Batzorde pedagogikoa
Lau lagunek osatzen dute Batzorde pedagogikoa EKT aditu tituluan: Jesus Garmendia, Andoni Izagirre, Jon Sarasua eta Iñaki Urruzola.
Lorea Agirre
Beasainen jaioa, 1968an
Informazio Zientzietan lizentziaduna.
Egun Sorguneak ikertegiko kide da eta Huhezin irakasle.
Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n kazetari lanetan jarduna.
Hainbat liburu eta lan ditu argitaratuak:
- ‘Rosa Luxemburg’ (2000)
- ‘Gazteak eta kultura’ (2001)
- ‘Ipurtargiaren itzal luzea’ (2003)
- ‘Gezurra ari du’ (2004)
Nekane Goikoetxea
Deban jaio zen, 1970ean.
Prestakuntza akademikoa
2006 Hezkuntza Zientzietan doktorea EHUn: “Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAEko hezkuntza eleanitzean” doktore tesia defendatu zuen Jasone Cenoz katedradunaren zuzendaritzapean, eta Cum Laude kalifikazioa lortu nuen.
1994 Lizentziaduna Euskal filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea)
1994 Diplomaduna Euskal kulturako espezialitatean (Deustuko Unibertsitatea)
Lan esperientzia
2009-2010 Huhezi Koop. E., Mondragon Unibertsitatea, Kultura eta Euskararen Normalizazio guneko kide.
2000-2009 Andoaingo Udala, Euskara teknikari eta Hizkuntza Normalkuntza lansaileko arduradun.
2008-2010 Soziolinguistika Klusterra, Eralan proiektuko zuzendari eta zuzendaritzako kidea
1999-2000 Emun, Lana Euskalduntzeko Kooperatiba, Hizkuntza normalizatzaile
1998 Debako Udala, Euskara arduradun
1996-1997 Debabe eta Eibarko udal euskaltegiak, Euskarako irakasle.
Jon Sarasua
Aretxabaletan jaio zen, 1966an. Kazetaritza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktorea da Informazio Zientzietan.
Sorkuntzan eta gizarte-eragiletzan jarduna da hainbat urtez, eta orain nagusiki unibertsitatean egiten du lana, Huhezi fakultatean, Lanki Ikertegiko arduradun lanetan, eta hainbat ikasketatako irakasle moduan, 1998 urtetik aurrera.
Euskalgintza eta kooperatibagintza
Kooperatibagintza alorrari eta euskalgintzari begira egin ditu bere ikerketa eta eragiletza-lan gehienak. Hainbat liburu eta bestelako argitalpen egin ditu azken hamabost urteotan, bereziki autoeraketa eta kooperatibagintza alorrean.
Kulturgintza
- Bertsolari ibilbidea 1980tik 2000. urtera.
- Bertsozale Elkarteko zuzendaritzakide hasierako bi hamarkadetako hainbat urtetan.
- Euskararen unibertsoan eta Kontseiluaren sorreran.
- “Zozoak beleari” saio liburua Andoni Egañarekin, 1997an.
- “Txepetxekin solasean” elkarrizketa liburua Jose Maria Sanchez Carrionekin, 1996an.
- “Bat-bateko bertsolaritza” liburua Andoni Egaña eta Joxerra Gartziarekin batera, 2001ean.
- Euskal Kulturgintza graduondoaren eta Sorguneak ikergunearen sorreran 2004tik aurrera.
Iñaki Urruzola
Lasarte-Orian jaio zen 1973an. Musika ikasketak egin zituen; pianoa eta akordeoian errepertorio zabala landu zuen (klasikoa, gaur egungoa, esperimentala). Halaber, konposizio ikasketak egin zituen Francisco Escudero maisuarekin 1990etik 1996ra.
Bestalde, gidoigintza kurtsoak egin zituen Mitxel Gaztanbide gidoilari ospetsuaren eskutik, eta Alfonso Sastreren “antzezlanen idazketa prozesua” mintegian parte hartu zuen (1997-1998). Gaur egun beste hainbat ikasketa egiten ari da.
Lan esperientzia
- 1995tetik 1999ra Ttakun Kultur Elkarteko kultura lantaldeko arduraduna; Jalgi Kafe Antzokiko kultur arduraduna 1997tik 1999ra.
- 1998tik 2000ra “Kultur Errota” proiektua sortu zuen Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarentzat; lehenengo bi edizioen kudeaketa bere gain hartu zuen, Ixabel Etxebarriarekin batera .
- 2000tik 2004ra Bilboko Zenbat Gara Elkartean (Bilboko Kafe Antzokia, Gabriel Aresti Euskaltegia, Bilbo Hiria Irratia, Algara) jardun zuen ”proiektu berriak” sailean.
- 2003tik 2006ra Arteola proiektua sortzen ibili zen Euskal Herriko zenbait kultur gizonekin batera; orduz geroztik hainbat egitasmoren ekoizlea izan da: Littera&musika, Ahobete kanta bilduma...
- 2004tik 2007ra “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” Graduondoaren bultzatzaileetariko bat, Arteola eta Huhezi fakultatearen lankidetzari esker.
- 2009 Sorguneak Ikertegiaren partaide da.
Ekoizpen lanak
- 2004tik 2007ra Littera&Musika bildumaren ekoizpenean ibilia. (Arteola&Pamiela)
- Oteiza Jorgeri, disko-liburua (ekoipenaren zuzendaritza)
- Zeharbideetan, disko-liburua (Antonio O´Breskey eta Joxeanjel Irigaray)
- Rilkeren Orduen Liburua, disko-liburua (Xabier Lete)
- Henry Bengoa Inventarium, disko-liburua (Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika eta Jimy Iturralde)
- Ustaritzetik Tolosan barru, (Joxean Artze)
- Erroen modernitatea (Nestor Basterretxeari eskainitako dokumentala ) (lan kolektiboaren zuzendaritza: Joxeanjel Irigaray)
- Ahobete kanta proiektua. Euskal Herriko herri-musika hezkuntza ez-arautuan txertatzeko ikas-materiala (2005). Ekoizpena: Arteola. Finanziazioa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Eusko Jaurlaritza). Partaidetza berezia: Euskal Herriko Musika-eskolen Elkartea.
