Zerbitzuak

Multimedia Gunea

Erabat digitala da eta material berriekin hornitua. Gela horretan argazkigintza lantzen da, edizio elektronikoa, multimedia produkzioa, bideo produkzioa eta audio produkzioa. Bertan ikasleek honako azpiegitura hauek dauzkate:

  • Lau gela, bideo ediziorako. Horietatik, bi bereizmen handikoak.
  • Estudio bat audioa lantzeko. Kontrol gela bat eta mintzalekua, dena 5.1 audio kalitatearekin.
  • Bost ordenagailu autoediziorako eta multimedia lanak egiteko.
  • Inprimagailu bat kalitate fotografiko gorenekoa, posterrak-eta egiteko.
  • Zazpi bideo kamera bereizmen handikoak (HDTV) eta bolante bat grabazio berezietarako.
  • Hamabi bideo kamera (Mini DV), erdi mailakoak.
  • Hamabi argazki kamera, bata profesionala (12MP) eta besteak erdi profesionalak (6 MP).
  • 5 ekipo argiztapenerako.
  • Hamar mikro harigabeak.

Mailegu zerbitzua.
Bai ikasleek eta baita langileok ere aukera dugu argazki kamerak, bideo kamerak, grabagailu digitalak, eta beste hainbat aparatu maileguan hartu eta erabiltzeko, fakultatean edo kanpoan. Multimedia Guneak kudeatzen du mailegu zerbitzua.