Komunikazioa erakundeetan

Helburuak

Parte hartzea eta komunikazioa  funtsezko ezaugarriak dira erakundeen antolaketa kultura berrietan. Erakundeetan ere ezinbesteko bilakatu da komunikazio fluxu berrien kudeaketa, eta baita horien sorkuntzan protagonismoa hartzea ere. Horiek guztiak horrela izanik, aditu tituluaren helburua da, batetik, ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan dituzten eraginak eta, bestetik, prestatzea ikasleak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko.

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

Aditu titulu hau zuzenduta dago lanean dihardutenei eta lizentziadun berriei.

  • Lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere, komunikazioan, kudeaketan, koordinazioan edo zuzendaritza lanetan.
  • Enpresa komunikazioaren nondik norakoak ezagutu eta menderatu nahi dituzten lizentziadun berrientzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza.

Itzuli gora

Egitura

Kredituen Antolaketa

Komunikazioa erakundeetan Aditu tituluak ditu 30 ECTS (European Credit Transfer System), eta antolatuta dago eskola presentzial eta ez presentzialetan.

Ikastaroak eskatzen du 750 orduko dedikazioa; horietatik 100 ordu inguru izango dira presentzialak, proiektuko tutoretzak barne. Eskola presentzialak ostegun arratsaldeetan emango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan (Gipuzkoa).

Bi multzotan dago banatuta Aditu tituluaren mamia:

  • Edukiak: 15 ECTS (%15 presentziala eta %85 ez presentziala).
  • Proiektua: 15 ECTS (Tutoretzak: 17 ordu).

Ikastaroa 6 materiatan banatuta dago; interesaren arabera, horiek hartu ahal izango dira modu independentean. Hartutako kreditu kopuruaren arabera, ikasturte amaieran ikasleak jasoko du hauetako titulu bat:

  • A: Aditua: 30 ECTS egiten dituztenek.
  • B: Ikastaro aurreratua: edukien 15 ECTS bete dituztenek (ezin izango da proiektua bera bakarrik hartu).
  • C: Ziurtagiria: materia solteak hartu dituztenek.

Materiak

Komunikazioa erakundeetan Aditu tituluak enpresa eta komunikazioaren adar guztiak jorratuko ditu. Materia guztietan jardun teorikoak eta praktikoak uztartuko dira. Ikastaroa 6 materia handitan dago banatuta:

  1. materia: Enpresa eta erakundeen kultura berriak (3 ECTS).
  2. materia: Komunikazio paradigma berriak (2 ECTS).
  3. materia: Komunikazioa erakundeetan (5 ECTS).
  4. materia. Baliabide teknologikoak (3 ECTS).
  5. materia: Jarrerak komunikaziorako (2 ECTS).
  6. materia: Proiektua: definizioa, tutoretzak eta garapena (15 ECTS).

Eredu pedagogikoa

Aditu titulu honetan eredu pedagogikoa da Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI). Horretara, proiektu errealak oinarri hartuta, ikaslea izango da ikaskuntzaren ardatz. Xedea da bultzatzea ikaslearen ardura eta autonomia, beti ere, irakaslearen laguntzarekin.

Proiektuaren garrantzia

Praktikotasun horretan sakontzeko asmoz, ikasle bakoitzak ikasturte amaierako proiektu bat osatu eta aurkeztu beharko du. Lan hori bideratzeko, ikasle bakoitzak tutore bat izango du. Halaber, tutoretza saioak antolatuko dira, taldeka zein bakarka.

Ikasturtearen hasieratik komunikazio arazo erreal bat identifikatuko da eta proiektuaren ardatza arazo horri konponbidea ematea izango da. Lanean ari diren profesionalek, hemen aurkituko dute espazioa beren erakundeetan duten hutsune edo arazo komunikatiboei erantzuna emateko. Helburua beraz izango da erakunde bakoitzaren egoera errealetik abiatzea.

Itzuli gora

Antolamendua

Koordinatzaileak: Goio Arana eta Joxe Aranzabal, HUHEZIko Irakasleak.

Irakasleak

Ikastaro honetako irakasleen profilak.

Itzuli gora

Egutegia

2012ko urtarrilaren 12a - 2012ko irailaren 27a. Ikastaroaren lehen edizioa euskaraz izango da.

Kronograma euskaraz 2

Itzuli gora

Matrikulazioa

  • 2011ko urriaren 10etik azaroaren 30era

Matrikula kostuak

2.800 €

Informazio gehiago:

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Iragarkia: Komunikazioa erakundeetan by joxearanzabal

Itzuli gora

Ikusi gure aditu tituluak