Albisteak
Dena gertu Txomin-Txapel egunerako, fakultatearen eguna
Ikasle mugimendua jo eta ke ari da Txomin-Txapel eguna prestatzen, horixe baita fakultatearen eguna Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta dagoeneko dena gertu dauka maiatzaren 18rako, ostirala.
MUk hitzarmena sinatu du Vic-eko Unibertsitatearekin
Mondragon Unibertsitateak eta Vic-eko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute sei urterako. Horren arabera, unibertsitate biek doktoretza programa bat abiaraziko dute elkarrekin Hezkuntza Zientzietan.
“Ekaitza” eta “She´s lost control”, irabazle Huhezinema 2012an
Ostegunean, maiatzak10, amaitu zen Huhezinema, Euskal Film Laburren V. Jaialdia. Hiru sari nagusiak izan ziren: Euskarazko film laburrik onena: "Ekaitza". Film labur onena: "She´s lost control". Ikasleek egindako lanik onena: "Maskarak". Aurtengo edizioaren berritasunik handiena Euspot lehiaketa izan da.
Gradurako egokitze kurtsoak irakasleentzat
Datorren ikasturtean Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Gradurako egokitze kurtsoak eskaini behar ditu irakasletzan diplomatuak direnentzat.
Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 1. edizioa
Huhezinema jaialdiaren babesean, maiatzaren 8an Euspot euskarazko iragarki lehiaketaren I. edizioa egingo da Aretxabaletan, Arkupe aretoan. Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioak antolatuta, hiru sari handi banatuko dira. Publikoak maiatzaren 6a arte izango du aukera onena hautatzeko.
