Lan poltsa
Graduatu Ondoko Zerbitzua
Funtzioa
Eskolako ikasle ohiei lan munduan hasten erreztea.
Baldintzak
Lan poltsan sartu ahal izateko hurrengo baldintzak betetzea beharrezkoa da:
- Eskolan, Goi mailako hezkuntza zikloren bat bukatu izana.
- Gradua, Ingeniaritza Teknikoa edota Ingeniaritza bukatu izana.
- Postgradoko kurtsoa
- Masterra
Izena emateko ez da beharrezkoa Eskolara etortzea, nahikoa da Lan poltsaren arduradunari e-mail bat bidaltzea, Lan poltsan izena ematea nahi duela adieraziz. Ondoren, arduradunak bete beharreko dokumentazioa helaraziko dio. (E-mailean adierazi burututako ikasketak, izena, abizenak).
Ikasleek kurrikuluma bidali beharko dute. Lan poltsan hiru hilabetez egon daiteke izena emanda. Denbora hau igaro eta gero, ikasleak alta emanda jarraitu nahi badu beste hiru hilabetez, arduradunarekin kontaktuan jarri beharko da.
Ikasleak lana aurkitzen duenean, arduradunari jakinarazi beharko dio Lan poltsatik baja emateko.
Kontaktua
Arduraduna : Mikel Ezkurra
Tfno.: 943-712202
E-mail: lan.poltsa.mgep@mondragon.edu
Enplegurako orientazio zerbitzua
Unibertsitateak enplegurako orientazio zerbitzua ere eskaintzen du Ikusi gehiago
