Nola bilatu

Erreferentzia bibliografikoak eta bibliografia nola osatu

Aipamena:

Gure testuetan sartzen ditugun erreferentzia laburrak, esteka edo deiak bezala. Beste egileen esaldiak edo ideak seinalatzen dituzte datuen iturria ezarriz.

Testu barruan sar ditzakegu, parentesi artean, bestela orriaren bukaeran, atalaren bukaeran edo testu osoaren bukaeran sar daitezke, oharrak bezala.

Nola aipatzen da:

Aipamen egiteko estilo desberdinak daude: Guztien artean, gure inguruan gehien erabiltzen direnak hauek dira:

  • Egile-data sistema (Harvard Izenekoa).

Egilearen izena, dokumentuaren data eta ezaguna bada ideiaren kokapen zehatza obra barruan (orriak) parentesi artean ematen da. Zientzia eta teknologia arloetan da gehien erabiltzen den sistema

  • Aipamen numerikoak.
zenbakiak idazten dira, atalaren edo lanaren amaieran agertzen den aipamen zerrendaren orden numerikoa jarraituz.

Erreferentzia:

Dokumentu konkretu bat identifikatzen duen datu bibliografikoen multzoa, araua batzuen arabera estrukturatuta. Dokumentua deskribatzen duen informazio testuala eta laburra eskaintzen du.

Bibliografía:

Ordenatutako erreferentzi bibliografikoen taldea. Txosten eta lanen amaieran ezartzen dira, eta  lana egiteko kontsultatu diren dokumentuak izaten ditu, bai testuan aipatutakoak  dokumentuak, bai aurretiaz aipatu ez ditugun erreferentziak ere.

Alfabetikoki ordenatzen da, erreferentzia bakoitzaren lehenengo elementua jarraituz, egilea edo izenburua.

 

Bibliografia nola sortzen da?

Erreferentzia eta aipamen bibliografikoak aurkezteko estilo eta modelo asko daude. Gomendatzen ditugun arauak:

Tutorial interesgarriak

Cómo citar:  Cantabriako Unibertsitatearen tutoriala

Cómo citar y elaborar referencias bibliográficas: CI2 taldea, CRUE