean, eskola edo enpresetan, batzuk Erasmus-Praktika Programaren bidez Harremanetarako
Txema Egaña, Nazioarteko Harremanen burua. Erasmus egonaldien arduraduna. Telefonoa: +34 943714157, luz. 119
Julia Barnes, Praktika arduraduna Irakasle ikasketetan Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Irlandarako. Telefonoa: +34 943714157, luz. 141
Joxe Aranzabal, Europako praktika arduraduna Ikus-entzunezko Komunikazioan. Telefonoa: +34 943714157, luz. 192
Onintza Belategi, Praktika arduraduna Hegoamerikako kasuetan Irakasle Ikasketak eta Ikus-entzunezko Komunikazioan. Telefonoa: +34 943714157, luz. 191
Hezkuntza Eredua
Irakaskuntza Programa
IKASKETA PLANA
1. MAILA
| MATERIA | Kredituak |
|---|---|
| Lehen Hezkuntzako irakasle lanbidearen definizioa eta testuingurua. |
10 |
| Begirada orokorra errealitateari: pertsona, jendartea eta natura. |
6 |
| Hezkuntza Europan eta mundu globalean. |
6 |
| Guztiontzako eskola. |
6 |
| Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak. |
8 |
| Eskola-komunitatearen barruko aniztasunari erantzuteko printzipioak eta estrategiak. |
6 |
| Hezkuntza-premia bereziko ikasleei emandako erantzuna esku-hartze esparru arruntetan. |
6 |
| Hizkuntza-prestakuntza diziplinarra I. | 6 |
| Gizarte-zientzien, zientzia esperimentalen eta teknologiaren irakaskuntza-ikaskuntza I. |
6 |
2. MAILA
| MATERIA | Kredituak |
|---|---|
| Hezkuntzaren erronkak eta funtzioak. |
6 |
| Eskola-antolamendua eta familiaren parte-hartzea. |
6 |
| Behaketa ikasgelan irizpide didaktiko orokorretatik abiatuta. |
6 |
| Ahozko hizkuntzaren, hizkuntza idatziaren eta literaturaren irakaskuntza-ikaskuntza. |
6 |
| Hizkuntzen irakaskuntza-iakskuntza curriculum-edukien bidez H2 curriculumeko hizkuntza den testuinguruetan. |
10 |
| Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntza. |
4 |
| Informazio eta komunikazio teknologiak hezkuntzan. |
6 |
| Kulturarteko hezkuntza eta balioen hezkuntza | 6 |
| Practicum I |
8 |
| LH Ibilbidea: Kalitatezko bizitza baterako hezkuntza: norberaren zaintza, bestearen zaintza eta bizikidetzarako hezkuntza Lehen Hezkuntzan. | 6 |
| HF Ibilbidea: Sarrera-modulua. Gorputz Heziketaren testuingururatzea. | 6 |
| AH Ibilbidea: Informazio eta komunikazio teknologien ekarpena gaitasun eleaniztasunaren garapenari. | 6 |
| HB Ibilbidea: Laguntza sistema XXI. mendeko hezkuntzan. Esparru barne-hartzailea esku-hartzerako esparruak, zereginen profilak. | 6 |
3. MAILA
| MATERIA | Kredituak |
|---|---|
| Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren irakaskuntza-ikaskuntza eta bere zailtasunak. |
6 |
| Gizarte-zientzien, zientzia esperimentalen eta matematiken ikaskuntza II. |
9 |
| Musika, plastika eta gorputz adierazpenaren oinarriak. |
6 |
| Arte hezkuntzaren diziplinarteko tratamendua eta esku-hartzea. | 9 |
| Gorputz-heziketa, osasuna eta ongizatea | 6 |
| Jarduera soziokulturalak: diziplinarteko proiektuen kudeaketa. |
6 |
| Practicuma II |
6 |
| LH Ibilbidea: Kultur ondarearen azterketa. |
6 |
| LH Ibilbidea: Astialdirako hezkuntza. |
6 |
| HF Ibilbidea: Haurraren garapena eta motrizitatea. |
6 |
| HF Ibilbidea: Heziketa fisikoa eta bere didaktika I. Curriculuma. |
6 |
| AH Ibilbidea: Hirugarren hizkuntzen didaktika: hizkuntza eta curriculuma. |
6 |
| AH Ibilbidea: Eleaniztasunaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruetan. |
6 |
| HB Ibilbidea: Autodeterminazioa eta bizi-kalitatea. |
6 |
| HB Ibilbidea: Laguntza behar espezifikoei eman beharreko hezkuntza-erantzuna I. |
6 |
4. MAILA
| MATERIA | Kredituak |
|---|---|
| Hizkuntza-prestakuntza dizplinarra II. |
6 |
| Ikuspegi globalizatzailea eta integratzailea Lehen Hezkuntzan. |
6 |
| Practicuma III. |
30 |
| Gradu bukaerako lana. |
6 |
| LH Ibilbidea: Bizitza, ikasteko lekua. | 6 |
| LH Ibilbidea: Ikerketa eskolan. | 6 |
| HF Ibilbidea: Heziketa fisikoa eta bere didaktika II. |
12 |
| LH Ibilbidea: Bizitza, ikasteko lekua. | 6 |
| LH Ibilbidea: Ikerketa eskolan. | 6 |
| HB Ibilbidea: Ikasteko zailtasunetan esku_hartzeko estrategiak. | 6 |
| HB Ibilbidea: Laguntza behar espezifikoei eman beharreko hezkuntza-erantzuna II. | 6 |
