Refworks: erreferentzia bibliografikoen kudeatzailea
Refworks bibliografia kudeatzeko tresna bat da, mundu mailan oso erabilia. Kudeatzaile bibliografiko hau erabiltzeko ez da programarik instalatu edo deskargatu behar. Sarean dago eta Internetera konektatutako edozein ordenagailutik erabili daiteke.
Produktu honen informazio gehiago behar baduzu deskribapena edo eskuliburua ikus ditzakezu.
Unibertsitatetik kanpo zaudenean, erabili hurrengo aukera sartzeko: Login using RefWorks credentials
Idatzi ondorengo pasahitza: RWMondragonU
Lehenengo aldiz sartzen zarenean, erabiltzaile bezala erregistratzea derrigorrezkoa da. Horretarako, nahi duzun izena eta pasahitza idatzi ditzakezu.
