Albisteak
iCOOP, HANSHIN UNIVERSITY eta GYUNGNAM UNIVERSITY(KOREA)-k Mondragon Unibertsitatea bisitatu dute.
7 pertsona izan dira guztira Mondragon Unibetsitatea bisitatu dutenak maiatzaren 27 eta 28an; iCOOP (kontsumo kooperatiben federazioa), Hanshin-go Unibertsitatea eta Gyungnam-go Unibertsitatetik etorriak.
ALMA College-k (Michigan, Estatu Batuak) Enpresagintza-MIK bisitatu ditu.
14 ikasle eta 3 irakaslez osaturiko Alma College-eko talde batek Enpresagintza Fakultatea bisitatu du.
Mondragon Unibertsitateko Oñatiko campusak eskultura-erakusketa bat hartuko du ekainaren amaierara arte.
Erakusketa doakoa da eta Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko campuseko bigarren solairuan dago kokatuta. Ordutegia: 9:00etatik 13:00era eta 14:30etik 17:30era.
MUgi Hadi eta Afrik Hope-n arteko kolaborazioaren lehenengo fasea amaitutzat ematen da.
MUgi Hadik Afrik Hope GKEarekin kolaborazioan, Bidasoan material jasotze kanpaina bat antolatu du.
Enpresagintza Fakultateak Bidasoan eta Oñatiko campusetan Diploma Banaketa ekitaldiak ospatu ditu.
46 ikasle izan ziren Bidasoako campusean eta 95 Oñatikoan diploma jaso zutenak.
Oñati Gestio Heziketa Goiaz! Degagoienako Lanbide Heziketaren Azokan izango da.
"Formazioa zure lanerako aukera" lelopean maiatzaren 8 eta 9an ospatuko da Kulturate-Arrasaten.
Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ikasle batek GAZE proiektuan parte hartuko du EHU eta Tknikarekin batera.
Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen komunitatea ekimenaren zentzuaren eta ekintzailetzaren inguruan sentsibilizatzera bideratutako jarduera-programa jarriko dute abian.
MU-Enpresagintzak "International Symposium on Cooperative Education and Governance" delakoan parte hartu du Seul, Korean.
Martxoaren bukaeran MU-Enpresagintza eta MIK Korea-ra hurbildu dira kooperatibismo arloko expertu gisa.
Mondragon Unibertsitateko Oñatiko campusak Gizarte Erantzukizunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, tokiko arazoei benetako irtenbideak emateko.
Jardunaldiak gaur ostegunean, hilak 7, eta bihar ostiralean, hilak 8, izango dira, eta 130 ikaslek hartuko dute parte. Batzuk Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko ikasleak dira eta beste batzuk Oñatiko hiru institututakoak –Txantxiku Ikastola, Elkar Hezi eta Zuazola-Larraña–.
Furtwangen University Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatera hurbildu da.
Furtwangen University-ko bi pertsona Enpresagintza Fakultatera hurbildu ziren gure fakultatea, ikasketa planak eta metodologiak ezagutzeko helburuarekin.
MEIJI Unibertsitatearen (Tokio-Japon) bisita.
Sei ikasle eta bi irakaslez osaturiko talde batek Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea bisitatu dute.
Gaur asteartea, arratsaldean klaseak normaltasunez emango dira Oñatin eta Bidasoan.
Errepideen egoera aztertu ondoren bi campusetako klaseak normaltasunez emango dira arratsaldean.
Kooperatibismoaren inguruan formakuntza saio bat eskeini zaio Seodaemun, Seul, Korea-ko distrituari.
9 pertsonen taldea gerturatu da Seodaemun, Seul, Koreako distritutik Enpresagintzara kooperatibismoa eta Mondragon-en inguruan formakuntza saio bat jasotzera.
Mondragon Unibertsitatearen Bidasoako campusak Gizarte Erantzukizunari buruzko jardunaldia antolatu du, eskualdeko arazoei benetako irtenbidea emateko asmoz.
Jardunaldia gaur hilaren 13an, eta bihar, osteguna, hilaren 14an izango da, eta 73 ikaslek hartuko dute parte, batzuk Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko ikasleak eta beste batzuk Irungo La Salleko goi mailako Administrazio eta Finantzakoak.
Pertsonen Garapena eta Taldeetako Lidergoan Adituaren diploma banaketa ekitaldia.
Pertsonen Garapena eta Taldeetako Lidergoan Adituaren VII. edizioaren diploma banaketa ospatu zen Mondragon Unibertsitateko Oñatiko campuseko Enpresagintza Fakultatean.
Mondragon Unibertsitateko Herbehereetako, Madrilgo eta Gipuzkoako 250 ikaslek mundu osoan zehar bidaiatuko dute proiektuak garatzeko.
Lehen mailako ikasleak, Herbehereetakoak, Madrilgoak eta Gipuzkoakoak, Finlandian daude honezkero. Beste ikasleek Txinara, Indiara eta San Frantziskora bidaiatuko dute laster, beren prestakuntza osatzeko.
Mondragon Unibertsitateak eta LKSek gobernantzari buruzko unibertsitate-titulu bat sortu dute, politikariei eta gobernariei erakunde eta entitate publikoak zuzentzen laguntzeko.
Prestakuntza hauentzat da: tokiko erakundeetako, lurralde-administrazioetako, erakunde publiko instrumentaletako eta alderdi politikoetako langileentzat; kargu politikodunentzat; eta sektore publikoko zuzendari, goi-funtzionario eta arloko arduradunentzat.
Mondragon Unibertsitateko Oñatiko campusean "Mobile Marketing"-aren inguruko ihardunaldi bat ospatuko da.
Ihardunaldia urtarrillaren 11an izango da Oñatiko campuseko Auditorioan. Eguerdiko 14:15etan hasi eta arratsaldeko 19:30ak aldera bukatuko da.
Mondragon Unibertsitatearen Bidasoako campusean Kepa Acero surflariak bere proiektuak eta grina lanarekin nola uztartu azalduko du hitzaldi batean.
Mintzaldia etzi, hilaren 19an (18:00etan) izango da, eta Mondragon Unibertsitatearen Turismo Aktiboko Masterraren eta Surfaren Marketineko Ikastaro Aurreratuaren barruan txertatuta dago.
David Sanchez Bote da MIK kudeaketan ikerketa-zentroko zuzendari nagusi berria.
Sanchez Botek Aitor Urzelai ordezkatuko du karguan. Aitor Urzelai zentroko zuzendaria izan da 2009tik gaur egun arte.

