Bizitza unibertsitarioa
HUHEZIko Fakultateak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu ikasleei zuzenduak. Zerbitzuok hiru ataletan sailkatzen dira: ostatua, jantokia eta eskolaz kanpoko jarduerak.
Beste fakultateen antzera, kultura ekintzen eskaintza propioa dauka (hitzaldiak, ikastaroak, mahai-inguruak, e.a.) eta baita kirol eta aisialdirako proposamen zabala ere.
Gure instalaziok Eskoriatzan daude, Gipuzkoa eta Arabaren arteko muga egiten duen herrian hain zuzen ere.
Kokapen abantailazko horri esker, ikasleek eskaintza zabala dute aisialdirako, Eskoriatzatik Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetara ordubete eskas baitago autoz.
